Psikoteknikoak: Gainpisuak eta arnasketa arazoek eragina dute loaren apnean

Psikoteknikoak: Gainpisuak eta arnasketa arazoek eragina dute loaren apnean

Zurrungekin lotzen dugu beti loaren apnea, baina ez du zertan hala izan behar. Loaren apnea-sindromea da loaldian izaten den arnas asaldura ohikoena. Apnea dutenek lotan daudela arnas gelditzea jasaten dute, goiko airebideen kolapsoarengatik. Gelditze horiek gutxitu egiten dute pazientearen odoleko oxigeno-kantitatea eta iratzarri egiten du lotan dagoena eta ondorioz, ez du lo indarberritzailerik izaten. Ondorioz, jende asko nekatuta altxatzen da goizetan, eguna loguraz pasatzen dute, eta, adibidez, gidatzen ari direla lo hartzeko arrisku handiagoa izaten dute. Hauek, ordea, ez dira eragin bakarrak: hipertentsioa sustatzen du eta areagotu egiten du infartu eta iktusen intzidentzia. Izan ere, loaren apnea duten pertsonek arrisku bikoitza dute iktusak jotzeko. Apnea edozein adinetan izan daiteke eta sindromeak hainbat maila ditu, kasu larriak ere. Bihotzeko gaitzetarako, buruko gaitzetarako edota zirkulazio istripuak izateko arrisku faktorea izan daitekeenez, konponbide bat ematea ezinbestekoa da eta helburu horrekin burutu du ikerlana UPV/EHUko Dermatologia, Oftalmologia eta Otorrinolaringologia Saileko Jesús Antonio Hueto Prado ikertzaileak. Loaren apnea maila ertainetik larrira bitartekoa bada, CPAP (arnasbidearen presio positibo jarraitua) tratamendu estandarra erabiltzen da pazienteekin: goiko airebidea ez kolapsatzeko eta, horrenbestez, arnas gelditzerik ez izateko, presiopeko airea —makina batek sortua— sartzen da, maskara baten bidez. Kolapso hori du ezaugarrietako bat gaitz horrek. Jesús Antonio Hueto ikertzaileak CPAP apnea-sindromearen tratamenduko presioari eragiten dioten faktoreak aztertu ditu, asaldura horren sintomak hobetzeko alderdi erabakigarria baita tratamenduarekiko tolerantzia. Ikerlanaren emaitzen arabera, CPAPko presioan eragina duten bi faktore atzeman ditu: sudurreko erresistentzia eta gorputz-masaren indizea, hau da, pazienteen obesitate-maila. 2. irudia: Paziente bat lo CPAP tratamendua gainean duela. Gorputz-masaren indizea eta sudurreko erresistentzia, kontuan hartu beharreko faktoreak Jesús Antonio Huetoren ikerketaren emaitzek frogatu dutenez, nabarmen handiagoak zituzten sudurreko erresistentziak CPAPa presio...
Gidabaimena berritzea: Kaloria gutxiago, gehiago bizitzeko

Gidabaimena berritzea: Kaloria gutxiago, gehiago bizitzeko

Bizialdia luzatzeko estrategien artean, kaloriak gutxitzea da interes handiena piztu duenetako bat, zenbait animalia-espezietan eraginkorra eta segurua dela frogatu baita. Zientzialariek, ordea, oraindik ez dituzte ondo ezagutzen kaloria-murrizketaren atzean dauden mekanismoak, ezta pertsonetan epe luzean zer eragin duen ere. Galdera horiei erantzuteko helburua du CALERIE esperimentuak, eta orain jakinarazi dituzte bigarren urteko ondorioak: animalietan bezala, kaloria-murrizketak zahartzea moteltzen du pertsonetan. Pertsona osasuntsuek epe luzean nahi baino kaloria gutxiago jateak zer ondorio dituen aztertzeko esperimentu osoena eta zorrotzena da CALERIE. Estatu Batuetako Osasun Institutuak (NIH) babestu du, eta hainbat zentroren artean egin dute, bi fasetan.   Lehen fasean, sei hilabeteko epean kaloriak murrizteak pertsonen metabolismoan zituen ondorioak ikertu zituzten. Hiru egoera aztertu zituzten: hasierako pisuari eusteko beharko luketena baino % 20 kaloria gutxiago hartzea, % 25 gutxiago, eta % 30 gutxiago, osasuntsu egoteko behar diren mantenugaiak bermatuta, beti ere. Parte-hartzaileen artean gizonezkoak zein emakumezkoak zeuden, eta denek 25-30 bitarteko gorputz-masa indizea zuten, hau da, gainpisua zuten. Esperimentuaren emaitzak onak izan ziren: oro har, pisua eta gantz biszerala galdu zuten, intsulinarekiko sentsibilitatea hobetu zitzaien, gorputzeko tenperatura jaitsi zitzaien, baita T3 edo triiodotironina tiroide-hormonaren maila ere, besteak beste. Nolabait, luze bizi diren animalia eta pertsonen parametroetara hurbildu ziren. Bigarrena, pisu egokia dutenekin Emaitza horietan oinarrituta diseinatu zuten bigarren fasea. Fase horren ezaugarri nagusia da parte-hartzaileek pisu egokia zutela edo behar baino pixka bat lodiago zeudela. Aipatzekoa da kaloria-murrizketa aurreko fasean baino leunagoa zela, % 15ekoa, bataz beste. Pennington Ikerketa Biomedikoen Zentroan egin dute esperimentua, bi urtez. Hasieran 73 boluntario ziren, baina, azkenean, 53 boluntarioren datuak hartu dituzte aintzat: 36 emakumezko eta 17 gizonezko, 34-46 urtekoak, eta, gehienak, zuriak. Haietatik 34k kaloria-murrizketa jasan...
Psikoteknikoak: Osasuna zahartzaroan

Psikoteknikoak: Osasuna zahartzaroan

Gero eta botika gehiago hartzen dituzte adinekoek, baina zalantzazkoa da bizi-kalitatea bermatzen ote duen horrek. Medikuntzak badu garaia zahartzaroaren aurrean zer jarrera hartu behar duen birplanteatzeko. Osakidetzako bi medikuren hausnarketak jaso ditugu horretarako: Iñaki Peña Bandres, doluan aditua, eta Felipe Aizpurua Barandiaran, ikertzailea.   Zaharrentzako errezetarik onena, bertan behera uzten dena? Felipe Esteban Aizpuru Barandiaran Osasun-ikertzailea Osakidetzan 2016an Gipuzkoan egin zen ikerketa batek azaldu zuen hainbat faktore daudela lotuta zaharren osasun txarrarekin. Arazo sentsorialak—gortasuna, itsutasuna—, loaren kalitatea, jarduera sozial urria eta, horren guztiaren gainetik, medikamentu asko hartzea ziren faktore adierazgarrienak, ikerketa horren arabera. Ezinezkoa da osasungintzatik arazo sozialen konplexutasunari aurre egitea. Arazo sentsorialei dagokienez, aurrerapen teknologikoak espero ditugu datozen urteetarako. Loari buruz, Los Angeleseko UCLA Unibertsitateak egindako berrikuspen batek argi utzi zuen lo egiteko arazoak ohikoak direla zaharrengan, baina ez ditugula pazienteak aztertzen arazo horiek hautemateko, nahiz eta prozedura eraginkorrak eta seguruak egon badauden, haiek detektatzeko eta tratatzeko. Medikamentuen erabileraz, Euskal Osasun Inkestaren arabera, 75 urtetik gorakoen % 95ek egunero hartzen du medikamenturen bat. Erabilienak tentsio arterialaren, bihotzekoaren edo kolesterolaren kontrakoak dira. Baina medikamentuek albo-ondorioak ere izaten dituzte zaharrengan. Lasaigarriek, adibidez, buru-argitasunean eta orekan eragiten dute. Analgesikoak, berriz, mina hobetzen ez dutenean, medikuak ez ditu aldatzen, ezta kentzen ere. Medikamentu batzuen konbinazioak elkarren aurkako eragina sortzen du, eta zaila da kontrolatzea. Gainera, medikamentu batzuek eragin handiegia daukate zaharrengan, adibidez,  diabetesaren  aurkakoek, edo ahulegia, estatinek, kasurako. Azken finean, medikamenduak gehitzen dira, baina oso arraroa da haien preskripzioa bertan behera uztea, eta ondorioz, aurreko eragin guztiak gero eta posibleagoak dira. Bukatzeko, esan beharra dago medikamentuak ez direla ia probatzen adinekoengan, baina, hala ere, eman egiten dizkiegu. Laburrean, askotan errezetarik onena bertan behera...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies