Gidabaimena berritzea: Nola gidatzen dugu?

Gidabaimena berritzea: Nola gidatzen dugu?

2016. urtean, Euskal Herriko errepideetan 82 pertsona hil dira istripuz. Datu hori iazkoa baino hobea da, % 16 txikiagoa zehazki. 2015. urtean, 98 izan ziren hildakoak, eta 2014. urtean, berriz, 129. Asko dira? Edo gutxi? Europan kopururik onenak Suediak, Holandak eta Ingalaterrak dituzte; hau da, errepideetan, hemen baino hildako eta zauritu gutxiago dituzte. Hala ere, Euskal Herrian, 2004. urtetik aurrera, etengabeko hobekuntza izan dugu, hildakoen eta zaurituen kopuruek behera egin baitute. 2010. urterako jarri genituen helburuak, 2009. urterako bete genituen. Eta ordutik hobetzen jarraitu dugu, nahiz eta gero eta zailagoa den. Zergatik? Zifra hori, ona izanik, hobetzea zaila delako. Baina, nola lortu dugu? Gauza txiki askoren eraginez, baina, batez ere, pentsaera aldatu dugulako: lehen istripuak ezbehar bat ziren, inork ez zuen inor hil nahi, baina halabeharrez gertatzen zirela uste genuen. Orain, berriz, arduraduna bilatzen dugu: noren errua izan da? Gizarteak, oro har, pentsamoldea aldatu du, eta badakigu gidatzean kontuz ibili behar dugula, ondokoari min emateko arriskua dagoelako. RAC 1923. urtean Gipuzkoan sortutako auto klub bat da. Martxan jarri zenean, auto-gidariak sustatzea, babestea eta defendatzea zuen helburu. Gaur egun, hainbat zerbitzu eskaintzen ditu: segurua, asistentzia (autoei edo pertsonei), abokatuak… Nafarroako eta Euskadiko zuzendariordea Luis Murgia da (Donostia, 1957), eta mugikortasunean ere aditua da. Berarekin elkartu gara Donostiako bulegoan. EUSKALDUNAK GIDARI ONAK GARA? Euria ari duenean edo mendiko errepideetan euskaldunok beste askok baino hobeto gidatzen dugu. Zergatik? Ohituta gaudelako. Andaluzian, ordea, ez du hainbeste euri egiten eta haiei arrotza zaie euritan gidatzea. “Alemaniarrek, berriz, elurretan guk baino hobeto gidatzen dute”, azaldu digu Murgiak. Autoei dagokienez, askotan, herri txikietan edo baserrietan 4×4 ibilgailuak erabiltzen dituzte, baina bestela ez dugu auto jakin bat...
Gidabaimena berritzea: Usainen mundua izendatzeko gai den herria

Gidabaimena berritzea: Usainen mundua izendatzeko gai den herria

Zaila egiten zaio gizakiari usainak izendatzea, baina hau ez da beti horrela izaten herri guztietan. Malakako penintsulan bizi diren bi herrirekin egindako esperimentuek iradoki dute ehiztari-biltzaileek usainak izendatzeko trebezia berezia dutela. Udako ekaitz baten ostean ateri eta eguzkia ateratzen denean, zerua urdin dagoela esango genuke; belar distiratsuaren kolore berdea ederra dela, edota bidean dagoen lur bustia marroi argitik lokatzaren marroi ilunera igaro dela esan genezake ere. Euskara jasoan egoera deskribatu nahi badugu, zerukara, belarkara edota lurkara formak ere erabil genitzake; baina, egia esanda, hasiera betean bederen, askok ez dute ulertuko zer esan nahi dugun. Baina ekaitz baten osteko paisaia bisuala zoragarria bada ere, halako egunei darizkien usainak are zirraragarriagoak izan ohi dira. Ozono usaina dagoela esango genuke, belar freskoaren usaina edota lur bustiaren usain goxoa. Usaina izendatzeko, haren jatorrira jo behar dugu ezinbestean. Askoz jota, usain bat “ederra” edo “desatsegina” dela esango genuke, “arina” edo “indartsua”; baina, oro har, hizkuntza mugatua dugu usainak izendatzeko. Hau, gainera, kultura gehienetan gertatzen da. Halako batean, kontu hori unibertsala dela burura datorkigu; alabaina, antza, ez da horrela. Ia unibertsalak diren printzipioak ikertzea gustatzen zaie antropologoei, baina are gustukoagoa dute unibertsaltasun hori apurtzen duten fenomenoak aurkitzea. Zentzu honetan, usainei dagokienean, Jahai eta Mani herriak dira festako izarra antropologoentzat. Malakako penintsulan bizi diren giza talde hauek erraztasun handia dute usainak izendatzeko, eta praktikatzen duten erlijioan ere garrantzi handia dute usainek. 2014an Cognition aldizkarian argitaratutako ikerketa batean azaldu zuten herri hauen trebezia. Jahai hizkuntzan, esaterako, 12 hitz inguru dituzte usainen inguruko xehetasunak emateko. Oraingoan, Current Biology aldizkarian argitaratutako bigarren ikerketa batek Malakan bizi diren beste bi herritan bilatu ditu erantzunak; eta, antza, aurkitu dituzte. Diotenez, usainak izendatzeko ahalmen...
Psikoteknikoak: Ikerketa klinikoetan aldaketa esanguratsuak egingo ditu NIHk

Psikoteknikoak: Ikerketa klinikoetan aldaketa esanguratsuak egingo ditu NIHk

Estatu Batuetako Osasunaren Institutu Nazionalak (NIHk) iragarri du aldatu egingo duela biomedikuntzako ikerketak finantzatzeko politika. Ikerketa klinikoetan gardentasuna, zehaztasuna eta errepikakortasuna lortzea da helburua, eta baita gizartearekiko konpromisoz jokatzea ere. Horretarako, finantzatuko diren ikerketek baldintza batzuk bete beharko dituzte. Esaterako, erabiliko diren protokolo klinikoak aurrez erregistratu beharko dira. Bestetik, ikerketaren emaitza guztiak argitaratu beharko dira. Bi neurri horiekin, emaitzen argitalpen selektiboa ekidin nahi da, ez daitezen emaitza nuluak ezkutatu. Gainera, gizakien parte-hartze esperimentala eskatzen duten ikerketetan, ikertzaileak praktika kliniko onetan formatu egin beharko dira hiru urtetik behin. Besteak beste, parte-hartzaileen eskubideak, segurtasuna eta konfidentzialtasuna berma daitezen. Neurriok “entsegu kliniko” gisa definitutako ikerketetan bakarrik hartuko dira. Oro har aldaketak positibotzat hartu badira ere, zientzialariak ez daude guztiz ados. Entsegu klinikoaren definizioa bera nahasgarria dela adierazi du zenbaitek. Francis P. Crawley Europako Praktika Kliniko Onen Ituneko kideak adierazi duenez, “zoritxarrez, NIHek bi lerro sakratu zeharkatu ditu: oinarrizko ikerketa eta ikerketa klinikoaren arteko lerroa, eta zientzia biomedikoen eta giza jokaera aztertzen duten zientzien artekoa”. Definizio-aldaketa horrek kezkak eragin ditu nazioartean, eta jada 3.580 ikertzailek sinatu dute haren kontrako eskaera. Berez politika-aldaketa honek Estatu Batuetako ikerketei bakarrik eragingo badie ere, pentsatzekoa da joera hori zabaldu egingo dela, aurretik NIHk hartutako neurriek izan duten eragina ikusita. Aldaketak 2018ko urtarrilaren 25an jarriko dira martxan. Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber Elhuyar...
Psikoteknikoak: Gaixotasun arraroak dituzten umeen gurasoek “bakardadea” sentitzen dutela diote

Psikoteknikoak: Gaixotasun arraroak dituzten umeen gurasoek “bakardadea” sentitzen dutela diote

‘Ezohiko gaixotasunak dituzten ikasleak eta eskola inklusiboa’ liburua osatu dute EHUk eta NUPek, beste zortzi unibertsitaterekin batera. Familien iritzia bildu dute azterlanean. Ibai Maruri Bilbao  Egunerokoan dituzten zailtasunez egin dute berba gaixotasun arraroak dituzten umeen familiek. Adierazi dute beren bizitzari eragiten dioten erabakiak hartzeko eraikitzen diren espazio guztietan parte hartu nahi dutela. “Familiek uste dute ez dietela erabaki garrantzitsuetan parte hartzen uzten eta ez dituztela entzuten. Askotan, beraiek jarri behar izaten dituzte behar dituzten baliabideak”, azaldu du Javier Monzon EHUko DIdaktika eta Eskola Antolakuntza Saileko irakasleak.EHU Euskal Herriko Unibertsitateak, NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Espainia eta Herrialde Katalanetako beste zortzi unibertsitatek hartu dute parte ikerketan, FEDER gaixotasun arraroak dituztenen Espainiako elkartearekin batera. Goizean aurkeztu dituzte Ezohiko gaixotasunak dituzten ikasleak eta eskola inklusiboa liburuaren ildo nagusiak, Bilbon. Azaldu dutenez, ikerketak agerian jarri du gurasoek “zailtasunak” dituztela familia eta bizitza soziala uztartzeko. Askok, gainera, alde batera utzi behar izan dute lan ibilbidea, seme-alaben beharrei erantzuteko. Gehienak, emakumeak izan dira, umeen amak. Halaber, familiek esan dute “bakarrik” sentitu direla gaixotasunaren eta eskolan parte hartzeak dakartzan arazoen ondorioz. Hezkuntzak aparteko kezka eragiten die, sarritan ikasketen akreditazioak baldintzatzen duelako lan egiteko eta gizartean eta herrian integratzeko aukera. Horregatik, eskatu dute bai curriculuma bai ikasketen eskaintza haur bakoitzaren behar berezietara eta aukeretara egokitzeko. Eskolan kidez osatutako giza taldeak sortzea nahi dute, irakaskuntza prozesuan elkarri laguntza eman ahal izateko. Esan dute teknologia berriei esker posible litzatekeela eskolara joan ezin diren umeek bere klaseko lantaldearekin harremanetan jarraitzea, ospitalean edo etxean egon behar badute ere. Profesionalek ez dituztela ulertzen sentitzen dute; horregatik, prestakuntza eskatu dute irakasleentzat, baina baita seme-alaben ikaskideentzat ere. “Hartara, kalseko taldeetan integratuta eskolaratu ahal izango...
Gida karneta berritzea: “Elikagaiek ez dute arazten, nahiz eta irabiaki berde gisa hartu eta hamar euroan litroa”

Gida karneta berritzea: “Elikagaiek ez dute arazten, nahiz eta irabiaki berde gisa hartu eta hamar euroan litroa”

  Miguel Angel Lurueñak curriculum aberats eta oparoa du. Doktorea da Salamancako Unibertsitatetik, Elikagaien Zientzietako eta Teknologiako lizentziaduna eta Nekazaritzako ingeniari teknikoa. Irakasle eta ikertzaile gisa lan egin izan du, eta berrikiago, aholkulari independente aritu da elikadura arloko enpresentzat. Artikulu zientifiko asko idatzia da, baina jendeak gehiago ezagutzen du bere bloga dela medio, Gominolas de petróleo; milaka jarraitzaile ditu gune horretan, eta informazio zorrotza ematen du elikagaien inguruan, modu atseginean. “Gizarteak errezeloz begiratzen dio zientziari, baina den horretan ulertu beharra dago: tresna bat da, aukera ematen diguna inguruan dugun mundua ulertzeko eta kezkatzen gaituzten arazoak konpontzeko”, adierazi du. Elikagaiak sekula baino seguruagoak al dira? Zalantzarik gabe. Elikagaiak sekula ez dira izan egun bezain seguruak. Bitxia da, zeren hori hala den arren, askotan entzuten da pozoitzen ari zaizkigula janariarekin, antibiotikoekin, hormonekin, pestizidekin, metal astunekin, gehigarriekin edo transgenikoekin, eta iragan atenporal baten ideia idilikoa sustatzen da, non dena hobea zen. Egiaz, gero eta gauza gehiago dakigu elikagaiei buruz eta horietan aurki daitezkeen arriskuei buruz. Gaur egun, gainera, kontrol sistemak askoz zorrotzagoak dira garai batean baino. Ezinezkoa da segurtasun oso eta erabatekoa lortzea, baina lasai egon gaitezke: elikadura arloko segurtasun arazoak gero eta ezohikoagoak eta arinagoak dira. Baina esaten da sekula ez dela jan gaur egun bezain gaizki. Zergatik? Horixe da paradoxa handia. Eskura ditugun elikagaiak seguruak dira. Arazoa da sarri askotan aukera desegokia egiten dugula, eta osasungarriak ez diren produktuak hautatzen ditugu, ugari ematen dituztenak azukrea, gatza, irin finduak edo gantz baztergarriak. Faktore askok eragiten dute hautu horretan: ezagutza falta, desinformazioa, publizitate engainagarria, legedi urria edo kontu fisiologikoak, apetituarekin eta ordain sistemekin zerikusia dutenak. Horri gehitu behar zaio produktu osasungaitzak bazter...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies