Psikoteknikoa: Minbizia ez da soilik loteria kontua

Psikoteknikoa: Minbizia ez da soilik loteria kontua

Zoriak uste baino garrantzi gehiago izan dezake minbiziaren sorreran, asteon argitaratutako ikerketa baten arabera. Halere, adituek azpimarratu dute prebentzioa funtsezkoa dela gaixotasunari aurre egiteko. Orri zuri baten aurrean jartzen direnek bi erronka izan ohi dituzte. Idatzitakoa interesgarria izan dadin saiatu eta, ahal bada, testuan akatsik ez izatea. Horretarako, inguru egokian egotea komeni da. Halere, akatsak sartzea erraza da: ergatibo bat faltan, aditz dantzari bat edo zorigaiztoko mugagabe horietako bat. Akatsak, nonbait, tematiak dira. Ingurua ez bada egokia, ohi baino akats gehiago sartuko dira testuan eta horrek testu txukun bat pikutara bidal dezake. Testua kendu eta bizitza jarri: horrelakoxea omen da minbiziaren arazoa. Arkaitz Carracedo ikertzaileari zor dio irakurleak arazoa ulertzeko metafora hori. Hura bezala, milaka ikertzaile borrokan ari dira, munduan zehar, akats horiek ulertu nahian, minbizia iraganeko amesgaiztoa izan dadin lortu ahal izateko. Ostiral honetan jakin denez, baina, borroka hori are konplikatuagoa izan daiteke. Science aldizkarian plazaratu den azken ikerketa erraldoiaren arabera, zelulen banaketan izaten diren mutazioek eragiten dituzte hiru minbizitatik bi. Hitz xumeetan esanda, txiripak abiatzen ditu minbizi gehienak. Cristian Tomasetti eta Bert Vogelstein egileek duela bi urte inguru proposatu zuten ideia hori, aurrenekoz. Orain, askoz ere datu gehiagorekin, berriro ere mahaiaren gainean jarri dute hipotesia. Lehen aldiz proposatu zutenean, hipotesiak hautsak harrotu zituen. Ana Zubiaga EHUko Genetika katedradunak gertutik jarraitu zuen tirabira. «Oroitzen naiz iritzi artikulu asko atera zirela horren harira, baita zientzia artikulu ugari ere. Orduan askok esan zuten matematikoki gauzak ez zirela ondo egin, eta datu horien inguruan bestelako interpretazioak proposatu zituzten». Eboluzioaren oinarrian Zergatik horrenbesteko zalaparta, ordea? Zubiagak arazoaren nondik norakoak azaldu ditu. «Urte askotan epidemiologoek esan dute ingurumenak eragin handia duela minbiziaren sorreran:...
Psikoteknikoak: Mendigoizaleak

Psikoteknikoak: Mendigoizaleak

Toki altuetan dagoen oxigeno-urritasuna da leku altu horietan bizitzeko edo ibili ahal izateko dagoen arazoa edo oztopoa, gora goazen heinean oxigeno-gertutasuna jaitsi egiten delako. Oxigeno-urritasuna diogunean, hala ere, ez gara kontzentrazioaz ari, bai hemen, itsaso ondoan, eta bai Everesteko puntan % 21 baita oxigeno-kontzentrazioa airean. Goialde horietan aire gutxiago dago, horra koska; bolumen bera betetzen du dagoen aireak, baina aire gutxiago dago, ez baitago itsas mailan bezain konprimitua. Gertaera horren berri ematen digun adierazlea presioa da, atmosferaren presioa. Itsas mailan 101,325 kPa-eko (=760 mmHg-ko) presioa dago, baina altuerarekin jaitsi egiten da eta, esaterako, 5.000 metrotan 53,3 kPa-eraino (400 mmHg-raino) jaisten da. Ikuspuntu praktiko batetik, esan genezake 5.000 metrotan erdira jaisten dela dagoen airea eta, noski, dagoen oxigenoa ere. Kontu horrek berebiziko garrantzia du arnasa hartzeko orduan, ingurumenetik odolerako oxigenoaren mugimendua oxigeno-presioaren menpekoa baita. Itsas mailan, oxigeno-presioa 21,3 kPa-koa (160 mmHg-koa) da; hau da, atmosfera-presioaren % 21 gutxi gorabehera. Baina igotzerakoan, oxigeno-presioa atmosfera osoarenaren neurri berean jaisten da. Hori dela eta, 11,2 kPa-koa (84 mmHg-koa) da oxigeno-presioa 5.000 m-tan, oso balio baxua animalia gehienen odolera iragan ahal izateko, gizakiak barne. Bada, mendigoizale onenak zortzi mila metroko gailurretara iristen dira, nahiz altuera horietan oxigeno gutxiegi egon. Zazpi mila metrotik gora gizabanako arrunt batek ezin du arnasa hartu. Zazpi mila metrotik gora ibiltzea, ibili ahal izate soila, gizaki aukeratu batzuek egin dezaketen ahaleginik handiena da. Ia pentsaezina da zer ote den ibiltzeaz gain gora egitea, eta gora egiteaz gain, bizkarrean zama handia eramatea; irudika ezina da ahalegina. Kirolari apartak dira alpinistak, bai, zortzi mila metrotik gorako gailurretara iritsi diren horiek egiazko mugan baitaude, bizitzaren ertzean. Izan ere, gutxi batzuen pribilegioa da gailur...
Gidabaimena berritzea: Adingabeak autoan

Gidabaimena berritzea: Adingabeak autoan

Helduek bezalaxe, haurrek ere badute bidaiatzerakoan segurtasun-gailuak erabiltzeko eskubidea, lesioak saihesteko istripua izanez gero. Ibilgailuetako segurtasun-sistema gehienak (uhalak, airbag-ak, buru-euskarriak…) ez daude haurrentzako pentsatuta edo diseinatuta, eta, horregatik, oso garrantzitsua da haur guztiek erabiltzea haurrak lotzeko sistema (HLS) ibilgailu batean daudenean. Horrela, % 40 gutxitzen dira, istripua izatekotan, heriotza eragiten duten lesioak, eta % 70, berriz, zauri larriak izateko arriskua. 135 cm edo gutxiago neurtzen duten adingabeek atzeko eserlekuetan bidaiatu behar dute, beti ere haien neurri eta pisura egokituta sistema homologatuekin. Salbuespenak: Ibilgailuak atzeko eserlekurik ez izatea. Atzeko eserleku guztiak okupatuta egotea, lotzeko sistema homologatuak daramatzaten adingabeekin. Atzeko eserlekuetan haurrak lotzeko sistema guztiak ezin instalatu ahal izatea. Kasu horietan, ibilgailuak aurreko airbaga badu, haurrak bizkarrez jartzeko lotze-sistemak erabil daitezke, betiere airbaga desaktibatuta.  “Hasieratik seguru” liburuska (otsaila 2016) AHOLKUAK Hiru euskarriko segurtasun-uhalek adingabeak babesten dituzte ibilgailuaren eserlekuan eserita daudenean, belaunak eserlekuaren ertzean tolesteko nahikoa altuera dutenean, lekutik mugitu behar izan gabe. Gomendagarria da aulkitxoa erabiltzea adingabeek 150 cm neurtu arte, altuera hori baita segurtasun-uhalak bere funtzioa era eraginkorrean betetzeko behar duen gutxieneko altuera. Segurtasun-uhalaren banda diagonalak lepauztaitik igaro behar du, sorbaldaren gainetik, eta inoiz ez lepotik, eta bularrari ondo estutua egon behar du. Banda bertikala ahalik eta beheren jarri behar da, aldaken gainetik, izterren gainean eta inoiz ere ez triparen gainean. Banda diagonalak lepoa ukitzen badu edo kokotsaren azpitik pasatzen bada, seguruagoa da homologatutako aulkitxoa erabiltzen jarraitzea. Banda diagonalak eta sabeleko bandak gorputzaren goiko eta beheko aldeei eusten diete, talka gertatzen bada edo kotxea bat-batean gelditzen bada. Banda diagonala ez da inoiz besoaren azpian edo bizkarraren atzean jarri behar. Gogoratu behar dugu familiako ereduak imitatuz ikasten dutela haurrek lehendabiziko bizitza-urteetan....
Psikoteknikoak: Ane Lazkano (rally kopilotua): “Kopilotuak ez gara pakete hutsak!”

Psikoteknikoak: Ane Lazkano (rally kopilotua): “Kopilotuak ez gara pakete hutsak!”

Soilik begiak bistan dituela, goitik beheraino surik hartzen ez duen arropa jantzirik ematen ditu aginduak kopilotuaren eserlekutik. Maiatzean egin zuen debuta, autoak haurtzarotik maite baditu ere. Azpeitiko futbol zelaiko aparkalekuan egin dugu zita Anerekin. Burrunba entzun da lehenik, eta pegatinaz beteriko autoa iritsi da ostean. Aitarekin dator, rally kopilotu lizentzia baduen arren, gidatzeko oraindik adin txikikoa delako. Urraki aldera jo dugu, Euskal Herriko auto lasterketa ezagunaren irteera puntura. Hain zuzen, Urrakiko Igoera egunean jaio zen Ane, eta ospitaletik etxerako buelta ere bertatik egin nahi izan zuen aitak. Makina bat aldiz ikusi ditu kotxeak aldapan gora bihurgune ertzean eserita. Honetan nolatan hasi zaren galdetzea alferrikakoa da zure kasuan… Familiagatik, argi dago! Nire bi osaba kopilotuak dira, aita pilotua… Denok etortzen ginen hona, eta aldapan jarrita kotxeak pasatzen ikusten genituen. Amari ere aitak sartu zion autoekiko zaletasuna, eta autokarabana bat dugunez Kataluniara, Frantziara… joaten ginen lasterketak ikustera. Haurra nintzela rallyetako kamisetak eramaten nituen eskolara, pentsa! Kopilotu lizentzia ateratzea urrats naturala izan zen. Aitak animatu ninduen, eta bi aldiz pentsatu gabe egin nuen, zalantzak sortu aurretik. Azpeitia inguruan neska gazteenetakoa izan naiz! Ze baldintza bete behar dira lizentzia lortzeko? Gutxieneko adina hamasei urte da, ikusmen eta entzumen frogak gainditu behar dira, eta gorputz osoko azterketa ere egin behar duzu. Nik atera dudanak Euskal Herriko lasterketetarako balio dit soilik, eta urte beteko epea du, denboraldikoa. 150 euro balio du. Gurasoek, izutu beharrean, animatu egin zaituzte. Ez da ohikoena halako kiroletan… Aitak bai, baina amak nahiko gaizki pasatu zuen lehen lasterketan. Azpeitiko rallysprintean egin nuen debuta, maiatzaren 5ean. Oso urduri nengoen, eta hasieran nik ere gaizki pasa nuen. Ni baino lehenago irten zen lagun...
Gidabaimena berritzea: Nola prestatzen duzu kafea?

Gidabaimena berritzea: Nola prestatzen duzu kafea?

Gizartearen zahartzea arazo handienetako bat bilakatu zaigu. Geroz eta denbora gehiagoan bizi gara, baina gure azken urteetan era askotako zailtasunak pairatzen ditugu tamalez. Zailtasun horiei aurre egiteko bide bat teknologia adimendunena da; konkretuki, etxe adimendunena. Bizitza independentea bultzatzeko asmoz, eguneroko jarduerak egiteko behar duten laguntza emango diete etxe adimendunek han bizi diren pertsonei. Baina, horretarako, lehenik eta behin, jakin behar da pertsona horiek zer egiten ari diren eta zer egin nahi duten. Deustuko Unibertsitatean egin dugun doktoretza-tesian, pauso berriak eman ditugu esparru horretan. – Gure egunerokoan, hainbat eta hainbat gauza egiten ditugu: ohetik jaiki, gosaldu, telebista ikusi eta abar. Jarduera horietako bakoitza egiteko gaitasuna ezinbestekoa da bizi-kalitate ona izateko. Eta hori da, hain zuzen ere, etxe adimendunen helburua: eguneroko jarduerak egin ahal izateko beharrezko laguntza ematea han bizi diren pertsonei. Zer dira, ordea, etxe adimendunak? Oinarrian, etxe arruntak dira, non sentsore eta ordenagailu batzuk jartzen diren. Sentsoreek pertsonek egiten dituzten jarduerei buruzko informazioa ematen dute, eta ordenagailuek informazio hori prozesatzen dute, portaerak ulertu, eta hartu beharreko erabakiak hartzeko. Artikulu honetan, lehen zatia aztertuko dugu: sentsoreen informazioa bildu eta giza jarduerak hautematea. Hasteko, sentsoreak behar ditugu. Era askotako sentsoreak daude merkatuan, eta ezinezkoa litzaiguke denak banan-banan azaltzea. Lan honetarako, pentsa dezagun sentsoreak gure eguneroko objektu eta tresnetan daudela itsatsita. Horrela, adibidez, edalontzi bat hartzean, bertan dagoen sentsorea piztuko da, eta ekintza hori erregistratuko du. Mota horretako informazioa denboran zehar bilduz, ordenagailuak jarduerak ezagutu behar ditu. Esaterako, pertsona batek katilu bat hartu badu, kafe-makina martxan jarri, eta, ondoren, azukre-ontzia hartzen badu, ordenagailuak jakin behar luke pertsona hori kafe bat prestatzen ari dela. Nola hauteman giza jarduerak? Gaur arte egindako ikerkuntzari so...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies