Psikoteknikoak: Antibiotikoak, bakterioak eta superbakterioak

Psikoteknikoak: Antibiotikoak, bakterioak eta superbakterioak

  Medikuntzan erabateko mugarria izan zen antibiotikoen aurkikuntza. Hainbeste, ezen antibiotikoen aurreko eta antibiotikoen osteko aroak ezberdintzen diren. Penizilina antibiotiko moduan erabiltzen hasi zenean garatu zen medikuntza modernoa, 1928an. Bakterioek sortutako substantziak dira antibiotikoak, beste bakterioak eraso eta hiltzeko. Bakterioak isolaturik bizi ez direlako, komunitateetan baizik, eta baliabideak eskuratzeko lehiatzen direlako gertatzen da fenomenoa. Modu berean, zenbait bakteriok substantzia horietatik denfendatzeko mekanismoak garatu dituzte. Antibiotikoei aurre egiteko gaitasuna erresistentzia du izena eta mekanismo hau garatu duten bakterioak ‘superbakterio’. Osasun arloan lehen mailako arazo bihurtu da bakterioen erresistentzia, bereziki bakterio patogenoena (gaixotasunak sortzen dituztenak), Munduko Osasun Erakundeak ere lehentasun gisa ezarri du bakterioen erresistentziaren aurkako borroka. Ezinbesteko mikroorganismoak Gaixotasunak sor ditzaketen mikroorganismoak baino gehiago dira bakterioak. Toki guztietan aurki daitezke eta bizitzarako ezinbestekoak dira, elikagaietan (esnekietan, adibidez) edota hesteetan aurki daitezkeenak, adibidez. Lurrean 3.500 milioi urte daramaten zelula prokariotoak dira bakterioak. Prokariota izatea nukleo zelularrik ez izatea  esan nahi du; kromosomak zitosolean aske izatea, mintzez inguraturik egon gabe. Geneak, beraz, DNA molekula batean daude zitosolean. 2. irudia: Bakterioaren eskema sinplifikatua. JrPol-en irudian oinarritua. (Egilea: Ziortza Guezuraga) Oso organulu gutxi izatea da bakterioen beste ezaugarrietako bat, organulu garrantzitsuenak hurrengoak direla: Erribosomak. Proteinen sintesia dute funtzio nagusia, kromosoman dauden geneak proteina bilakatzea. Mintza. Bi bakterio mota ezberdintzen dira mintzaren arabera, Gram tindaketa baliatuta: Gram + (bi estalkidun mintza dutenak) eta Gram – (hiru estalkidun mintza dutenak). 3. irudia: Gram positiboen eta gram negatiboen konparaketa. (Egilea: Ziortza Guezuraga) Plasmidoak. DNA molekula txiki zirkularrak dira. Ez dira ezinbestekoak bakterioarentzat, baina dituzten zenbait genek ezaugarri bereziak dituzte ingurune kaltegarrietan bizitzeko, antibiotikoei aurre egiteko, adibidez. Plasmidoetan dute, beraz, erresistentzia bakterioak. Bakterioen aurkako gerra Bakterioak erasotzen dituzten...
Gidabaimena berritzea: Errepidea estuegia denean

Gidabaimena berritzea: Errepidea estuegia denean

Behera egin du autoekin izandako istripuetan hildako txirrindularien kopuruak azken urteotan, baina, oraindik ere, errepidea ez da espazio segurua txirrindularientzat. Legea zorroztu eta aldatu behar litzateke batzuen ustez; jokabidea aldatzea beharrezkoa dela diote beste batzuek. Errepide berean ibiltzen dira, askotan, txirrindulariak eta auto gidariak. Norberaren eta bestearen eskubideak eta espazioa errespetatu bitartean, ez luke zertan korapilatsua izan bien arteko harremanak, baina ez da beti hala gertatzen. Ondorio gogorrenak txirrindulariek jasaten dituzte. Legeak jasotzen dituen babes neurrietatik harago, txirrindularien eta auto gidarien kontzientziazioan eta elkarrenganako errespetuan egiteko asko dagoela uste dute txirrindulariek. Hala diote datuek ere. Nafarroan, esaterako, «txirrindularien bide segurtasuna hobetzeko» eratutako lantaldeak bizikletak tartean ziren 169 trafiko istripu zenbatu zituen 2010etik 2016ra. Heriotza kopuruak behera egin zuen, hala ere, urtetik urtera. Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren arabera, 2016an Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izandako trafiko istripuen %3an bizikletak zeuden tartean. Errepidera zenbat eta maizago atera, handiagoa da ezbeharren bat izateko aukera. Arratsaldero entrenatzen bada ere, ez du inoiz halakorik izan, «zorionez», Ziortza Isasik, Lointek taldeko txirrindulari gazteak. Sustoak, baina, egunerokoak ditu. Iluntzean entrenatu ohi da, eta lanetik etxerako bidea egiten duten auto gidariak izan ohi ditu bidelagun. Nekea eta etxera iristeko gogoa haien abiaduran nabaritzen dela uste du. Horrek eragindako beldurra denborarekin «normalizatzea» lortzen dela uste du: «Une oro beldur horretan pentsatzen ariko banintz, irten ere ez nintzateke egingo errepidera». Bat dator Agustin Ruiz, Bizkaiko Txirrindularitza Federakundeko presidentea, eta Euskadiko Txirrindularitza Federazioko presidenteordeak: «Normalean, txirrindulariok badakigu zer dagoen errepidean, eta beldurrik gabe ibiltzen gara. Beldur apur bat beti izaten da, baina kontziente gara zer arrisku hartzen dugun». Egun, lehen baino gutxiagotan hartzen du arrisku hori Ruizek, ez baita lehen adina...
Psikoteknikoak: Ohitura osasungaitzak: bizi kalitatea galtzera daraman bidea

Psikoteknikoak: Ohitura osasungaitzak: bizi kalitatea galtzera daraman bidea

Espainiako Estatuko herritarrek badute zer hobetua nutrizio arloko osasunean, energia profil desorekatua dute eta gero eta bizimodu sedentarioagoa egiten dute  Hamabost urtetik gorako herritarren %71ri iruditzen zaie beren osasuna ona edo oso ona dela, halaxe ageri da Europako Osasun Inkestari Espainiako Estatuko herritarrek emandako erantzunetan (INE Espainiako Estatistika Institutuak landu zuen, 2014. urtean). Herritarren %60k, ordea, osasun arazo edo gaixotasun kronikoak dituzte Estatuan. Honako hauek dira ohikoenak, INEren arabera: arteria hipertentsioa (%18), gerrialdeko minak (%17), kolesterol handia (%16), artrosia (%16), zerbikaletako oinazeak (%15) eta alergia (%13). Horretaz gain, Espainiako herritarren nutrizio inkestak egiaztatu duenez (ENPE inkesta esaten zaio, eta 2015. urtean egin zuen EROSKI Fundazioak), 25 eta 64 urte arteko herritar helduen artean %39koa litzateke gehiegizko pisuaren prebalentzia, eta handiagoa gizonen artean (%46koa horietan eta %32koa emakumeetan). Bestalde, gizentasunaren prebalentzia globala %22koa da kalkuluen arabera, eta hori ere handiagoa da gizonetan (%23koa) emakumeetan baino (%20koa). Dieta osasungaitzak egitea eta jarduera fisikorik ez gauzatzea dira arrisku nagusiak munduko herritarren osasunarentzat, halaxe nabarmendu du Osasunaren Mundu Erakundeak (OME). Ildo horretan, CEACCU kontsumitzaile elkarteak egindako txosten batek dio Espainiako herritarren elikadura kaskarragoa dela eta bizimodua sedentarioagoa (Los hábitos de los españoles en el cuidado de su salud izena du txostenak, Espainiarren ohiturak osasuna zaintzeko garaian). Are gehiago, ohartarazten du ondorio larriak ekar ditzakeela herritarrentzat (bereziki hirietakoentzat) dieta oso energetikoak egiteak, gantz saturatu eta karbohidrato findu ugarikoak, eta, gainera, bizimodu sedentarioa izateak. Datu horiek guztiak aintzat hartuta eta osasunarekin zerikusia duten nazioarteko erakundeek zer esaten duten jakinda (herritarrek bazterrera utzi dituztela ohitura osasungarriak eta bizi kalitatea okertzen ari zaiela mantso-mantso), EROSKI CONSUMERek azterketa bat egin nahi izan du, jakiteko zein diren herritarrek dituzten...
Psikoteknikoak: Birusak zainetan

Psikoteknikoak: Birusak zainetan

Gure odolak mikrobio ugari ditu. Horrek ez du esan nahi gaixo gaudenik, baina komenigarria da ahalik eta ondoen jakitea zer daramagun gure zainetan. Horretan ekarpena egin berri dute AEBtako Human Longevity zentroko ikertzaile batzuek, giza odoleko biroma arruntak zer ezaugarri dituen aztertu baitute. Zer da, baina, giza biroma? Birus eta genoma hitzen arteko batuketa da, eta giza gorputzean dagoen birus bildumari egiten dio erreferentzia. Azterketa hau baliagarria izan daiteke, odol transfusioen segurtasuna areago bermatzeko, bai eta patogeno berriak identifikatzeko ere. PLOS Pathogens aldizkarian argitaratu dute artikulua. Erabat osasuntsu dauden 8.240 lagunen odolaren genomaren sekuentziazio datuak izan dituzte abiapuntu ikerketa honetarako. Informazio gehientsuena erreferentziazko giza genomarekin bat dator, baina sekuentzia datuen %5 inguru baztertuta geratzen da: giza DNAri berez ez dagokion zatia da. Hain zuzen, baztertutako informazio hori da gakoa, hor baitaude gure odoleko biromaren ezaugarriak. Guztira, 94 birusen sekuentziak identifikatu dituzte lagin horietan guztietan. Birus horietatik 75 laborategiko produktuek edo ingurumen faktoreek kutsatuta sortu dira, eta azterketatik kanpo geratu dira, beraz. Ikertzaileek artikuluan aitortu dutenez, kanpo kutsadura horrek nahasmena eta arazo teknikoak ekar ditzake, giza patogeno berriak identifikatzeko erronka zailtzen baitute. Hala ere, detektatu dituzten gainerako hemeretzi giza birusak badira aztertzekoak eta fidagarriak, gure odoleko biroma xehatze aldera. Gizabanakoen %42ari detektatu dizkiote hemeretzi birus horietakoren bat edo batzuen sekuentzia ugariak. Laginaren %14-20ari herpesbirusak topatu dizkiote, eta %9ari, anellobirusak. Badira proportzio txikiagoetan (%1etik behera) topatu dituzten bestelako birus batzuen sekuentziak ere: papilomaren birusa, B19 parbobirusa, poliomabirusa… bai eta Giza Immunoeskasiaren Birusa ere, besteak beste. Hala ere, azpimarratzekoa da DNA sekuentziei buruz ari garela, eta ez derrigor infekzioa dakarren zerbaiti buruz. 2. irudia: Odol transfusioen segurtasuna handitzen lagun dezake ikerketa honek. (Argazkia:...
Gidabaimena berritzea: Birus batek eragin dezake gaixotasun zeliakoa garatzea

Gidabaimena berritzea: Birus batek eragin dezake gaixotasun zeliakoa garatzea

Gaixotasun zeliakoak oinarri genetikoa du, baina gene jakin batzuk izateak ez du esan nahi gaixotasuna garatuko denik: geneak dituztenen % 3-4k bakarrik garatzen dute gaixotasuna. Bada, Science aldizkarian argitaratutako ikerketa bate erakutsi du infekzio biriko bat izan daitekeela gaixotasuna garatu arazten duen faktoreetako bat. Itxuraz asintomatikoa den reobirus bat da, gure heste meharra kalterik eragin gabe infektatzen duena. Baina, azken ikerketa honen arabera, gaixotasun zeliakoa izateko joera genetikoa duten pertsonengan bestelakoa da eragina: elikagaiekiko tolerantzia imnologikoa aldatu egiten du. Izan ere, gorputzak elikagaien antigenoekiko tolerantzia izaten du, alegia, ez du haiekiko eraso immunologikorik sortzen. Baina gaixotasun zeliakoaren kasuan tolerantzia hori hautsi egiten da eta glutenaren aurrean erantzun immunea eragiten du. Ikerketa berriaren arabera, birusak izan daitezke glutenarekiko tolerantzia immunologiko hori hautsi arazten dutenak: hesteetako mukosako geneen espresioa aldatzen dute eta elikagaien antigenoekiko tolerantzia galtzen da. Ondorioz, zelula immuneak martxan jartzen dira eta hesteetako hantura gertatzen da. Aurretik bazeuden ebidentzia epidemiologikoak adierazten zutenak harremana izan zitekeela birusen eta gaixotasun zeliakoaren artean, baina orain arte ez da egon harreman horren ebidentzia esperimentalik. Era guztietara, ikerketa saguetan egin dute, hortaz, aztertu beharko da gizakietan eragin bera ote duen. Ainara Castellanos gaixotasun zeliakoa ikertzen duen EHUko genetikaria da, eta emaitza horien garrantziaz galdetu diogu. Oraingoz, saguekin egindako ikerketa dela azpimarratu nahi izan du. “Badirudi reobirusek zerikusia badutela, baina reobirusaz gain beste faktore batzuk behar dira gaixotasuna garatzeko. Ez da faktore bakarra, azken finean gaixotasun konplexuez ari gara, eta haiei buruzko informazio gehiago behar dugu”. Ikerketak gaixotasun zeliakoaren aurrean ireki ditzakeen estrategia berriez galdetzean, Ainarak onartu du ikerketa-alor asko ireki ditzakeela: “aukera bat litzateke txerto bat garatzea. Baina profilaxi gisa, ez sendatzeko. Alegia, gaixotasunaren garapena...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies