Gidabaimena berritzea: Informazioaren ‘janari lasterrean’, gezurra garaile

Gidabaimena berritzea: Informazioaren ‘janari lasterrean’, gezurra garaile

Sare sozialetan gezurrak nola zabaltzen den aztertu dute zientzialariek eta ondorio garbia atera dute: informazio gehiegi dago eta jasotzailearen arreta mugatua da.Facebook-en horman ez –oraindik ez zegoen halakorik-, baina Egiptoko hainbat tenplutako hormetan marraztu zuen Ramses II faraoiak Historian dokumentatutako lehen gezur handia. Bertan zehaztu zituen hititen aurka Kadeshko guduan izandako garaipena. Historialariek badakite, ordea, errealitatea oso bestelakoa izan zela, eta gudu horretan garaile garbirik ez zela izan. Berdinketa tekniko horretatik atera zen ere Historiako lehen bake hitzarmena. Nahita zabaldutako desinformazioa ez da, beraz, gaur egungo kontua. Halere, normalean estatuek edo korronte ideologiko boteretsuek zabaldutako propaganda izan da erraz barreiatu dena. Zorionez ala zoritxarrez, Interneten garapenak informazio eredu hau irauli egin du. Orain edozeinek zabal dezake mezua eta, teorian behintzat, mila milioika laguni heltzeko ahalmena dago. Informazio andana izateak, ordea, gezurren zabalpena erraztu du, eta fenomenoak zientzialariek arreta ekarri du. Nature Human Behaviour aldizkarian argitaratutako ikerketa batean aztertu dute gaia Indianako Unibertsitateko (Ameriketako Estatu Batuak) eta Shanghaiko Teknologia Institutuko (Txina) ikertzaileek. Ondorio nagusia atera dute: gero eta informazio gehiago dago eta erabiltzaileen arreta gero eta mugatuagoa da. Horrek hauspotzen du gezurren eta berri faltsuen hedapena sare sozialetan. Aurreko ikerketetan oinarrituta, zientzialariek bazekiten kalitatea ez dela beharrezkoa Interneten informazio bat birala bilaka dadin. Baina erantzunik gabeko galdera bat zegoen airean. Zergatik bilakatzen da birala kalitate baxuko informazioa? Egileek John Milton poetak zabaldutako ideia bat ekarri dute gogora: ideiak askatasunez eta modu irekian alderatzen direnean, egia garaile aterako da. Senak ala agintzen du, eta munduan diren antzeko beste hainbat fenomeno ere ideia borobil horren zuzentasunaren adierazle dira: eboluzioan, esaterako, inguruarekiko hoberen egokitzen direnak nagusituko dira; ekonomian, berriz, merkatuaren beharrak egokien asetzen dituzten...
Psikoteknikoak: “Sekula berriro ez da ikasten bizitzako lehen urteetan bezain erraz”

Psikoteknikoak: “Sekula berriro ez da ikasten bizitzako lehen urteetan bezain erraz”

  Gure adimena garatzeko adinik onena 0 eta 6 urte bitartekoa da, garai horretan plastikotasun handia izaten du-eta haurren garunak. Halaxe nabarmentzen du Nuria Ferres-ek. Estimulazio goiztiarrean aditua da, eta ikastaro bat sortu du gurasoek ikas dezaten nola handitu haurren gaitasun intelektuala adin horretan. Glenn Doman estatubatuar ikertzailearen metodoan oinarritzen da horretarako, zeinak azpimarratzen baitu oso garrantzitsua dela gurasoek eta haurrek ongi pasatzea zeregin horretan, jolasean bezala. Aditu honek dioenez, gizaki orok jaiotzetik beretik gaitasuna du jenio bat izateko, horretarako behar diren aukerak edukiz gero. Egungo heziketa sistemak adin bat jartzen du eskolan hasteko. Zer-nolako abantailak eta eragozpenak ditu horrek? Eskola askotan 3 urtetan jartzen dute sartzeko adina, eta, hortaz, nahitaezkoa ez den arren, haurrak 6 urte bete arte itxaroten baduzu, arriskua duzu lekurik gabe gelditzeko. Arazoa gehiago da gizartea nola dagoen antolatua; pauso gehiago eman behar da familia eta lana bateratzeko bideetan. Finlandian (asko aipatzen da hango eredua, eskolan emaitza onak lortzen dituztelako), gurasoek erakusten diete irakurtzen haurrei, eta 6 edo 7 urterekin sartzen dira eskolan. Han bermatua dago eskolan emaitza onak lortuko dituztela, ongi irakurtzen ikasita baitoaz etxetik. Zein litzateke adinik onena eskolan hasteko? Ama batek edo aita batek bere haurraren garapenean lor dezakeena ezin du berdindu ezein profesionalen lanak. Nire gomendioa da haurrak 6 urte bete arte harekin gozatzea eta heztea, edo gutxienez 3 urte egin arte, non garunaren bilakaera handiagoa den geroko edozein garaitan baino. Heziketa goiztiarraren eta Doman metodoaren aldekoa zara. Zer eskaintzen du? Garunak plastikotasun handia du, batez ere bizitzako lehen urteetan. Ikasketa leiho batzuk, gainera, itxi egiten dira adin goiztiarretan landu ezean, adibidez atzerriko hizkuntzen azentua. Horregatik da garrantzitsua heziketa edo estimulazio...
Gidabaimena berritzea: “Ez da ezinbestekoa haur bat eskolara joan dadin 6 urte egin aurretik”

Gidabaimena berritzea: “Ez da ezinbestekoa haur bat eskolara joan dadin 6 urte egin aurretik”

Haurrak ez badira eskolara bidaltzen ere 6 urte egin aurretik, ez du esan nahi beren garapenean galdu egingo dituztela behin bakarrik agertuko zaizkien aukera berreskuraezinak. Catherine L’Ecuyer-en hitzak dira. Hezkuntzaren arloko dibulgatzailea da Bartzelonan bizi den kanadar hau, eta Mind Brain Center erakundearekin lankidetzan aritzen da Kultura eta Gizartea Institutuan, Nafarroako Unibertsitatean. Horretaz gain, hitzaldiak ere ematen ditu bere liburuaren inguruan, Educar en el asombro (Harriduran hezi). Zortzigarren argitaraldia egin diote dagoeneko, eta azken urteetan heziketari lotutako gaien inguruan gehien saldu denetakoa da. L’Ecuyerren iritziz, haurrek estimulu gehiegi daukate gaur egun, eta ez lukete etxeko lanik eduki behar haur hezkuntzan. Zein litzateke adinik onena eskolan hasteko? Hori gurasoek erabakitzen dute. Ez da ezinbestekoa haur bat eskolara joan dadin 6 urte egin aurretik. Lehenago badoa, ez da nahitaezkoa delako edo beharrezkoa zaiolako, gurasoek lan egiten dugulako baizik eta dauzkagun ordutegiak dauzkagulako. Haur batek garai horretan gehien behar duena da atxikimenduzko lotura bat sortzea bera gehien zaintzen duenarekin, ez adimena estimulatzea. Haurren hezkuntzan omen dagoen “aldi kritikoa” eta inguru aberastu baten beharra mitoak baino ez dira. Heziketaren neurobiologian aditua den edonork gauza bera esango du. Dena den, adin horretan eskolatu beharra badugu, ahal dugun guztia egingo dugu esperientzia hori ona izan dadin. Eskolaurreak saiatu behar du etxeko ordutegiaren luzapena izaten, leku bat eskaintzen haurrak aurki ditzan bere beharrizan afektiboentzako erantzunak. Zer da “aldi kritikoa”? Garai bat da, zeinetan nahitaez landu behar den trebetasun edo gaitasun jakin bat; behin joanez gero berri itzuliko ez den aukera bat. Ez dago ebidentzia zientifikorik esateko heziketan badirela aldi kritikoak. “Neuromito” bat da, zeren gaur egun bai baitakigu garunaren plastikotasuna bizitza osoan gauzatzen dela (nerbio sistemak...
Gidabaimena berritzea: Edorta Unamuno: “Txorien migrazio ohiturak aldatzen ari dira”

Gidabaimena berritzea: Edorta Unamuno: “Txorien migrazio ohiturak aldatzen ari dira”

Euskal Herrian 300 txori espezietik gora bistaratu daitezke. Horietatik asko migratzaileak dira, hau da, milaka kilometrotako bidaiak egiten dituzte, kontinente batetik bestera, ugaltzeko edota elikatzeko toki aproposen bila. Zeharkaldi luze horiek behar bezala burutzeko, ezinbesteko dute bidean geldialdiak egin eta atseden hartzea. Horretarako leku aproposak ditugu gurean, esaterako, Urdaibai Bizkaian, Zalburua Araban, Txingudi Gipuzkoan edo Pitillas Nafarroan. Txorien migrazioaren fenomenoari buruz gehiago jakiteko, Edorta Unamuno Urdaibai Bird Center-eko biologoarekin izan gara. Bere esanetan, hegaztien migrazio ohiturak aldatu egin dira azken urteetan. ‘Zientzalari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen...
Psikoteknikoak: “Haurrei denbora falta zaie jolas librean aritzeko eta aspertzeko”

Psikoteknikoak: “Haurrei denbora falta zaie jolas librean aritzeko eta aspertzeko”

  Pediatra ezaguna eta ezagutua da Carlos Gonzalez, eta haren esanetan, bere lanbidean atsegin gehien eman diona haurrak ikustea da. “Grazia handia dute, atseginak dira, dibertigarriak… Haurrekin egoteak alaitu egiten dizu eguna”, adierazi du Zaragozako mediku, irakasle eta dibulgatzaile honek, zeinak liburu batzuk ere idatzi dituen haurren osasunaren, elikaduraren eta heziketaren inguruan. Edoskitzearen aldeko Kataluniako Elkartea sortu zuen orain dela 25 urte baino gehiago, eta lehendakaria da ordudanik. Gonzalezek berebiziko garrantzia ematen dio jolasari, helduek kontrolatzen ez duten jolasari hain zuzen: “Lehen jolaserako zen denbora jan egin dute telebistak, kontsolak eta ordenagailuak alde batetik; eta, bestetik, helduek antolatzen dituzten jolasek”, azpimarratu du. Zein dira gurasoei kezka gehien sortzen dieten gaiak gaur egun? Pediatrarengana joaten dira haurrak sukarra duelako, eztula, mukiak, ez duelako jaten edo lo egiten… Baina pentsatzen dut medikuaren eremukoak ez diren beste kezka asko ere izango dituztela: heziketa, gastuak, etorkizuna… Zertan huts egiten dugu haur osasungarriak eta zoriontsuak hazteko garaian? Denbora falta zaigu haurrentzat. Sekula ez da izan hainbeste haur eskolan hain goiz hasi denik Informazioa ere erruz dago eskura… Amatasunaren “profesionalizazioa” gertatzen ari al da? Horrelako zerbait. Sekula ez da izan hainbeste liburu, tailer, erakunde edo gurasoentzako bilera. Badirudi garai batean jendeak bazuela konfiantza gehiago, haurrak izandakoan asmatuko zuela nola hazi. Ahaztu egiten al ditugu oinarrizko gauzak eta lehentasuna modako teoriei ematen al diegu? Oro har, guraso berriek joera dute garrantzi gehiegi emateko kontu hutsal eta iragankorrei. Haurrak lo egiten duen edo ez, denbora gehixeago behar izan duen oinez hasteko, pikortxo bat duen edo ez, korrokada egiten duen edo ez… Urteek ematen duten eskarmentuarekin ohartzen zara horiek ez zirela arazoak; anekdota izatera iristen ziren doi-doi. Eztabaida...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies