Gidatzeko baimena berritzea: Zer genek laguntzen digute irakurtzen?

Gidatzeko baimena berritzea: Zer genek laguntzen digute irakurtzen?

 Gure egunerokotasunean guztiz txertatuta dagoen eginkizuna da irakurtzea. Batzuek gehiago, beste batzuek gutxiago, baina nork ez ditu begiratzen egunkarietako eguneko titularrak? Nork ez ditu jasotzen egunero hainbat eta hainbat mezu elektroniko, whatsapp eta antzeko mezu? Gure inguruan irakurtzea ohiko jarduna izanagatik, gutxiengo batek soilik zuen abilezia hori beste garai eta leku batzuetan. Jendarte alfabetatuetan ere, non eskolei esker denok jaso dugun irakurtzen ikasteko behar den entrenamendu espezifiko hori, irakurtzea ez da pertsona guztientzat uste bezain erraza. Artikulu honen xedea da aztertzea faktore genetikoek zer eragin izan dezaketen irakurtzeko gaitasunean. Berdin irakurtzen al dugu denok? Haur batek bere adin, hezkuntza eta adimen-mailarako espero zitekeena baino okerrago irakurtzen duenean (hau da, behar baino akats gehiago eginez edota polikiago), dislexikoa dela deritzogu. Definizioa guztiz adostua ez badago ere, oro har, esklusio-definizio bat onartzen da: pertsona dislexiko baten irakurtzeko zailtasunak ez du beste faktore batzuen ondorio izan behar (adibidez: adimen-maila baxuaren edota ikasteko baliabiderik ezaren ondorio). Populazioaren arabera, % 5-10eko prebalentzia dauka dislexiak. Hau da, hogei umeko gela batean, batek edo bik lituzkete irakurtzeko zailtasunak. Dislexia era kategoriko batean ulertu ohi den arren, continuum baten beheko alde gisa ere har daiteke (1. irudia). Izan ere, beste ezaugarri batzuekin gertatzen den gisan (altuerarekin, adibidez), pertsona batzuek besteek baino hobeto irakurtzen dute (edo batzuk besteak baino altuagoak dira); gehiengoak batezbesteko maila dauka (gehienek altuera ertaina dute), baina badira batezbestekoa baino nahiko maila baxuagoa dutenak ere (altuerarekin lotuta, baxuagoak direnak). Azken horiek hartuko genituzke dislexikotzat. Bestalde, badira batezbestekoa baino askoz hobeto irakurtzen dutenak ere (saskibaloi-jokalariak bezain altuak, adibidez), baina horiek, arazorik ez dutenez, ez ditugu kategoria zehatz baten barnean sartzen. Artikulu honetan, irakurmen baxuaren isla gisa tratatuko...
Gidabaimena berritzea: Gizakiak Behe Paleolitoan Praileaitzen izan zirela frogatu dute

Gidabaimena berritzea: Gizakiak Behe Paleolitoan Praileaitzen izan zirela frogatu dute

Duela 200.000 urte inguru Praileaitz I kobazuloan (Deba, Gipuzkoa) gizakiak egon zirela erakusten duten aztarnak topatu dituzte, hala nola haiek erabilitako harrizko tresnak eta jandako animalien fosilak, tartean elefanteen familiako ugaztun handi baten hezurrak. Duela 200.000 urte inguru gizakiak praileaitzen bizi izan zirela frogatzen duten aztarnak topatu dituzte. Arg. Xabier Peñalver Iribarren/Aranzadi Xabier Peñalver Iribarren Aranzadiko arkeologoak eta indusketaren zuzendariak eman du aurkikuntzen berri, eta benetan apartak direla nabarmendu du: “Inoiz ez genituen lortu hain antzinako aztarnak, leku guztiz estratifikatuan”, esan du. Horrek sekulako balioa ematen die aurkikuntzei, horri esker zehaztasunez datatu baititzakete. Aztarnak ondo estratigrafiatutako inguruan daude. Irudian, zizelkatutako harria. Arg. Xabier Peñalver Iribarren/Aranzadi 2017-2018ko indusketetan, industria litikoaren eta animalien arrasto ugari dituzten mailetara iritsi dira. Lehenen artean, harrizko tresnak eta materialak daude, denak Behe Paleolitoko ezaugarriekin. Zizelkatutako harri bat ez ezik, bi lauza ere aurkitu dituzte, harriak bertan lantzen zituzten erakusgarri. Faunari dagokionez, 578 aztarna ari dira iketzen, eta haien artetik Elephas antiquus edo mamut baten kalkaneo-zati bat nabarmendu du Peñalverrek. Horrez gain, Ursus spelaeus hartz baten letaginak ere aipatu ditu, zeinak 150.000-200.000 artean datatu dituzten. Praileaitzen orain arte aurkitutako aztarnak (zintzilikarioa, margoak…) Goi Paleolitokoak ziren. Arkeologoek, ordea, aspalditik susmatzen zuten kobazuloak bazituela oraindik aurkitu gabeko altxorrak; horregatik eskatu dute behin eta berriro harrobiko lanak gelditzea, arriskuan jartzen baitzuten ondare hori. Orain ere, aztertu duten mailaren azpitik, beste 6 metro jalkin daudela azaldu du Peñalverrek, eta hor ere espazio berriak ager daitezkeela iragarri du, neandertalen aurreko garaikoak. Bizimodu baten aztarnak Animalia-hezurren artean, elefanteen familiako espezie baten kalkaneoa aurkitu dute. Arg. Xabier Peñalver Iribarren/Aranzadi “Oraingoz badakigu behe Paleolitoan hemen gizakiak bizi izan zirela, kobazuloan harri-tresnak landu zituztela, eta...
Psikotekniko: Hezur-muineko transplantea eginez hiesa senda daitekeela berretsi dute

Psikotekniko: Hezur-muineko transplantea eginez hiesa senda daitekeela berretsi dute

Hiesdun paziente batean GIB birusa guztiz desagertaraztea lortu dute, bigarren aldiz. Arg. Pixabay Bigarren aldiz, hiesa zuen paziente bat sendatzea lortu dute. Hezur-muineko transplantea egin zioten, Hodgkinsen linfoma ere bazuelako eta bizirauteko beharrezkoa zuelako. Bide batez, ordea, GIB birusarekiko erresistentea den pertsona baten hezur-muina transplantatu zioten; alegia, birusaren sarrera eragozten duen D32 mutazioa duena CCR5 hartzaileeetan. Transplantearen ondoren, ez dute birusaren arrastorik ikusi ikertzaileek: ez odolean, ez eta birusa gordailuetan ezkutatuta ere. Eta transplantea egin ziotenetik, ez da birusik agertu, ezta botika erretrobiralak hartzeari utzita ere. Era guztietara, zuhur jokatu eta guztiz sendatuta dagoela ziurtatzeko denbora gehiago itxoin behar dela onartu dute ICISTEM lan-taldeko ikertzaileek. Duela hamar urte lortu zuten lehenengo aldiz hiesa zuen paziente bat sendatzea, Berlinen. Hartan, ia kasualitatez izan zen. Kasu berri honek, ordea, berretsi egin du posible dela, esperantzak handituta. Bidea ez da erraza izan, 5-7 pazienterekin egin da saiakera azken hamar urtetan mundu-mailan, baina ez da ondo atera, heriotza-tasa handiko pazienteak baitira: batzuk infekzioengatik hil dira, beste batzuetan birusak beste hartzaile ordezko bat bilatu du linfozitoetan sartzeko… Jon Badiola ikertzailea. Arg. Irsi-Caixa “Argi dagoena da transplantea ezin dela izan hiesa sendatzeko tratamendu bat”, adierazi du Jon Badiola ikertzaile eta ICISTEM lan-taldeko kideak. “Prozedura horrek heriotza-tasa oso altua du, eta, gaur egungo botikekin, hiesa gaixotasun kroniko soila bihurtu dugu jada”. Ikertzailearen ustez, bakarrik du zentzua du hiesa eta aldi berean minbizia izan eta derrigor transplantea behar duten pazienteen kasuan. Badiolak Granadako Virgen de las Nieves Unibertsitate Ospitalean ikertzen du, hain zuzen halako transplanteek hiesa nola sendatzen duten argitu nahian. “Jakin behar dugu zehazki zer gertatu den bi paziente horietan: zein mekanismo erabili duen gorputzak gordailuetako zelula horiek aurkitu eta...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies