Gidabaimena berritzea: 2017ko zientzia-albiste nabarmenenak

Gidabaimena berritzea: 2017ko zientzia-albiste nabarmenenak

Neutroi-izarren talkaren ilustrazioa. Ezkerrean, masaren irudikapena; eskuinean, berriz, espazio-denbora nola distortsionatzen den erakusten da. Arg. Karan Jani/Georgia Tech Aurten Elhuyar Zientziak landutako gaien artean, hauek izan dira eragin handiena izan dutenak: 1. Bi neutroi-izarren arteko talka detektatu dute, grabitazio-uhinen bidez 2017ko abuztuaren 17an, grabitazio-uhinak detektatzeko LIGO eta Virgo behatokietan orain arte jasotakoetatik bereizten zen seinale bat jaso zuten. Azkenean, bi neutroi-izarren arteko topaketa izan dela ondorioztatu zuten. Lehen aldia da halako fenomeno baten seinalea jasotzen dela, eta garrantzi handia eman diote aldi berean bi bideren bitartez jaso izanari: grabitazio-uhinen eta uhin elektromagnetikoen bidez. 2. Paleolitoko behe-erliebeak topatu dituzte Aitzbitarten Madeleine aldiko lau behe-erliebe aurkitu dituzte Aitzbitarte IV kobazuloan (Errenteria): bi bisonte, zaldi bat, eta beste animalia bat, oraindik ez dakitena ziur zer den. Kantauriar mendikatean topatutako lehenak dira. Haiekin batera, hamabi grabatu inguru ere aurkitu dituzte. 3. CRISPR teknika erabiliz, gaixotasun bat eragiten duen mutazio bat zuzendu dute giza enbrioetan.. Kardiomiopatia hipertrofikoa eragiten duen mutazioa zuzendu dute giza enbrioietan, CRISPR erabilita. Teknika horrek pizten duen interesaren adierazle da Teknopolisek saria jaso izana ASEBIO lehiaketan. Hain zuzen, Bioteknologiaren komunikazioa eta dibulgazioa saritzen du ASEBIOk, eta Telebista eta Irratia kategorian saritu du “CRIPSR/Cas9, genoma mozteko guraizeak” Teknopolisen erreportajea. 4. Agur, Cassini Lurretik abiatu zela 20 urte igaro direnean, 13 urtez Saturno eta haren ilargiak eta eraztunak behatu ondoren, eta erregaia agortzeko zorian zuela, bere burua planetaren aurka botata suntsitu da Cassini zunda 5. Zientzialarien bigarren ohartarazpena gizateriari: etorkizuna arriskuan jartzen ari gara Duela 25 urte,  “Munduko zientzialarien ohartarazpena gizateriari” izeneko manifestua argitaratu zuten. Orain, 15.000 zientzialarik baino gehiagok bigarren ohartarazpen bat sinatu dute. Manifestuan, kezka adierazi dute ingurumenari egindako kalteengatik, eta jokabidea...
Psikoteknikoak: Altamira. Hain zahar, hain eder

Psikoteknikoak: Altamira. Hain zahar, hain eder

Haitzuloan sartu ziren aita-alabak. Zortzi urte zituen Mariak, eta pozarren zihoan aitari historiaurreko aztarnak bilatzen laguntzera. Aurreko urtean, aita txundituta gelditu zen 1978ko Parisko Erakusketa Unibertsalean ikusi zituen harrizko eta hezurrezko objektu haiekin; historiaurreko gizakienak omen ziren. Eta pentsatu zuen, agian, bere eskualdean halakoak aurki zitzakeela; adibidez, urte pare bat lehenago aurkitu zuten Santillana del Marreko haitzulo hartan. Lurrean aztarrika hasi zen aztarnen bila. Bitartean, Maria haitzuloan barneratu zen, kriseilua eskuan, eta, halako batean: “Aita, begira, idiak!”. Alabarengana hurbildu zen Marcelino Sanz de Sautuola. Kriseiluaz sabaia argitzen ari zen hura. Begiak gero eta zabalago zituen aitak. Sabaia irudiz beterik zegoen, margo gorriz eta beltzez egindako animalien irudi ikusgarriz beterik. Ez zuen inoiz halakorik ikusi. Sanz de Sautuolak ongi aztertu zituen irudi haiek, baita ondoren haitzuloan aurkitutako gainerakoak ere. Indusketak ere emaitza oparoak eman zituen: maskorrak, animalien hezurrak eta hezurrezko eta harrizko tresnak agertu ziren. Eta inguruko beste haitzulo batean ere, Revilla de Camargon, tresna eta maskor ugari topatu zituen. Hurrengo urtean, 1880an, argitaratu zuen “Santander probintziako objektu prehistoriko batzuei buruzko ohar laburrak” lanean jaso zituen aurkikuntza haiek guztiak. Alabak ikusitako idiak bisonteak zirela ondorioztatu zuen, Buffon Kondea aipatuz; haren lanen arabera, Europan ohikoak baitziren garai batean. Argi zuen irudi haiek prehistorikoak zirela. Animalia haiek ezagutu zituen norbaitek eginak izan behar zuten. Honela arrazoitu zuen: “hainbat aurkikuntzak argi utzi dute gizonak, haitzuloak beste bizilekurik ez zuenean, bazekiela adarretan eta elefante-haginetan bere irudia nahiz animaliena irudikatzen (…) Beraz, ez dago inolako motiborik ukatzeko pintura hauek ere haiek bezain zaharrak direnik”. Gainera, zoruan aurkitutako objektuen artean okre gorri zatiak ere aurkitu zituen. “Aurreko guztitik ondorioztatzen da, nahikoa funtsez, aipatutako bi haitzuloak, zalantzarik...
Gidabaimena berritzea: David vs Goliat?

Gidabaimena berritzea: David vs Goliat?

 Jatorriz Asiakoa den baina 2004an Frantziara iritsi zen Vespa velutina liztorra arazo larriak sortzen ari da Europako erlauntzetan. Liztor hori Vespa crabro Europako liztorraren oso antzekoa da, baina honek ez bezala, erleak erabiltzen ditu proteina-iturri modura. Asiako liztorrak, beraz, Europan sartu zenez geroztik erle europarrak harrapatzen dihardu. Frantziara heldu zenetik hedatzen ari da liztor erle-hiltzailea, eta Pirinioak zeharkatzea ere lortu du. 2010ean Gipuzkoako zenbait erlategitan aurkitu izan zirenez Asiako liztor honen aleak, erlezaintzaren munduaren inguruan kezka handia zabaldu da honek izan dezakeen eragin kaltegarriari dagokionez. Vespa generoaren barruan, beraz, erleak harrapatzen ez dituzten liztorrak ditugu batetik, bertako Vespa crabro Europako liztorra esaterako, eta erle-harrapariak direnak bestetik; azken hauen artean Vespa velutina ez da bakarra, badira elikatze-jokaera bera erakusten duten beste espezie batzuk. Horietako bat liztor japoniarra dugu: Vespa mandarinia japonica liztor japoniarra ere harraparia da, baina bere harrapakinen artean bada bat arazo larriak ekar diezazkiokeena; hain larriak non harrapakinak harraparia hil egin dezakeen. Apis cerana japonica izeneko erle japoniarra da ustezko harrapakina. Aspalditik zen jakina erle hauek garaile atera zitezkeela liztorraren kontrako lehian, baina hasieran ziztadaka hiltzen zutela uste bazuten, gero ikusi zen ezetz, beste prozedura sofistikatuago bat erabiltzen zutela liztorra garbitzeko. Ikus dezagun orain nola akabatzen duen txikiak (erleak) handia (liztorra). Liztorrak erle bati erasotzen dionean, berehala hurbiltzen zaizkio bostehunetik gora erle, eta liztorra inguratu egiten dute. Egia esan, inguratu baino gehiago egiten dute, “erle-pilota” bat osatzen baitute, eta pilota horren erdi-erdian geratzen baita liztorra. Bada, berehala 48 °C-ra igotzen da tenperatura pilotaren erdigune horretan, eta horixe da, tenperatura horixe hain justu, liztorra hiltzen duena. Bideoa: Apis cerana japonica erleak beroa baliatzen du Vespa mandarinia liztorrari aurre egiteko....
Psikoteknikoak: Gabonetako oporraldiak osasunean duen kaltea

Psikoteknikoak: Gabonetako oporraldiak osasunean duen kaltea

1999an Robert A. Kloner zientzialariaren ikerketa-taldeak bihotzarekin lotura zuten arazoen heriotza-tasa izan zuen aztergai. Pentsa zitekeen modura, frogatu ahal izan zuten neguan udan baino heriotza gehiago gertatzen direla eta gehienak abendutik urtarrilera gertatzen zirela. Hasiera batean azalpen errazenera jo zuten eta ondorio horrekin argitaratu zuten haien lana: neguan tenperaturak hotzagoak dira, eta fenomeno horrek azaltzen du neguan heriotza-tasa handiagoa izatea. Guztiak zentzua zuen: tenperatura hotzagoa denean odol-presioa, hemostasia, basoespasmo koronarioa, eta abar handitu egiten dira eta errazagoa da bihotz-arazoak izatea. Datuak grafikoetan irudikatu zituztenean, ordea, bazen zentzurik ez zuen datu bat: azaro bukaeran heriotzak handitzen hasten ziren, Gabonetako oporren inguruan maximora iristen ziren eta ondoren berrio jaisten hasten ziren. Alabaina, gorabehera hauek ezin ziren azaldu tenperaturaren bilakaerarekin; izan ere, tenperatura baxuak konstanteak dira abenduan eta urtarrilean -zergatik gertatzen zen orduan Eguberri inguruan igoera eta gero jaitsiera?-. Azken galdera hori erantzunik gabe egon behar izan zen David P. Phillips eta bere lankideak gaia ikertzeari ekin zioten arte. Haien ikerketen emaitzen berri 2004an eman zuten eta ordura arte ezagutzen zena jaso zuten. Alde batetik, frogatuta zegoen neguko oporraldian suizidioak, hilketak eta heriotza eragiten duten auto-istripuak areagotu egiten zirela -baina, ez zen ikertu heriotza naturalak ere neguko oporraldian areagotzen ziren edo ez -. Bestetik, ezaguna zen neguan heriotza-tasa handiagoa zela neguan udan baino. Nolanahi ere, aurreko ikerketetan ez zen kontuan hartu Gabonetako oporraldiak heriotza naturaletan eragina zuen edo ez, neguaren efektua kendu ondoren -alegia, Eguberriak berak efekturik ba ote zuen-. Phillips eta bere lankideek hainbat galdera erantzun nahi zituzten: Gabonetako oporraldian espero direnak baino heriotza gehiago gertatzen al dira? Heriotzen gehikuntza hori bihotz-arazoekin lotzen da bakarrik edo heriotza mota guztiak handitzen dira?...
Gidabaimena berritzea: Kantauriar ibaietako espezie exotikoak

Gidabaimena berritzea: Kantauriar ibaietako espezie exotikoak

Gehienbat jatorri amerikarra eta asiarra duten flora exotikoko 156 espezie aurkitu ditu Diego Liendo ikertzaileak Kantauriko erlaitzeko ibaietan egindako ikerketan. Flora aloktonoko (jatorrizkoa ez dena) espezieak bilatu dira Nansa (Kantabria) eta Bidasoa (Gipuzkoa-Nafarroa) ibaien arroen artean. Denera 156 espezie detektatu dira, espezie horien %40 puntu bakar batean agertu delarik. Detektatu diren zenbait espezie, hala nola ‘Fallopia japonica’, oso maiz agertu ez arren, zati handiak estaltzera iristen dira. Beste batzuk, ‘Paspalum distichum’ kasu, ibai-hondartzak (ibaian zehar sortzen diren metakinak -harrizkoak, hareazkoak edo lohizkoak-) ia osorik estaltzera irits daitezke. Ipar Amerikan jatorria duen ‘Muhlenbergia schreberi’ graminearen populazio naturalizatuak (hainbat ziklotan zehat -10 urte gutxienez- haien kabuz populazioa mantentzeko gai diren kanpoko espezieak) aurkitu dira Urumea ibaian. Espezie honen bigarren erreferentzia da Iberiar penintsulan, orain arte Kataluniako leku jakin batean soilik zegoen aipatuta. Deigarria da emaitza, arro horretan maiztasun handiarekin aurkitu baita. Espero zen baino askoz zabalduago dagoela azaltzen du ikertzaileak eta espezie horren populazioari segimendua egin behar zaiola uste du haren inbasio potentziala ebaluatu ahal izateko. 2. irudia: ‘Muhlenbergia schreberi’ren populazio naturalizatuak topatu dira bigarrenez Iberiar penintsulan. Landare exotikoei dagokienez Kantauriko ibaiak zer egoeratan dauden azaltzen du ikerketak. Ekosistema hauen kudeaketarako garrantzitsua izan daiteke informazioa, ekosistema guztiek ez baitute kalteberetasun bera espezie exotikoen inbasioa jasateko. Inbasio biologikoa Ibai ekosistemak bereziki sentiberak dira espezie exotikoen inbasioarekiko, ibaien beren ezaugarriengatik, ibai ingurunea oso dinamikoa baita. Noizbehinka izaten diren uholdeek landarediaren parte bat eramaten dute eta beste espezie horiek sartzea errazten da. Nahiko ingurune egokia da, gainera, nutriente ugari eta ura eskuragarri baititu. Inbasio gradua zenbait aldagairen araberakoa da, ikerketan azaltzen denez: Aldagai klimatikoak (tenperatura). Inguruneari dagozkion aldagaiak (ibilguaren batezbesteko zabalera eta landare-komunitateen kopurua)....

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies