Gida baimena berritzea: Zer dakigu minbiziaz? Minbizi-zelula amak

Gida baimena berritzea: Zer dakigu minbiziaz? Minbizi-zelula amak

Tumoreetan dauden minbizi-zelula amei buruz hitz egin baino lehen, labur-labur aipatuko dugu aurrerago sakonduko dugun termino bat: tumoreen heterogeneotasuna. Tumore baten barruan, minbizi-zelula guztiak ez dira berdinak eta azpipopulazio desberdinak aurkitu ahal ditugu. Minbizi-zelula amak dira azpipopulazio horietariko bat: ingelesez Cancer Stem Cell edo CSC. Zelula ama bat beste zelula mota bat sortzeko gai da. Gutariko bakoitza gizaki konplexuak garen heinean zelula ama bakar bat izan ginen. Gure amaren obulua eta aitaren espermatozoidea batu zirenean zigoto izeneko zelula berri bat sortu zen. Zelula berri honek gure gorputzeko edozein zelula sortzeko gaitasuna zuen eta izan ere, horrela joan zen ugaltzen, eta zelulak berriak sortzen. Hasierako zigoto edo zelula bakarra biderkatzen joan zen eta zelula masa bat sortzen, baina garatzen zioan heinean zelulak desberdintzen joan ziren. Horrela, zelula bakoitza espezializatzen joan zen, eta egun hainbat zelula mota desberdinak bereiz daitezke gure gorputzean. 1. irudia: Minbizia oso gaixotasun heterogeneoa da, ez baitaude minbizi berdin bi. Garapenaren hasierako faseetan zelulek potentzialitate handia daukate gorputzeko edozein zelula sortzeko, baina garatzen goazen heinean zelula hauek desberdindu eta espezializatu egiten dira. Esan dugu zelula ama baten ezaugarri nagusia beste zelula mota bat bihurtzea dela eta izan ere zigotoa beste edozein zelula mota bihurtzeko gai da. Baina zigotoa ez da zelula ama mota bakarra. Hainbat zelula ama desberdindu ahal ditugu beren potentzialitatearen arabera. Horrela, badaude zelula ama totipotenteak, pluripotenteak, multipotenteak, eta unipotenteak. Totipotenteak gorputzeko edozein zelula eta karena sortzeko gai dira, baina pluripotenteak gorputzeko zelulak soilik. Multipotenteak leinu jakin bateko zelulak sor ditzakete eta unipotenteak zelula mota bakar bat. Horrela garatzen goazen heinean gure gorputzeko zelulek potentzialitatea galtzen dute eta azkenik gure organoetan multipotente edo unipotenteak baino...
Psikoteknikoak: Gibeleko minbiziaren aurkako borrokan indarrak batuz

Psikoteknikoak: Gibeleko minbiziaren aurkako borrokan indarrak batuz

Greziar mitologiaren arabera, Prometeok sua lapurtu zuen Olinpo menditik eta gizakiei eman zien. Orduan, Zeusek zigortu egin zuen: haitz batean lotu zuen eta, denboraldi batez, arrano bat bidali zuen, gauero, haren gibeleko zatiak jatera. Hala ere, hurrengo goizean, aldiro, Prometeori osatu egiten zitzaion gibela, atzera; gauean, ordea, arranoak berriz egiten zion sarraskia sabelean. Horrela behin eta berriz, betirako. Askotan esan izan da gizakiaren sendotasuna eta ahultasuna irudikatzen dituela Prometeoren gibelak, aldi berean; gauero suntsitua, goizero sortua. Pasarte horrek erakusten du antzinatik direla ezagunak gibelaren izaera berezia eta garrantzia. Izan ere, ezin uka gibela dela gizakion (eta, orokorrean, animalia ornodunon) organo garrantzitsuenetakoa. Hala, minbiziak heriotza mordoa eragiten du gibelari eraso egiten dionean; minbizien artean, hilgarrienetan bigarrena da [1]. Gainera, koloneko, pankreako edota bularreko minbizia duten pazienteen % 60-80k gibeleko metastasiak ere izaten ditu; hau da, gibeletik kanpo sortutako tumoreak gibelera hedatzen dira [2]. Bistakoa da, horrenbestez, gibeleko minbiziaren inguruko ikerketak garrantzitsuak direla oso. Haiei esker iritsi dira hainbat tratamendu; erradioenbolizazio izenekoa, besteak beste. Azken urteotan, nagusitzen ari da azken hori. Hurrengo lerroetan, azalduko da zer ekarpen interesgarri egin diezazkioketen ingeniari industrialek erradioenbolizazioari eta, oro har, medikuntzari. Ezinbestekoa da, erronka berri gero eta konplexuagoei aurre egitekotan, hainbat esparrutako profesionalek norabide berean, lankidetzan, jardutea. Hau idatzi duena Nafarroako Unibertsitatea Klinikako medikuekin aritu da elkarlanean. Hain zuzen ere, doktoretza-tesian, erradioenbolizazioa aztertu du, bai eta tratamenduan eragina izan dezaketen hainbat aldagai ere. Erradioenbolizazioa Enbolizazioa odol-hodiak buxatzea (ixtea) da; odolaren garraioa oztopatzea, ekiditea, finean. Irradiazioa, aldiz, zera da: energia erradioaktiboa helburu terapeutikoekin erabiltzea. Erradioenbolizazioan, medikuak arteria femoralean (iztondo inguruan) ebaki bat egiten du, eta kateterra (1 mm-ko diametrokoa, gutxi gorabehera) sartzen du bertan. Gero, arteria hepatikoraino...
Psikoteknikoak: Ernaldiak bihotza sendatuko balu?

Psikoteknikoak: Ernaldiak bihotza sendatuko balu?

Ugaztunon bihotzak duen zeregin bakarra odola zirkulazio-aparatuan barrena ponpatzea da, bihotzari berari eta gainontzeko organoei elikagaiak eta oxigenoa iritsarazteko. Zeregina bakarra da, bai, baina ez makala. Animalien bizitzan zehar gertatzen diren egoerek eskakizun energetiko oso anitzak dituzte, eta horiek bete behar ditu bihotzak. Eskakizun energetiko handiago horiek betetzeko, bihotzak lan handiagoa egin behar du, eta horrek badu ondorio bat: estres handiagoa bihotzaren hormetan. Areagotu den lan horrek denboraldi batez badirau, bihotzak mekanismo bat jar dezake martxan, bentrikuluetako estresa gutxitu eta ponpatzeko gaitasuna mantendu edota areagotzeko. Mekanismoaren izena ezaguna zaigu, tamalez: bihotz-hipertrofia. Bihotz-hipertrofia Bihotz-hipertrofia hainbat gaitzen ondorioa da, hala nola hipertentsioa, arteria koronarioen iskemiak sorturiko bihotzekoa edo obesitatea. Hipertrofia-mota horiei hipertrofia patologiko deritze, eta ezaugarri jakin batzuk dituzte. Bihotzaren metabolismoa, adibidez, guztiz aldatzen da bihotzaren hipertrofiarekin batera. Garunak ez bezala, bihotzak batik bat gantz azidoak (% 60-70) erabiltzen ditu energia-iturri gisa, eta gainontzekoa glukosaren metabolismotik lortzen du. Bihotza gaixotzean, guztiz aldatzen da energia-iturrien erabilera; glukosa bihurtzen da energia-iturri nagusi bihotz hipertrofiatuan, eta gantz azidoak baztertu egiten dira. Bihotz hipertrofiatuak jasotzen duen estres kronikoa desagertzen ez bada, bihotza are gehiago handituko da; fibrosi gehiago agertu eta inflamazioa sortuko da, eta ponpatzeko gaitasuna murriztuko. Gainera, gaitza aurrera doan heinean, bihotzak glukosa erabiltzeari ere utziko dio; hori bihotz-gutxiegitasunaren ezaugarri da. 2. irudia. Ernaldian gertatzen den hiperbolemia edo odol-bolumenaren handitzea. Biribil txikiek emakume eta sagu ez-umedunen odol-bolumena irudikatzen dute, eta biribil handiek ernaldiak sorturiko hiperbolemiaren emaitza. Gaixotasun kardiobaskularrak dira gaur egungo gizartean ugarienak, eta haietako askok dute bihotza handitzearen sintoma. Bihotz-hipertrofia bihotz-gutxiegitasun bihurtzen da maiz, eta azken horrek ez du, tamalez, sendabiderik oraindik. Hori dela eta, bihotz-gutxiegitasuna da heriotza-kausarik arruntenetarikoa gizarte industrializatuetan. Gai honetan diharduten...
Gidabaimena berritzea: Farmakoak eta gidatzea

Gidabaimena berritzea: Farmakoak eta gidatzea

Orohar denok hartzen dugu sarritan medikazioren bat bai medikuak esanda zein guk gure burua automedikazten dugulako. Baina askotan ez gara farmako horiek gidatzerakoan eduki dezaketen eraginaz jabetzen. Oinarrizko puntuak: Trafiko istripuen %5a medikamentuen kontsumoarekin erlazionaturik dago. Gure herrialdean existitzen diren medikamentuen %25ak gidatzerakoan eragina izan dezakete. Espainian gidarien %30ak tratamentu farmakologikoren bat jarraitzen du. Poblazioaren %25-30ª automedikatu egiten da. Ohiko erabilerako medikamentuak: Eztularen kontrako jarabeak: kodeina edo dextrometorfanodunak (Toseina ©, Iniston ©, Bisoltus ©…) logurea, konfusioa edo asaldapena sor dezakete. Katarroen sintomen kontrako medikazioa:Klorfenamina , difenhidramina edo kodeina izaten dute bere osagaien hartean (Frenadol©, Bisolgrip©, Propalgina©…) logurea sor dezakete. Goragale eta botakaren aurkako farmakoak : Metoklopramida (Primperan ©…), logurea, nekea eta sedazioa sor dezakete. Alergien kontrako antihistaminikoak: Ebastina, Cetirizina… (Ebastel logurea sor dezakete. Migrañaren kontrako farmakoak: Sumatriptan, Rizatriptan (Imigran©, Maxalt©) zorabioak eta logurea sor dezakete. Begietako kolirioak: ikusmen gaitasuna tenporalki nahasi dezakete.   Ikusi duzuenez, sarritan eta ez kaltegarritzat hartzen ditugun medikazio askok, gidatzerakoan eragin larriak izan eta istripuak sortarazi ditzekete , beraz ezer hartu orduko, suposatzen duen arriskuaz jabetu, izan ere, bide segurantza guztion kontua bait...
Psikoteknikoak: “Eritasun zeliakoa 100 pertsonatik batek du baina gaixoen %15a baino ez dago diagnostikatuta”

Psikoteknikoak: “Eritasun zeliakoa 100 pertsonatik batek du baina gaixoen %15a baino ez dago diagnostikatuta”

  universitatea.net @@uninet_ataria Amaia Jauregi Miguel (Tolosa, 1988) Biologian Lizentziatu zen UPV/EHUn eta Biologia molekularra eta medikuntza masterra egin zuen gero. Doktorego tesia UPV/EHUko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saileko  Immunogenetikako ikerketa taldean egin zuen. Urrian defendatu zuen bere doktorego tesia “Functional studies of tight junction genes in celiac disease” eta berarekin hizketan aritu gara: Eritasun zeliakoa duzu ikergai doktorego tesian. Zerk eraman zaitu gai hori ikertzera? Egia esan, ez nuen eritasun zeliakoa aztertzea erabaki gaixotasun horretan interes berezia nuelako, gaixotasunen genetika molekularra aztertzeko eredu aproposa delako baizik. Niri betidanik gustatu izan zait giza genetika. Oinarrizko ikerketa egin nahi nuen, gorputz barnean etengabe gertatzen ari diren prozesu biologiko eta genetikoak ulertzea ezinbestekoa baita ondoren gaixotasunen jatorria eta zergatia ulertzeko. UPV/EHUn eritasun zeliakoaren genetika aztertzen zuen talde bat zegoela jakin nuenean beraiekin kontaktuan jarri eta doktorego tesia bertan egitea erabaki nuen. Zein da zure ikerlerroa zehazki? Nire ikerketa lerroa lotura hertsiak izeneko egituren azterketa genetikoa izan da. Lotura hertsiak egitura itsaskorrak dira eta hauei esker zelulak elkarren artean estuki lotuta mantentzen dira. Heste meharrean hesi funtzioa betetzen dute, zelulen arteko fluxu librea ekiditen baitute eta beraz, mantenugaien xurgapena zelulen kontrolpean dago. Eritasun zeliakoan, lotura hertsien suntsipena ematen da eta ondorioz, glutena zelulen artetik zehar barneratzen da, hanturazko erreakzioa piztuz. Nire doktorego tesian lotura hertsiak erregulatzen dituzten geneak aztertu ditut, gaixoen hesteetan zein egoeratan dauden jakiteko. Zeliakoek gene hauetako batzuk alteratuta dituztela frogatu dut eta gaixotasunaren garapenean funtzio garrantzitsua dutela dirudi. Gaixotasun zeliakoaren gainean oraindik galdera ikur asko daude. Diagnostikatu gabeko kasu gehiago omen daude diagnostikatuak baino. Zerk egiten du hain “ikusezin”? Bereziki sintomen aniztasunak egiten du ikusezin. Eritasun zeliakoa modu...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies