Psikoteknikoak: Dozena erdi ariketa 2017ko udarako: erantzunak

Psikoteknikoak: Dozena erdi ariketa 2017ko udarako: erantzunak

Udako ariketak amaitu ziren eta hemen datoz erantzunak. Soluzio bila aritu zaretenoi, buruari eragin diozuenoi, gure eskerrak ahaleginagatik. Emaitza zuzena lortu baduzue, zorionak! Eta, Zientzia Kaieran zuen ahaleginen ondorioa erakutsi diguzuenoi, erantzunak bidaliz, esker bereziak 1) Xake-taula osatzen Xake-taula batean behean agertzen den moduko piezak jarri behar dira, ahalik eta gehien, elkarri zapaldu gabe. Piezen karratu bakoitza xake-taulako karratuen neurri berekoa da. Zenbat jar ditzakezu? (Gogoan izan xake-taulak 8×8 karratu dituela.) Maiorak erantzun zuen moduan, gehienez 12 pieza koka daitezke taulan. Irudian duzue aukera bat, baina ez da bakarra. Mila euro ditugu 24 billetetan,Billeteak 10,20,eta 50 eurokoak dirak Zenbat dira 20 euroko billeteak? Erantzun gehien bildu dituen ariketa da hau, gehienak zuzenak. LAU dira 20ko billeteak. Mila euro izateko 10, 20 eta 50 euroko 24 billete batuta, 50ekoak 18 edo 19 izan behar dira. Gutxiagorekin, ezin gaitezke 1000 eurora heldu. Orduan, 50eko 18, 20ko 4 eta 10eko 2 da aukera bat, eta 50eko 19 eta 10eko 5 da beste bat. Baina azkenak ez du 20ko billeterik, ariketak eskatzen duen moduan 3 Osatu zenbakiak ipiniz Ipini zirkulu bakoitzean zenbaki bat, zuzenki bakoitzean dagoen zenbakia muturretan dituen zirkuluetan dauden zenbakien batura izan dadin. Iruriren erantzuna zuzena da. Beheko irudian ikus daitekeena, hain zuzen ere. Kanpoko zuzenkietako zenbakiak batuta 144 lortzen da. Erpinetako zirkuluetan dauden zenbakiak bi bider agertzen dira batura horretan, bakoitza zuzenki bitan agertzen delako. Erpinetako zirkuluetako zenbakien batura 72 da, beraz. Barruko zuzenkietako zenbakiak batuta 116 lortzen da. Hor erpin bakoitzeko zenbakia behin agertzen da eta erdiko zirkulukoa lau bider. Kanpokoen batura 72 denez, 116-72=44 egin eta horren laurdena da erdiko zirkuluko zenbakia, 11. Behin hori ezagututa, besteak berehala...
Psikoteknikoak: Dozena erdi ariketa 2017ko udarako

Psikoteknikoak: Dozena erdi ariketa 2017ko udarako

Ariketa fisikoa egitea osasungarria dela esaten digute behin eta berriro. Fisikoa bakarrik ez, buruari eragitea onuragarria da. Nagiak atera eta aurten ere, udako oporretan egiteko astelehenero ariketa matematiko bat izango duzu, Javier Duoandikoetxea matematikariak aukeratu ditu Zientzia Kaieran argitaratzeko. Guztira sei ariketa izango dira. Gogoan izan ahalegina bera –bidea bilatzea– badela ariketa. Horrez gain tontorra (emaitza) lortzen baduzu, poz handiagoa. Ahalegina egin eta emaitza gurekin partekatzera gonbidatzen zaitugu. Ariketaren emaitza –eta jarraitu duzun ebazpidea, nahi baduzu– idatzi iruzkinen atalean (artikuluaren behealdean daukazu) eta 2016ko irailean emaitza zuzenaren berri emango dizugu. 1) Xake-taula batean behean agertzen den moduko piezak jarri behar dira, ahalik eta gehien, elkarri zapaldu gabe. Piezen karratu bakoitza xake-taulako karratuen neurri berekoa da. Zenbat jar ditzakezu? (Gogoan izan xake-taulak 8×8 karratu dituela.)   2) Mila euro ditugu 24 billetetan. Billeteak 10, 20 eta 50 eurokoak dira. Zenbat dira 20 euroko billeteak?     3) Ipini zirkulu bakoitzean zenbaki bat, zuzenki bakoitzean dagoen zenbakia muturretan dituen zirkuluetan dauden zenbakien batura izan dadin.     4) Galdetegi batean ea kolore gorria gustuko duten galdetu diete hainbat laguni. Gizonen %2k eta emakumeen %59k baietz erantzun dute. Denak batera hartuta, %17 dira baiezko erantzunak. Zenbat lagunek erantzun dute galdetegia, gutxienez?   5) Irudiko karratu txikiaren aldeak 16 cm ditu eta karratu handiarenak, 36 cm. Zenbat neurtzen du karratu ertaineko aldeak eta zein da goiko erpinaren altuera? )Zein urtetan izango ditu otsailak bost astelehen? 2016an otsailak bost astelehen izan ditu. Zein urtetan gertatuko da horrelakorik berriro? Hemendik ordura arte, zenbat bider izango ditu urtarrilak bost...
Psikoteknikoak: Eguzkiaren espikulak nola sortzen diren azaldu dute

Psikoteknikoak: Eguzkiaren espikulak nola sortzen diren azaldu dute

Eguzkiaren gainazaleko plasma-zorrotadak zehazki nola sortzen diren azaltzen duen eredu bat sortu dute. Espikula deitzen zaie plasma-zorrotada horiei. Egunero milaka espikula sortzen dira. Segundoko 50-150 kilometroko abiaduran ateratzen da plasma Eguzkiaren gainazaletik koroarantz. Badira ehun bat urte behatzen direla, baina ez zegoen oso argi nola sortzen ziren. Juan Martinez-Sykorak eta kideek eredu bat sortu dute, eta ikusi dute eredu horrekin egindako simulazioak guztiz bat datozela Eguzkian gertatzen denarekin. Hala, lortu dute zehaztea Eguzkiko plasmaren eta eremu magnetikoaren arteko zer elkarrekintza fisikoren bidez sortzen diren espikulak. Eta, aldi berean, horrek azaltzen du, baita ere, nola espikulen eraginez hain tenperatura altua hartzen duen Eguzkiaren kanpoko atmosferak. Science aldizkarian argitaratu dute lana. Etxebeste Aduriz, Egoitz Elhuyar...
Psikoteknikoak: Onddo erresistenteari aurre egiten

Psikoteknikoak: Onddo erresistenteari aurre egiten

Lomentospora prolificans (L. prolificans) onddoak orain arte ezagutzen ez zen erresistentzia mekanismo bat daukala frogatu du UPV/EHUko Fungal and Bacterial Biomics ikerketa-taldeak. Hari formako onddoa da L. prolificans (lehen Scedosporium izenez zen ezaguna), lizun taldekoa da, egoera txarreko elikagaietan (fruituetan, ogian) ikus daitezkeen onddoak bezala. Mikroorganismo multierresistentea da eta egun erabiltzen diren antifungikoei (onddoen aurkako antibiotikoei) erresistentea. Onddoak ez du minik eragiten pertsona osasuntsuengan immunitate sistemaren babesari esker. Oso infekzio larriak sor ditzake, baina, immunitate sistema ahula duten pazienteengan (minbizia tratatzeko kimioterapia hartutakoek ala HIESA dutenek, adibidez) eta %80-100 hilkortasun tasa du. Lomentospora prolificans antifungikoei erresistentea da, bera bezalako hari formako onddoek sortzen dituzten mikosiak tratazeko botikak ez dira eraginkorrak. Onddo honi aurre egiteko medikamenturik erabiliena voriconazola da, eraginkortasun handiena erakutsi duena baita. Hala ere, eraginkortasuna oso baxua da. Metodologia Lomentospora prolificans onddoa voriconazolarekin tratatzean jasaten dituen aldaketak ikertu dituzte. Zehazki, zelula hormaren arkitekturan eta konposizioan gertatzen diren aldaketak, voriconazolari erresistente izatea ahalbidetzen duten mekanismo eta molekulak identifikatzeko. Egitura Egiturari dagokionez, medikamentuaren dosiaren araberako zelula hormaren zabaleraren handitzea eta luzeraren txikitzea izan da behatutako aldaketa. Hormaren zabaleraren aldaketa, gainera, kanpo geruza fibrilarrean gertatzen dela zehaztu da. 2.. irudia: Tratatu gabeko zelularen hormaren (CTRL) eta voriconazolarekin tratatutako hormaren (VRC) alderaketa. Konposizioa Hormaren konposizioaren analisiak, bere aldetik, karbohidratoen konposizioan aldaketak erakutsi ditu, tratatutako zeluletan kantitatea handitzen delarik. Honekin batera, kitina kontzentrazioan ere aldaketak behatu dira, dosiaren araberakoak hauek ere; zenbat eta voricazol gehiago, orduan eta kitina gehiago. Horretaz gain, mintzari eragiten dion SDS agentearekin eta hormari eragiten dioten kalkofluor-zuri eta kongo gorria agenteekin batera aplikatu da voriconazola, konposatu hauekiko sentsibilitatea neurtzeko. Agente hauek voriconazolaren eraginkortasuna handitzen dutela frogatu da. Azkenik, proteina...
Psikoteknikoak: Logura: arrisku-faktorea

Psikoteknikoak: Logura: arrisku-faktorea

Gutako askok horrela uste ez badu ere, trafiko-istripuen eragile nagusitakoa logura da. Ingalaterrako ikerlari-talde bat ondorio horretara heldu da 1987 eta 1994 urteen bitartean gertatutako trafiko-istripuei buruzko datuak aztertu eta gero. Ikerketaren arabera, epe horretan Ingalaterran gertatutako ezbeharren % 16 logurak eragindakoa izan zen. Gutako askok horrela uste ez badu ere, trafiko istripuen eragile nagusitakoa logura da. Bestalde, joera handiagoa da autopistan gertatutako istripuak kontutan hartuz gero, ezbeharren % 20 gidariak lo geratu izanaren ondorioz gertatu zelarik. Ikerlarien iritziz, autopistetako ezaugarriek beraiek eragiten dute joera-aldaketa hori, abiadura handiagoa delako eta gidaritza bera monotonoago suertatzen delako. Ikerketaren beste datu interesgarri bat loa eta adinaren arteko erlazioari dagokio. Gidari gazteak, izan ere, goizaldean sartzen dira arrisku-orduetan, istripu gehienak goizaldeko 2ak inguru eta 6ak aldera jazotzen direlarik. Gidari helduagoen artean, ordea, bazkalondorako joera nagusitzen da; esan nahi baita siesta orduak direla helduen artean arriskutsuenak. Abiadura istripu askoren eragile dela onartu beharra badago ere, logurak eragindakoak orain arte gutxietsi egin direla diote ikerlariek. Logura areagotzen duten faktoreak asko badira ere, ikerlariek automobilen erosotasuna azpimarratu dute. Eredu ergonomikoek, izan ere, gurpil gaineko ohe bihurtu dituzte gaur eguneko automobilak. Elhuyar...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies