Psikoteknikoak: Amaia Munarriz: “Hizkuntzaren erabilera da afasiaren tratamenduan aldagairik garrantzitsuena”

Burmuinean gertatutako lesio baten ondorioz mintzaira gabeziak agertzeari afasia deritzogu. Buruan jasotako kolpeak eta iktusak izaten dira gaitz honen kausa nagusiak eta hizkuntzaren ahozko zein idatzizko ekoizpen eta ulermenari eragin diezaieke. Afasia ez da modu berean agertzen heri guztietan, izan ere, lesioaren larritasuna, kokagunea edota pazientearen adina bezalako faktoreei lotuta egoten da. Zer gertatzen da ordea, pertsona elebidunen kasuan? Berdin eragiten al du afasiak hizkuntza bietan? Nola gertatzen da berreskurapena kasu hauetan? Afasiari buruz gehiago jakiteko, Amaia Munarriz UPV/EHUko Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saileko irakaslearekin izan gara. Bere ustez, hizkuntza bat entrenatu egin daiteke eta, horregatik, erabilera bera da berreskurapenean eragiten duen aldagai nagusienetako bat. ‘Zientzialari’ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen...
Gidabaimena berritzea: Energia «fluxuaren kontra» ibilarazten eskala kuantikoan

Gidabaimena berritzea: Energia «fluxuaren kontra» ibilarazten eskala kuantikoan

    Gorputz beroenetik hotzenera joaten da bero-korrontea eta potentzial handienetik txikienera elektrizitatea sistema termodinamiko klasikoetan. Sistema kuantikoetan ere berdin gertatzen da, kasu honetan, baina, egoera aldatu daiteke eta energia eta partikula fluxua alderantzikatu behatzaile kuantiko bat sartuta. Hala frogatu du ikerketak. Hasiera batean, akats bat zela pentsatu zuten ikertzaileek. Aldaketak aurkitzea espero zuten, baita garraioa eten zitekeela pentsatu, baina ez zuten uste fluxua erabat aldatuko zenik. Korrontearen noranzko aldaketak modu kontrolatuan egin daitezke. Behatzailea sistemaren zein lekutan sartzen den, fluxua aldatzea lortzen da. Gailuaren eremu jakin batzuetan, hala ere, noranzkoa ez da aldatzen behatzailea sartuta ere. Objektu makroskopikoetan (ur-korrontea, esaterako) korrontea behatzeak ez dio uraren fluxuari inola ere eragiten eta termodinamika klasikoaren legeei jarraiki, alderik garaienetik baxuenera joango da. Gauza bera gertatzen da tenperatura-fluxuekin, gorputz beroenetik hotzenera ibiltzen da. Baita sistema elektrikoetan ere, potentzial handienetik txikienera joango da fluxua. Gailu kuantikoetan, alabaina, behatze-prozesuak, begiratzeak, sistemaren egoera aldatzen du eta korrontea noranzko batean ala bestean mugiarazteko joera handiagoa izan dezan eragin. Sisteman behatzaile bat sartzeak oztopo egiten duela da gakoa, ura daraman hoditeria batean erretena ixtea bezala. Karga pilatzen hasten da eta, azkenean, beste noranzkoan joango da ura. Behatzaile kuantikoak sistemaren egoera aldatzen du eta, egoeraren arabera, korrontea edo energia kontrako noranzkoetan transmiti ditzake sistemak. Fisikaren funtsezko teoremarik ez da urratzen, beraz, ezta ezerezetik energiarik sortu ere. Esperimentalki, zaila Termoelektrizitatean, espintronikan, fotonikan eta detekzioan, besteak beste, erabilgarriak izan daitezkeen korronte injekzioaren noranzkoa kontrolatzeko aukera ematen duten garraio gailu kuantikoak diseinatzeko bidea eman dezake beroa eta partikulen korrontea kontrolatu ahal izateak. Urrun ikusten ditu aplikazio horiek Ángel Rubio ikertzaileak. Ikuspuntu teorikoan oinarrituta egin dute ikerketa hau, non eredu xaloa proposatu...
Gidabaimena berritzea: “Hiperestimulazioaren munstroari etxeko atea ireki diogu”

Gidabaimena berritzea: “Hiperestimulazioaren munstroari etxeko atea ireki diogu”

“Gaur egungo gurasoek formakuntza handiagoa dute, seme-alabentzat onena nahi dute eta pentsatzen dute, ‘erreminta hauek guztiak baldin baditut, zergatik ez erabili?’, baina ume hobeak hezi nahi horretan muturrera joan gara. Bizi dugun presio sozialari muga jarri behar diogu: ingelesa, txinatarra, igeriketa, baleta… Super-umeak sortzeko, goizegi eta gehiegi diren estimuluetara bultzatzen ditugu haurrak, sarri euren burmuinarentzat konplexuegiak diren zereginetara, edota aukeratu eta nahi ez dituzten jardueretara. Eta horrek estresa, blokeoa eta desmotibazioa eragiten du; hiperestimulazioaren munstroari etxeko atea ireki diogu”. Alicia Banderas psikologoa da mintzo dena, Niños sobrestimulados bere liburua kari (ume gainestimulatuak). “Estimulazioa oso ona da, baina estimulazio falta eta gehiegizko estimulazioa, oso txarrak. Umeek planifikatu gabeko tarteak eta jolas librea behar dituzte. Guraso askok uste du dena planifikatuta ez baldin badago ez dela produktiboa umearentzat. Baina jakintza barrutik sortzen da, ez kanpotik; ideiak prozesatu eta loturak egin behar dituena umea da, eta horretarako denbora librea behar du, edo etxean jostailuekin aritu, besterik gabe”. Ez gozatu, ez barneratu. Saturatu “Su motelean ikasten dute umeek. Etengabeko estimuluak baditu, ez du gozatuko, ez barneratuko, saturatu egingo dugu. Gainera dena ez da irakasten: 3 urterekin adibidez, haurrek bulkada grafikoa dute, zuk ezin diozu hori irakatsi, bakarrik ateratzen zaie. Umeek berezko sormena dute, eta hainbeste estimulurekin egiten duguna da berezko jakin-min hori akabatu”. “Gero eta estimulu dosi handiagoa” Estimuluekin bezala, teknologiaren erabileran ere erdibidearen alde egiten du Banderasek. “Umeek ikasten dute ukituz, gorputza mugituz, sentsazioen bidez; lehenengo usaindu egiten dute, begiratu, gero ulertu eta hori hitzetara eta pentsamendura eraman. Baina mugikor, tablet eta antzeko pantailekiko harremana gehiegizkoa bada, hori guztia oztopatzen ari gara. Lehenengo urteetan telebista, bideo-joko eta euskarri digitalak gehiegi erabiltzeak umearen...
Psikoteknikoak: Ur-eskasiak ur gezatako sistemen metabolismoa asaldatzen du

Psikoteknikoak: Ur-eskasiak ur gezatako sistemen metabolismoa asaldatzen du

Tenperatura-aldaketa izaten da normalean klima-aldaketaren alderdirik aipatuena. Hala ere, hau ez da bakarra. UPV/EHUren Landareen Biologia eta Ekologia Sailean egindako ikerketa batek erakutsi du ur-mailaren aldaketak ere kontuan hartu beharreko alderdia dela. Euskal Herriko Unibertsitatean garatu den ikerketa batek erakutsi du ur-eskasiak eta eukalipto-plantazioek ur-sistemen metabolismoa asaldatzen dutela mundu mailan, sistema horien metabolismoa aldatzen dutela. Aingeru Martinez ekologoak azaldu duenez, “ikusten ari gara ur-eskasia gero eta handiagoa izaten ari dela, eta gero eta gehiago irauten duela. Hori normala da erregimen lehor eta mediterraneoetan, baina giro epeleko lekuetan ere gertatzen ari da. Hemen, esaterako. Garrantzitsua da jakitea horrek zer eragin duen ur-ekosistemetan”. Azterketak kontuan hartzen du, munduan gehien landatzen den zuhaitz-espezieetako baten, Eucalyptus grandis espeziearen monolaborantza-plantazioen eragina ur-ekosistemetan. Eukalipto-hostoak uretara erortzen direnean, materia organiko disolbatua transferitzen dute uretara (infusio bat egiten dugunean gertatzen denaren antzeko zerbait) eta hala sortzen dira orbel-lixibiatuak. Eukaliptoaren kasuan, “oso iraunkorrak dira, konposatu sekundario konplexu eta olio ugari dituzte, komunitate biologikoek nekez metabolizatzen dituztenak; toxikoak izatera ere iristen dira”, azaltzen du Aingeru Martinez ikertzaileak. “Garrantzitsua iruditzen zitzaigun bi alderdi horiek elkartzea: batetik, zer eragin izan dezakeen ur-eskasiak, eta, bestetik, ur-sistemak eukalipto-plantazioz inguratuta egoteak”, gehitu du. Ibaietako eta urtegietako harrietako lirdingak (biofilma) jasotzen dituen eraginak ere aztertu dituzte. Biofilma kate trofikoen oinarrizko osagaietako bat da eta “funtsezkoa da, bai materia organiko disolbatuaren ziklo biogeokimikoan, bai materia, nutrienteak eta energia goragoko maila trofikoetara transferitzeari dagokionez. Hala, biofilmaren metabolismoaren aldaketek erreakzio-kate bat ekar lezakete, eta ur gezatako ekosistemen funtzionamenduari eragin“, baieztatu du Aingeru Martinezek. Biofilmak ur gezatako sistemetan duen garrantzia dela eta, “esan liteke ur gutxiko garaiek eta eukalipto-plantazio estentsiboek aldatu egiten dutela, mundu mailan, ur gezatako sistemen metabolismoa...
Psikoteknikoak: Medikuntzako Nobela, erritmo zirkadianoaren mekanismo molekularra argitu dutenei

Psikoteknikoak: Medikuntzako Nobela, erritmo zirkadianoaren mekanismo molekularra argitu dutenei

  Jeffrey C. Hall,  Michael Rosbash eta Michael W. Young ikertzaileek jasoko dute  Fisiologia edo Medikuntzako Nobel saria. Hala erabaki du Karolinska Institutuak; eta arrazoia, honakoa: “erritmo zirkadianoa kontrolatzen duten mekanismo molekularren gaineko aurkikuntzengatik” Erritmo zirkadianoaren bitartez, bizidunak Lurraren errotazioari egokitzen dira. Sariaren berri ematean azaldu dutenez, XVIII. mendetik ezagutzen da. Hain zuzen, garai hartan ikusi zuen Jean Jacques d’Ortous de Mairan astronomoak minberaren hostoak ireki eta itxi egiten zirela, eguzkiaren argiaren arabera. Gerora, beste ikertzaile batzuek frogatu dute animalien eta gizakien zelulek ere badutela erritmo zirkadianoa. Hark kontrolatzen ditu egunean zehar izaten diren aldaketak portaeran, hormona-mailan, loan, gorputzaren tenperaturan eta metabolismoan. Makineria, piezaz pieza 1970eko hamarkadan, fruta-euliekin egindako ikerketetan, Seymour Benzerrek eta Ronald Konopkak ikusi zuten gene baten mutazioek eulien erritmo zirkadianoa asaldatzen zutela, baina ez zekiten nola. Period deitu zioten geneari. Ikertzen jarraitu zuten, eta, 1984an, Jeffrey C. Hall,  Michael Rosbash eta Michael W.Young ikertzaile estatubatuarrek period genea isolatzea lortu zuten. Gero, Hallek eta Rosbashek gene horrek kodetzen zuen proteina aurkitu zuten, PER, eta ikusi zuten egunez metatu egiten zela, eta gauez, berriz, suntsitu. Nola aktibatzen eta itzaltzen zen, ordea, period genea? Hori Michael Youngek argitu zuen, 1994an. Youngek erritmo zirkadianoaren kontrolean parte hartzen duen beste gene bat aurkitu zuen: timeless. Gene horrek kodetzen duen proteina, TIM, PER proteinara lotzen da, eta biak elkarrekin zelularen nukleora sartu eta period genea blokeatzen dute. Hurrengo galdera zen ea nola kontrolatzen zen txandakatzearen maiztasuna. Youngek azaldu zuen hori ere. Beste gene bat topatu zuen, doubletime. Hark kodetzen duen proteinak, DBT-ek, PER proteinaren metaketa atzeratzen du. Horren bidez lortzen da erritmoa 24 ordu ingurukoa izatea. Ikerketa horiek arlo oparo baten oinarri izan direla adierazi du...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies