Psikoteknikoak: Familia ingurunea, umeen garapen kognitiboaren iragarle

Psikoteknikoak: Familia ingurunea, umeen garapen kognitiboaren iragarle

Garapen kognitiboa bultzatzeko gurasoen eta seme-alaben arteko interakzio egoki hutsa ez da nahikoa, beharrezkoa da familiako giro emozionala kalitatekoa izatea, familia ingurunearen kalitateak lehen haurtzaroko garapen kognitiboan duen eragina aztertu duen ikerketa baten arabera.   Haurren garapenaren lehen urteen garapen kognitibo, pertsonal, emozional eta sozioafektiboan gehien eragiten duen alderdietako bat familia da. Familiaren eragina hainbat urtean luzatzen da, baina lehenbiziko urte horietan funtsezkoa da. Familia taldea da haurrari maitasun, aintzatespen, onarpen edo gutxiespen, arrakasta edo porrot seinale guztiak ematen dizkiona. Lortutako emaitzek agerian utzi dute gurasoen eta seme-alaben artean kalitate handiko elkarrekintza sozioemozionala duten familiak direla aldi berean garapen kognitibo eta linguistikoa estimulatzeko gaitasun handiena dutenak. Gurasoek seme-alaben garapena bultzatzeko asmoarekin lotutako prozesua da aldamiatzea, haurren gaitasunen zertxobait gainetik dauden jarduera edo eginkizunak ezartzen dizkiete gurasoek, betiere haurrari frustraziorik eragin gabe. Gidari bihurtzen dira gurasoak jarduera egiten lagunduta eta haurraren jakintza osatuz eta barneratuz doan neurrian, gurasoak urrundu egiten dira. Neuronen arteko konexioak estimulatzea lortzen dute gurasoek modu honetan eta, horrenbestez, haurraren garapen kognitiboa aktibatzea. Garapen kognitiboa behar bezala sustatzeko ez da nahikoa prozesua abian jartzea, baizik eta prozesuak kalitate oneko interakzio sozioemozionalarekin lotuta egon behar du nahitaez: autonomia eta autoestimuaren sustapenarekin, giro afektibo positiboarekin eta atxikimendu seguru bat ezartzearekin. Lehensemeak/lehenalabak gurasoen baliabide ekonomikoen eta gurasoek haiekin pasatzen duten denboraren esklusibitatea balia ditzaketeela egiaztatu da, betiere familia-ingurunea kalitatekoa bada garapena estimulatzeko. Horretaz gain, familia horietan guztietan etxean bertan bigarren hizkuntza bat erabiltzearekin osatzen da estimulazioaren aberastasuna. Ikerketa luzea Bi urteko haurren familia ingurunearen kalitatea eta faktore soziodemografikoak ebaluatu ditu ikerketa honek eta aztertu du nola eragiten duten garapen kognitiboan lau urte dituztenean. INMA proiektuko Gipuzkoako 295 haurren populazio kohorte...
Psikoteknikoak: Kontsumoa eta esne balioa

Psikoteknikoak: Kontsumoa eta esne balioa

Inkesta egin diegu 800 herritarri baino gehiagori (etxeko erosketaz arduratzen direnak eta esnekiak kontsumitzen dituztenak), jakiteko zer-nolako ohiturak dituzten elikagai mota horren inguruan eta ezagutzen ote dituzten ontzian daramatzaten kalitate eta berme zigiluak: Esnekiak: jendeak hartzen ditu, baina ez daki zer-nolako balioak dituzte Inkestari erantzun dioten herritarren %91k adierazi dute beren familiako kide guztiek hartzen dutela esnea edo esnekiren bat, baina %65ek ez dakite zer den esnekiek daramaten PLS zigilua, zeinak ziurtatu egiten duen bere nutrizio balio handia, jatorriaren identifikazioa eta balio kate guztiaren iraunkortasuna  Esneak eta esnekiek leku handia hartzen dute inkestari erantzun diotenen etxeetan. Hain zuzen, etxe horietako gehien-gehienetan (%91) kide guztiek hartzen dute esnea edo esnekiren bat. Espainiako Estatistika Institutuak (INE) emandako datuen arabera, 2016an etxe bakoitzak, batez beste, 65 litro esne oso hartu zituen eta 104 litro erdigaingabetu eta gaingabetu. Jogurtak eta esne hartzituak 42 litro hartu zituzten, 16 kilo gazta eta gaztanbera, eta esnearekin egindako beste produktu batzuk, berriz, 18 kilora iritsi ziren (esne gaina, natillak, arroz esnea, irabiakiak, izozkiak, eta abar). Produktu mota bakoitza zer-nolako maiztasunarekin hartzen duten galdetuta, erantzun duten herritarren %52k adierazi dute esnea egunean behin baino gehiagotan hartzen dutela, eta beste %38k esan dute egunean behin. Gainerakoek, %10ek alegia, astean behin bakarrik hartzen dute esnea, edo maiztasun handixeagoarekin, astean 2-6 aldiz. Beste esnekietan (gazta, jogurtak eta antzekoak), maiztasuna jaitsi egiten da apur bat. Erantzun dutenen %43k esan dute astean zenbaitetan hartzen dutela elikagai mota hori, eta %35ek astean behin baino ez. Bostetik batek, berriz, adierazi du astean behin edo astean 2-6 aldiz hartzen dituela esnekiak. Elikagai horiek, izan ere, nutrizio arloko ezaugarri bikainak dituzte, osasunerako ezinbestekoak direnak bizitzako aldi guztietan....
Psikoteknikoak: Seguruago bidaiatzeko aholkuak

Psikoteknikoak: Seguruago bidaiatzeko aholkuak

  Bidai bat hasi aurretik Ibilgailua egoera ezin hobean eduki (aldizkako azterketak, IAT, pneumatikoen eta balazten egoera …). Zirkulazioaren egoeraz eta baldintza meteorologikoei buruz informatu. Puntako ordu edo egun, zein meteorologia egoera txarrean bidaiatzea saihestu. Ibilgailuen arteko segurtasun tartea beti mantendu. Abiadura handian geldiarazteko tarte gehiago behar dela kontuan hartu. Errepidean posible diren gertakariez informatzen duten pantaila elektronikoen aipamen eta aholkuei arreta jarri. Aukera dagoenean eskuineko erreitik zirkulatu, aurreratzeko soilik aldatuz; aldez aurretik maniobra adieraziz eta lekualdatze zakarrik ez egin. Matxura edo istripu kasutan bazterbidean gelditu. Ibilgailutik atera bazterbidetik atera gabe eta txaleko islatzailea jantzita. Ibilgailua seinaleztatu, babes hesiaren atzean kokatu edo zirkulazio plataformatik ahal den urrunen. Logura sorrarazi ditzaketen medikamentuak hartu ondoren gidatzea saihestu. Ez ezazu bi ordu baino gehiago jarraian gidatu. Nekea edota akidura sentitzen baduzu, zerbitzu guneetan deskantsatu. Jan arinak egiten saiatu eta alkoholdun edaririk ez edan. Bidesarien ordainketa aldez aurretik prestatu; eskura eraman beti aukeratutako ordaintze modua. Sarbideetatik datozen ibilgailuei sarrera erraztu. Ibilgailua gehiegi kargatzea saihestu eta gidariaren atzerakako ispiluaren ikuspena galarazten duten objekturik ez jarri. Ahal den neurrian parrila eramatea saihestu. Derrigorrezkoa da segurtasun-uhala edota homologatutako lotura-gailuak, aurreko zein atzeko jezarlekuetan eramatea. 2 Irten aurretik Zirkulazio baimena, Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren (IAT) fitxa eta Aseguru-Poliza, honen azken ordainagiriarekin batera beti eraman, indarrean dagoen NANa edota pasaportearekin batera. Bidaia aurrerapen nahikoarekin antolatu, trafiko ugaritasun handiko egunak saihestuz. Badaezpada, giltzen kopia bat eraman nahigabeak ekiditeko. Ibilbidea aurretik aztertzea gomendatzen dizugu, beste ibilbide posibleak, jatetxeak, deskantsu guneak eta lo egiteko lekuak erraztasunez aurkitzeko. Bidaian zehar beharrezko izango zaizkizun objektu pertsonalak eskura eduki. 3 Aholkuak ibilgailuarentzat Ibilgailuaren mailak konproba itzazu (ura, olioa, haizetakoa garbitzeko likidoa, balazta-likidoa …). Ibilgailuko bateriaren...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies