PsikoteknikoaK: «Medikuntzaren funtsak genero ikuspegitik birplanteatu behar dira »

PsikoteknikoaK: «Medikuntzaren funtsak genero ikuspegitik birplanteatu behar dira »

Hiru hamarkada ere ez dira igaro medikuntzan emakumeak entsegu klinikoetan parte hartzen hasi zirela. Marga Saenzek salatu du gizonen anatomia kontuan hartuta artatzen dituztela oraindik ere. Urteak daramatza Marga Saenz Herrerok (Madril, 1968) salatzen emakumeen premiak ez direla behar bezala betetzen medikuntzan. Psikiatra da, eta, lehen urratsak Madrilen eta Bartzelonan egin zituen arren, gaur egun Euskal Herriko Unibertsitatean dabil lanean. Ez ditu artatzen fibromialgia duten gaixoak, baina uste du ezjakintasun handia dagoela gaitz horren inguruan, batez ere emakumeei eragiten dieten beste askoren kasuan bezala. Zein aurreiritzi dago genero aldetik fibromialgia pairatzen duten emakumeen inguruan? Fibromialgia duten emakume asko Osasun Mentaleko sailera bideratzen dituzte, antsietatea, depresioa edota distimia diagnostikatzen zaielako; sarritan, ez diete jaramon handirik egiten. Kexati izatea leporatzen diete, bain,a egiatan, ondoez fisiko edo psikiko bat dute, ez dakitena zerk eragina den. Non ikusten da medikuntzaren arloan genero ezberdintasuna? Adibidez, 1990eko hamarkadara arte, emakumeek ez zuten parte hartzen entsegu klinikoetan. Gizonen gorputza hartzen zuten eredu, eta horren arabera egiten zuten lan. Badaude, ordea, gaixotasun batzuk modu ezberdinean agertzen direnak gizonengan eta emakumeengan. Adibidez, askotan, andre bat bihotzekoak jotzen duenean, tripako min gisa azaltzen da. Tripako min hori, sarritan, antsietate gisa diagnostikatzen da. Beraz, medikuntzan modu berean tratatzen dira bi gauza oso desberdinak direnak. Gauza bera gertatzen da medikamentuen dosiekin. Ikerketa gehienak gizonekin egin dituzte, baina emakumeak, fisiologikoki, ez gara horren altuak, ez dugu hainbesteko muskulu masa… Hori kontuan hartuta, sendagaien dosiak desberdinak izan beharko lukete, eta aspektu horiek ez dira askotan kontuan izaten. Nik pentsatzen dut medikuntzaren funtsak genero ikuspegia oinarritzat hartuta aztertu beharko liratekeela, eta ez bakarrik fibromialgia. Iruditzen zait gaitz horrekin gertatzen dena dela, batez ere emakumeei...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies