Psikoteknnikoak: Mens sana… ondo elikatutako gorputzean

Psikoteknnikoak: Mens sana… ondo elikatutako gorputzean

Elikadura eta garunaren osasuna eskutik doazela berretsi du ikertzaile talde batek. Plazaratutako emaitzen arabera, dieta mediterraneoa jarraitzen duten adineko pertsonen garuna ohi baino gutxiago uzkurtzen da. Zahartzearekin batera garuna txikitzen da eta horrek, noski, funtzio kognitiboetan ere eragiten du. Osasunari lotutako beste gaietan ohikoa denez, bizimoduek eragin handia izan dezakete garunaren osasunean. Eta elikadura izan daiteke, hain justu, bizimodu osasuntsuaren oinarrietako bat. Hala agintzen du senak, baina azken urteotan ideia hori indartzen duten ikerketak pilatzen hasiak dira. Horietako azkena Neurology aldizkarian plazaratu dute. Oraingoan, dieta mediterraneoa eta garun osasuntsu baten arteko erlazio estua dagoela iradoki dute zientzialariek. Ikerketak sei urte baino gehiago iraun ditu, eta zientzialariek ehunka lagunen bizi ohiturak eta garunen azterketak baliatu dituzte. “Dieta mediterraneoarekiko gertuago egotearen eta garuneko atrofia gutxiago izatearen arteko erlazioa dagoela aurkitu dugu”, diote egileek artikuluan. Ikerketaren egile nagusiak azalpen gehiago eman ditu. “Zehartzen garen heinean, garuna uzkurtzen da eta ikasketan zein oroimenean eragina izan dezaketen neuronak galtzen ditugu. Ikerketa hau dieta mediterraneoak garunaren osasunean eragin positiboa duela dioten ikerketetara batzen da orain”, esan du Edinburgoko Unibertsitateko psikologo Michelle Lucianok Ameriketako Neurologia Akademiak zabaldutako ohar batean. Ondo ezagutzen den taldea Guztira, egileek 843 lagunen elikadura ohituren inguruko informazioa eskuratu zuten. 70 urte inguru zituztenean, parte-hartzaileek elikaduraren inguruko galdetegi bat erantzun zuten. Horri esker, zientzialariek jakin ahal izan zuten zer jaten zuten eta zein maiztasunarekin. Elikaduraren inguruko datuak jakinda, ikertzaileek bi talde ezberdindu zituzten: dieta mediterraneotik gertuagoko elikadura zutenak eta halakorik ez zutenak. Hiru urte geroago, 73 urte ingururekin, garuneko eskanerra egin zieten 562 laguni. Beste hiru urte pasata, 401 lagun berriro aurkeztu ziren, eta bigarren eskaner bat egin ahal izan zieten. Era horretan,...
Psikoteknikoak: Nolako gidariak gara? Kotxearen inguruko hamar mito

Psikoteknikoak: Nolako gidariak gara? Kotxearen inguruko hamar mito

  Zenbat alkohol edan dezakegu gidatzerakoan? Isunei zenbateko beldurra diegu? Hona hemen gidatzearen inguruko bost egi eta gezur. Denok uste dugu gidari apartak garela. EGIA. Azken ikerketen arabera, kotxe gidari gehienak oso harro daude beren gidatzeko moduaz, eta seguru sentitzen dira bolantean. Moto gidariek ez dute horrenbesteko ziurtasuna erakusten.   Dagoeneko ez dago kaskoa eramaten ez duen moto gidaririk. GEZURRA. Zorakeria irudituko zaizuen arren, oraindik badira kaskoa jartzen ez duten moto gidariak, zehazki 40%.   Ez ditugu txirrindulariak errespetatzen. EGIA. Txirrindulariek jasaten dituzten istripu eta heriotza tasak oso altuak dira, eta kotxe gidari gehienek onartzen dute ez dutela 1,5 metroko distantzia minimoa errespetatzen aurreratzeko unean.   Beti ingurukoen errua dela pentsatzen dugu. GEZURRA. Istripu baten ondoren, gidari gehienek onartzen dute ez dela dena bestearen errua izan, eta nekea, despistea edota bestelako faktorean egon direla adierazten dute.   Abiadura mugaren gainetik gidatzen dugu. EGIA. Gidarien erdiak baino gehiagok 150-160 km orduko abiaduran gidatzen du errepidetan, muga 30-40 km orduko abiaduran gaindituz. Kaleetan gehiago mantentzen dute abiaduraren muga, baina guztiek ez dituzte betetzen.   Badakigu zenbat alkohol edan dezakegun. GEZURRA. Soilik %40 batek daki zenbatekoa den alkoholaren muga gidatzerakoan:  0,25 mg/l. Gainera, gidarien erdiak gidatzen du edan ondoren. Emakumeek gehiago errespetatzen dituzte arauak. EGIA. Seguruen enpresek ongi dakite hau egia dela, eta topikoak gaindituz, emakumeek gehiago errespetatzen dituzte arauak errepidean, eta hobeto gidatzen dute. Zehazki, gizonek baino %25,6 seguruago gidatzen dute emakumeek.   Multei diegun beldurrak eragina du gure gidatzeko moduan. GEZURRA. Badirudi hala izan beharko lukeela, baina soilik %30ak moldatzen du bere gidatzeko modua multen ondorioz.   Ez diogu semaforo anbarrari kasurik egiten. EGIA. Gezurra badirudi ere, gidarien %86k onartzen...
Gidabaimena berritzea: Gaixotasun arraroak dituzten umeen gurasoek “bakardadea” sentitzen dutela diote

Gidabaimena berritzea: Gaixotasun arraroak dituzten umeen gurasoek “bakardadea” sentitzen dutela diote

‘Ezohiko gaixotasunak dituzten ikasleak eta eskola inklusiboa’ liburua osatu dute EHUk eta NUPek, beste zortzi unibertsitaterekin batera. Familien iritzia bildu dute azterlanean. Egunerokoan dituzten zailtasunez egin dute berba gaixotasun arraroak dituzten umeen familiek. Adierazi dute beren bizitzari eragiten dioten erabakiak hartzeko eraikitzen diren espazio guztietan parte hartu nahi dutela. “Familiek uste dute ez dietela erabaki garrantzitsuetan parte hartzen uzten eta ez dituztela entzuten. Askotan, beraiek jarri behar izaten dituzte behar dituzten baliabideak”, azaldu du Javier Monzon EHUko DIdaktika eta Eskola Antolakuntza Saileko irakasleak.EHU Euskal Herriko Unibertsitateak, NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Espainia eta Herrialde Katalanetako beste zortzi unibertsitatek hartu dute parte ikerketan, FEDER gaixotasun arraroak dituztenen Espainiako elkartearekin batera. Goizean aurkeztu dituzte Ezohiko gaixotasunak dituzten ikasleak eta eskola inklusiboa liburuaren ildo nagusiak, Bilbon. Azaldu dutenez, ikerketak agerian jarri du gurasoek “zailtasunak” dituztela familia eta bizitza soziala uztartzeko. Askok, gainera, alde batera utzi behar izan dute lan ibilbidea, seme-alaben beharrei erantzuteko. Gehienak, emakumeak izan dira, umeen amak. Halaber, familiek esan dute “bakarrik” sentitu direla gaixotasunaren eta eskolan parte hartzeak dakartzan arazoen ondorioz. Hezkuntzak aparteko kezka eragiten die, sarritan ikasketen akreditazioak baldintzatzen duelako lan egiteko eta gizartean eta herrian integratzeko aukera. Horregatik, eskatu dute bai curriculuma bai ikasketen eskaintza haur bakoitzaren behar berezietara eta aukeretara egokitzeko. Eskolan kidez osatutako giza taldeak sortzea nahi dute, irakaskuntza prozesuan elkarri laguntza eman ahal izateko. Esan dute teknologia berriei esker posible litzatekeela eskolara joan ezin diren umeek bere klaseko lantaldearekin harremanetan jarraitzea, ospitalean edo etxean egon behar badute ere. Profesionalek ez dituztela ulertzen sentitzen dute; horregatik, prestakuntza eskatu dute irakasleentzat, baina baita seme-alaben ikaskideentzat ere. “Hartara, kalseko taldeetan integratuta eskolaratu ahal izango dira, eta elkarri...
Psikoteknikoak: Emaitza ez hain gozoak azukrearen industriarako

Psikoteknikoak: Emaitza ez hain gozoak azukrearen industriarako

AEBtako azukrearen industriak produktu horrek osasunean izan zitzakeen ondorioei buruz egindako ikerketak ezkutatu zituela salatu du ikertzaile talde batek, antza, emaitzek industriaren interesen kontra jotzen zutelako. San Frantzisko Kaliforniako (AEB) Unibertsitateko ikertzaileek aste honetan argitaratutako ikerketa baten arabera, Ameriketako Estatu Batuetako azukrearen industriak sakarosaen, minbiziaren eta hiperlipidemiaren arteko lotura erakusten zuen ikerketak ezkutatu zituen. Iazko irailean JAMA Internal Medicine aldizkarian ikerketa talde horrek argitaratutako dokumentu historikoen beste analisi batek hautsak harrotu zituen. Dokumentu horien arabera, SRF Azukrearen Ikerketarako Fundazioak (orain Sugar Association )1965ean New England Journal aldizkarian argitaratutako berrikusketa-ikerketa bat sekretupean finantzatu zuen. Arratoietan, sakarosaren kontsumoa eta odoleko lipido mailak lotzen zituen ebidentzia alboratua izan zen berrikusketa horretan. Lotura horrek erakusten zuen CHD bihotzeko gaixotasun koronarioarekin harremana zegoela. Oraingoan, antzeko esku-hartzea islatzen duten dokumentuen analisia argitaratu dute PLOS Biology aldizkarian. Kasu honetan, argitu dute nola SFR fundazioak “259 proiektua” izenekoa finantzatu zuen, baina bertan ateratzen ari ziren emaitzek industriaren interesen kontra jotzen zuten; industriak finantzazio hori kendu zuen. Proiektu horrek germenik gabeko arratoietako odolean karbohidratoen eta lipidoen mailak neurtzea zuen helburu. Germenik gabeko arratoi hauen bitartez, ikertzaileek hesteetako mikrobiotak sortutako eragina neurtzeko bidea izan zuten ikertzaileek. Birminghameko Unibertsitateko (Erresuma Batua) WFR Pover doktoreak gidatu zuen proiektua, 1967 eta 1971 bitartean. Ikerketa horretan azukre maila altuko elikadura jasotzen zuten arratoiek triglizeridoen maila baxuagoak zituztela aurkitu zuten, oinarrizko elikadura hartzen zuten arratoiekin alderatuz. “Industriak zientzian egiten duen manipulazioa dokumentatzen duen literatura multzo handiago bati egindako ekarpena da ikerketa hau”, aipatu dute artikuluan. Egileek beste hainbat arloetan industriak izandako rola gogoratu dute, hala nola tabakoa, botiken eragin terapeutikoa, azukredun edarien eragina osasunean eta klima-aldaketaren jatorria, besteak beste. Arlo hauetan guztietan “industriaren aldeko...
Gidabaimena berritzea: Ariketa fisikoak osasunean dituen onurak: zein, zenbat, nola eta noiz? VI. Arnas aparatua eta bere patologiak

Gidabaimena berritzea: Ariketa fisikoak osasunean dituen onurak: zein, zenbat, nola eta noiz? VI. Arnas aparatua eta bere patologiak

Jon Irazusta eta Ana Rodriguez Arnas aparatuak jarduera fisikorako behar dugun oxigenoa hartzeko eta ekoitzi den karbono dioxidoa kanporatzeko funtzioa du. Hau dela eta, sistema honen funtzionamendu egokia bereziki garrantzitsua da jarduera fisikoa behar bezala egiteko. Ariketa fisiko errepikatuak arnas sisteman eragina badu ere, bertan sortzen dituen aldaketak ez dira bihotza eta odol hodietan sortzen dituenen parekoak. Goi mailako kirolariek biriken bolumen eta bizi-ahalmen handiagoa dute. Halere, bereziki lantzen ez badira, biriketako parametro hauek ez dira asko aldatzen, nahiz eta pertsona batek ariketa fisiko jarraitua egin. Ohiko ariketa fisiko aerobikoak arnas sisteman sortzen duen moldaketarik garrantzitsuena da intentsitate jakin batean jarduera bat egiteko biriketako aireztapena murriztea (hau da, minutuko sartzen eta ateratzen den aire kopurua murriztea ). Horrela, gorputza ariketari moldatzen joan ahala, ariketa bera egiteko arnas sistemak lan gutxiago egin beharko du, gizakiak nabaritzen duen sentsazioa hobea izanik. Arnas muskuluek ere indarra eta batez ere erresistentzia irabazten dute, eta horrela jardueraren zeharreko aire-sarrera eta irteera erraztu egiten dira. Arnas patologia kronikoren bat duten gizakiek (asma, bronkitisa, e.a), eragozpenak dituzte jarduera fisikoan zehar gas-elkartrukearen behar handituari modu egokian erantzuteko. Hau dela eta, jarduera fisiko gutxiago egiten dute, egoera fisikoa okertzen zaie, jarduera egitean zailtasun handiagoak dituzte eta gero eta jarduera gutxiago egiten dute. Gurpil zoro honen ondorioz, gaitasun fisikoa asko murriztu daiteke, bai bihotz eta arnasketaren funtzionaltasunean eta baita muskuluen indarrean ere. Izan ere, ariketa fisikoa egin ezean, etengabe behera egingo du bere gaitasun fisikoak, eta azkenean autonomiaren galera eta menpekotasuna eragingo da. Gurpil zoroa apurtzeko, ezinbestekoa da ariketa fisikoko programa egokituak gauzatzea. Kontuan izan behar da era berean jarduera fisiko gutxiago egiten bada birikek egunean zehar mobilizatuko duten...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies