Psikoteknikoak: Ospelak

Psikoteknikoak: Ospelak

Eritasun honek euskaraz izendapen asko izan ditu, euskalkien eta gorputzeko zein atal ukitzen dituen kontutna hartuz. Guk izen orokor bezala OSPEL hitza erabiliko dugu, eta hatzei dagokienak izendaatzeko HAZKORDIN. Asko dira hotzarekin kontaktuan egon ondoren, aire zabalean denbora luzez egon ondoren, eskuetan hotz handia, sudur eta belarrietan hazkura eta hanketan inurridura moduko bat sentitzen dutenak. Hasiera batean erreakzio hau gorputzak hotzaren aurka martxan jartzen duen defentsa-mekanismo bat bezala uler dezakegu. Zer dira? Larruazalean agertzen diren gorriune ubel-kolorekoak. Hotzaldietan azaltzen dira, batez ere ume eta doleszenteetan. Funtzio genitala martxan hasten denean (eta honekin batera zirkulazio periferikoa bere osotasunean dabil), normalean desagertu egiten dira. Hala ere badira zenbait pertsona egoera patologiko hau jasateko aurrejoera berezi bat dutenak: Emakumezko linfatikoak (energia handirik gabeak, apatikoak)   Hilerokoarekin gaizki dabiltzan emakumezkoak   Giltzurrungaineko edo obulutegiko gutxiegitasuank dituztenak: horregatik maiz azaltzen dira ospelak emakumezkoaren adin kritikoetan (pubertatea edo menopausian). Azken ikerketek guztiz argi frogatu duten arazoa da elikadura eskasak ospelen sorkuntzan duen zerikusia (fosforo, kaltzio edo bitamina gutxiegi ahoratzea). Zirkulazioan estasi edo geldialdia gertatzen da. Eta honen ondorioz eritema edo gorriunea azaltzen da: larruazalak distira berezia hartzen du, gogortu eta hoztu egiten da. Bigarren fase batean besikulak eta anpuluak agertzen dira. Berotzen baldin badira, kolore gorria areagotu egiten da, eta hasierako gogordura-sentsazio hura hazkura eta prurito gogor bihurtzen da. Zenbait kasutan, ospeletan arraildurak (artekak) eta ultzerak sor daitezke. Arraildurak lehertzen badira, ultzerak infekta daitezke, eta zornajarioa eta zulda edo zarakarra ere sortzen. Garai batean eritasun honek sortzen zituen kalteak gaur egungoak baino dexente altuagoak ziren. Zein faktore edo arrazoi egon litezke tartean? Elikadura asko aldatu da, zentzu onerako gainera.   Etxeek gaur egun berokuntz sistema...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies