Psikoteknikoak: Loa, atsedena baino askoz gehiago

Psikoteknikoak: Loa, atsedena baino askoz gehiago

Loak ez balu funtzio guztiz ezinbesteko bat izango, eboluzioaren akatsik handienetako bat litzatekeela esan zuen 1978an Allan Rechtschaffen loaren ikertzaile aitzindariak. Ez da eboluzioaren akatsa, jakina. Azken urteetako ikerketei esker, gero eta argiago dugu ez ditugula alferrik pasatzen lo ia 30 urte. “Bizitzeko behar bat da, edatea eta jatea bezala”, dio, garbi, Joaquín Durán-Cantollak, BioArabako Ikerketa Zerbitzuen Buruak eta Eduardo Anitua Klinikako Loaren Unitateko zuzendariak. “Astebete lorik egin gabe egoteak, jada, asaldura psikiatrikoak eragiten ditu; eta lorik egiten ez duena hiru hilabetean hilda dago”.   Animalion bizitzaren parte da loa. “Laurogeita hamar espezietan ikertu da, eta badakigu guztiek beharrezkoa dutela”, azaltzen du Durán-Cantollak. “Animaliarik sinpleenek ere lo egiten dute; eta narrastiek, hegaztiek eta ugaztunek oso antzeko loa dute, sakontasun desberdineko faseekin”. Gizakiok ia 30 urte pasatzen ditugu lo, eta ez da alferrik. Durán-Cantollak argi du zergatik: “Gure osasunarentzat ezinbesteko jarduera bat da; osasuna bermatzen duten prozesu metaboliko eta biokimiko mordo bat gertatzen dira lo gaudenean. Oroitzapenak antolatzen dira eta memoria egituratu, gure defentsa-sistema indartzen da, umeak hazi egiten dira, garuna garbitu egiten da, eta abar. Horregatik da hain beharrezkoa loa, gauza horiek guztiak egiten ditugulako lo gaudenean”. Gero eta argiago dago loaren funtzioak asko eta garrantzitsuak direla. Funtzio ezagunenetako bat memoriaren prozesamendua eta finkatzea da. Saguetan ikusi da loaldian neuronen sinapsietan gertatzen diren egitura- eta konposizio-aldaketak gako direla oroitzapenak finkatzeko . Eta pertsonekin egindako hainbat esperimentuk erakusten dute ondo lo egiten ez dutenek oroitzapen negatibo gehiago gordetzen dituztela. “Memoriaren garbiketa bat egiten du garunak, behar ez dituen edo komeni ez diren oroitzapenak ezabatzen ditu”, dio Durán-Cantollak. Garuna garbitzen Memoria baino gehiago ere garbitzen du garunak loaldian, 2013ko ikerketa batek...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies