Psikoteknikoak: Makillaje iraunkorra

Psikoteknikoak: Makillaje iraunkorra

  Hamabi europarretatik batek tatuaje bat darama gutxienez. Eta 2003. urtetik aurrera portzentajea %7 handitu da. Baina ez da larruazala `apaintzeko’ modu bakarra. Joera horri beste bat erantsi zaio orain, eta puri-purian dago, gainera: begietako, bekainetako eta ezpainetako makillaje iraunkorra. Iraupen txikiagoa dauka, baina helburu estetikoekin egiten da eta osasun arloko onurak ikusi zaizkio, kirurgia ostekoak. Bi adituk aztertu dituzte gorantz datorren moda horren alde onak eta arriskuak.  Tatuajeek, larruazalean koloreetako tintarekin egiten diren irudiek, ukitu artistiko handiagoa edo txikiagoa dutenek eta joan den mendeko gurasoak eta haien millenials seme-alabak aurrez aurre jarri dituzten horiek, eta zer esanik ez Z belaunaldiko gaztetxoak, badute ezaugarri bat bere-berea: betirako izaten dira. Neolitoan baziren, orain dela 5.000 urte: Ötzi-k, Alpeetan momifikatuta azaldu zen elurretako gizonak, futbolari batek bezala zeramatzan bizkarra eta belaunak, tintaz marraztuta. Segur aski, zerikusi handia izango zuten tribuen edo gremioen sinboloekin (hura ehiztaria zen), eta ez zuten edukiko funtzio estetikoa gaur egun bezala.. Zaletasun iraunkor hori asko ugaritu da azken 15 urteetan, eta orain beste bat gehitu zaio, iragankorra dena, iraunkorra ere bai, baina ez betierekoa: makillaje iraunkorra esaten zaio, eta bekainak margotzeko erabiltzen da, ezpain ertzak eta baita begien lerroa ere ( eyeliner ), begirada magnetikoa edukitzeko eguneroegunero makillatzen ibili beharrik gabe. Bere izenak besterik pentsaraz badezake ere, irudi horiek ez dira (erabat) iraunkorrak: desagertu egiten dira denborarekin. Gehienak urtebete edo bi urte igaro ondoren. Makillaje iraunkorrak larruazala ere marrazten du, baina gainazaleko geruza bakarrik (epidermisa). Erabiltzen diren tintek, gainera, eszipienteak izaten dituzte (glizerina, ura…), eta horri esker, organismoak bereganatu egiten ditu. Koloreen osaera ere aldatu egiten da, eta ez dira izaten tatuajeetan bezain biziak, makillajean erabiltzen diren...
Psikoteknikoak:”Menopausia okerren bizi dugunak europarrak gara”

Psikoteknikoak:”Menopausia okerren bizi dugunak europarrak gara”

María Jesús Balbás Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua da, esperientzia handiko homeopata eta ginekologoa. 2008an Bueno chicas, esto se acabó: Una guía para desdramatizar la menopausia (Neskak, hau bukatu da: Menopausia desdramatizatzeko gida) eta 2009an Guía para una menopausia (casi) perfecta (Menopausia -ia- biribila izateko gida) liburuak idatziak ditu. Zarautzen dauka kontsulta. Elkarrizketan menopausia duen emakume ahul, triste, antzu eta gaixoaren irudiaren aurka egiteko tresnak eskaini ditu. Ane LabaKa Mayoz  2018ko irailaren 02a “Emakume asko barazki-jale egiten dira menopausia garaian eta uste dut senak gidatzen dituela horretara”. Zer da menopausia? Definitzeko zaila izan daiteke agian… Definizio erraza dauka. Menopausiak data jakin bati egiten dio erreferentzia, azken hilekoarenari. Menalgia lehen hilekoa bada, menopausia azkenekoa da. Emakumearen bizitzako garai fisiologikoa da, ugalkortasun aroaren bukaera zedarritzen du, besterik gabe. Zaila dena da garai honen inguruan egin den eraikuntza. Gizarte honetan emakumearen bizitzan gertatzen den guztia estigmatizatu eta ikusezin bilakatzen da. Helburua emakumea desboteretzea da, denerako medikuen laguntza behar duela sentitu dezan: hilekorako, haurdunaldirako, erditzeko, erditze osterako, edoskitzeko edo ez edoskitzeko, eta azkenik, menopausiarako. Medikalizazio hori industria farmazeutikoarentzat onura baino ez da eta beldurraren bidez lortzen da. Erdi Aroan Eliza baliatzen zen eta gaur egun zientziaren izenean egiten da. Mehatxu honi aurre egiteko, ezinbestekoa zaigu genero ikuspegia izatea. Zure lehen liburuaren izenburuan “Neskak, hau bukatu da” diozu, zer da zehazki bukatu dena? Gauza dezente. Ugalkortasuna bukatzen da eta emakumeen gehiengoari zoragarria iruditzen zaio, ez baitut uste emakume asko egongo denik adin batetik aurrera haurdun dagoela jakinda pozez saltoka hasiko litzatekeenik. Hala ere, badago dolu bat eta ezin dugu ukatu. Dolua emakumeengan soilik ematen da, gainerako ugaztun guztiek hil arte erditu baitezakete. Berezitasun honek galdera...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies