Gidabaimena berritzea: Mami asko duten gezurrak

Gidabaimena berritzea: Mami asko duten gezurrak

  Osokoak edo artisau erakoak direla dirudi, baina ogirik gehienak ez dira sail horietakoak. Ogiaren kalitateari buruzko legedia berritu egingo dute berehala, eta bukatu egingo da industriak urteetan erabili duen jokabide iruzurtia: etiketak esaten zuenarekin bat ez zetozen produktuak jaten aritu dira milioika herritar espainiako estatuan. Ia “bizitza osoa” daramagu osoko ogia janez, eta haren itxura eta zaporea garbi-garbi gordeak ditugu memorian. Baina baliteke usteak erdi ustel izatea oraingoan ere, eta ustez hala zena –ogi horiek osoko irinarekin eginak daudela — ez hala izatea. Gaur egun indarrean dagoen araudiaren arabera (1984koa da), ogi bat osokoa izan dadin, ale osoko irinarekin egina egon behar du. Ez du ehunekorik zehazten, eta horretaz baliatuz, osoko gisa merkaturatzen diren produktu askok egiaz oso kopuru txikietan izaten dute osoko irina, edo batere ez. Ogi horiek, berez, nagusiki irin finduekin eginak egoten dira (gari irinarekin edo besteren batekin) eta gehigarriak erabiltzen dituzte ilundu eta “osokoaren” itxura emateko. Hori, jakina, kontsumitzaileari iruzur egitea da. Kontsumitzaileak askotan ez dira ohartu ere egiten, baina bitxia da, zeren ogi horien kolorea ere ez baita osokoarena: “Osoko ogi baten kolorea zuritik beixerakoa izaten da. Erne, ez baita izaten marroi iluna. Malta txigortua edo melaza eransten diote kolore hori har dezan, jendeak uste baitu marroia osokoa dela, eta ez da hala”, adierazi du Iban Yarza, kazetaria eta idazlea (elikagai estimatu honen inguruko hiru libururen egilea da). Osoko aletik datorren irina baino ez. Laster onartuko duten Errege Dekretuak bukarazi egin beharko lituzke orain arteko jardunbide desegoki horiek: araudi berriaren arabera, osoko ogi gisa saldu ahal izateko (edo “ogi %100 osokoa” izenarekin), osoko irinarekin bakarrik egina izan beharko du (berdin du gari irina...
Psikoteknikoak: Heriotza duina

Psikoteknikoak: Heriotza duina

  Kataluniako Parlamentuak 2017ko uztailean onartu zuen eutanasiaren despenalizazio proposamena, 1984az geroztik eutanasiaren eta heriotza duinaren alde lanean ari den Dret a Morir Dignament (DMD) elkartearen lanari esker. 2016az geroztik Isabel Alonso da elkarteko presidentea. Esklerosi anizkoitzaren azken fasean zegoen eta aspalditik eutanasia eskatzen zuen María José Carrascori hiltzen laguntzeagatik, honen senarra atxilotu zuen Espainiako Estatuak apirila hasieran. Zer deritzozu? Ezer baino lehen, nire esker ona agertu nahi diet María José eta Angeli, euren kasua publiko egitea erabaki izanagatik. Izan ere, jakin badakigu halako kasu gehiago daudela, intimitate-eskubidea bermatzeko isilpean geratzen direnak. Era berean, isilpean mantentzen den arazo honi ikusgarritasuna eman eta gogoeta bizirik mantentzeari begira, kasuak publiko egiteak asko lagundu izan du historikoki. Eutanasiaren aldeko borroka zure amaren heriotzaren ondotik hasi zenuen. Zertan aldatu da zure harremana heriotzarekin? Guztiz aldatu da. Lehen ez nintzen gai heriotzaz hitz egiteko. Orain ordea, nire bizitzaren zati handi bat heriotzaren inguruan mugitzen da. Garapen horretaz konturatzen naiz, elkartetik kanpo jendearekin gaia gardenki jorratzen dudalako. Jendartean heriotza tabua al da oraindik? Noski, jendeak errazago hitz egiten du gaixotasunez heriotzaz baino. Bitxia da, eufemismoak erabiltzen dira oraindik. Ezinbestekoa da tabua haustea. Gure elkartean, adibidez, espreski erabiltzen dugu heriotza hitza. Baina informazio eske etortzen den jende askori kosta egiten zaio heriotzaz gardenki hitz egitea. Eta hori, gauzak aldatu direla kontuan hartuta: Metroscopiak 2017ko otsailean egin zuen inkesta baten arabera, 35 urtetik beherako gazteen %90a heriotza duinaren alde zegoen. Zenbateraino da Aurretiazko Borondateen Dokumentua (ABD) urrats garrantzitsua, eutanasia legeztatu bitartean? Zalantzarik gabe, aipatzen dugun tabu hori hautsi eta heriotzaren eztabaida naturaltasunez garatzeko ezinbestekoa izan da ABDa. Dokumentu honen bitartez, norbanakoek idatzita utzi ditzakete gaixotasun batek euren...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies