Gidabaimena berritzea: Arinkeriarik ez errepidean

Gidabaimena berritzea: Arinkeriarik ez errepidean

  Artikulu honek argia ikusterako Goierriko bazterrak ederki zurituak izango ditu egunotako izotzak. Eguberrietan ere izotz ederrak bota zituen –adineko askoren ahotan egon da horrenbeste izotz egunik segidan ez dutela ezagutu–, eta hamabost egunen jiran, atzera hotzaldia itzuli da. Handiena pasatua izango da nonbait, baina astebururako ere zeropeko tenperaturak daude iragarrita. Eguna joan eta eguna etorri, izoztuta esnatu zen Goierri urte  bukaerako nahiz hasierako egunetan –antizikloiak zerua oskarbi mantendu zuen 16 egunean–. Tenperatu minimo hotzena Urretxuko Aitzu estazio meteorologikoak neurtu zuen urtarrilaren 7an: -7,2 gradu zentigradu. Izotzak euriteari utzi zion tokia, eta bi egunean 95 litro euri bota zuen. Egunik urtsuena urtarrilaren 10a izan zen, 66 litrorekin. Joan den astebururako elurra zegoen iragarrita. Mendiak zuritu zituen, baina elur kota 600 metroren bueltan geratu zen. Eta orain izotza atzera, eta arrisku galanta errepidera atera behar izanez gero. Gomendio orokor bat ematen dute urtero erakundeek eta automobilen munduarekin lotura duten elkarteek: gidariak garaiko baldintza klimatologikoetara egokitu behar duela, izotza, elurra, euria eta argi orduen murriztea etsai baitira errepidean. Hori bide nagusietan, eta baserri bide zein zoko laiotzetan, zer esanik ez. Azti balazta sakatzean Tenperatu baxuak eta hezetasuna dira gidari batek errepideak topatu dezakeen bikoterik arriskutsuenetako bat. Autoan batetik bestera ibiltzea erronka batean bihur daiteke, batez ere bigarren mailako errepideetan. Izan ere, izotzarekin galgatze-distantzia zoru lehorrarekin baino hamar aldiz handiagoa da, eta horregatik komeni da ibilgailuen arteko tartea bikoiztea. Gaua zein goizaldea, ibaien gaineko zubiak eta leku hozpel edo laiotzak dira izotzaren leku kutunak. Mantso gidatu behar da horrelakoetan, zakarkeria etxean utzita. Eta autoak aurreratzea ere saihestu behar da. Izotz plaka batekin topo eginez gero, bi dira gomendioak: lasai hartu eta ahal...
Psikoteknikoak: Eskuin ala ezker, bizkarrezur muinaren arabera

Psikoteknikoak: Eskuin ala ezker, bizkarrezur muinaren arabera

Amaia Portugal. Zerk egiten gaitu eskuin edo ezkerti? Zer dela eta dugu gehienok esku eskuinaz idazteko joera, eta zergatik dira gutxi gorabehera hamarretik bat baino ez, gauza bera ezkerraz egiten dutenak? Oraindik erantzun zehatzik ez duten galderak dira, baina honetan guztian garunak zerikusia izan behar duela eman da ontzat aspalditik. Bada, ikerketa berri baten arabera, akaso gakoa ez dago burmuinean; edo ez hor bakarrik, behintzat. Lepoan behera egin, eta eskuin edo ezkerti izateko funtsa bizkarrezur muinean egon daitekeela ondorioztatu duteBochumgo Ruhr Unibertsitatean (Alemania) egindako ikerketa batean. Lan honetan egiaztatu dutenez, fetuak aste gutxi batzuk baino ez dituenean ere, haren bizkarrezur muinak daukan jarduera genetikoa asimetrikoa da dagoeneko. Asimetria hori eskuina ala ezkerra aukeratzearekin lotuta dagoela uste dute ikertzaileok, eta horregatik, bizkarrezur muina jarri dute auzi honen erdian. Hala ere, goizegi da burmuinaren rola baztertzeko, eta litekeena da, gainera, biak ala biak faktore osagarriak izatea. Ikerketa honen berri eLife aldizkarian eman dute. 1980ko hamarkadan egin izan ziren ultrasoinu eskanerren arabera, haurdunaldiaren zortzigarren asterako, fetuan nabaria da hasia dela hautua: ezker ala eskuin, lehentasuna ematen zaio bi eskuetako bat mugitzeari. Are gehiago, hamahirugarren asterako, oraindik osatzen ari den haurrak nahiago du hatz lodi bat xurgatu bestea baino, aurrez egin izan diren ikerketek erakutsi dutenez. 2. irudia: Judith Schmitz and Sebastian Ocklenburg ikertzaileak. (Argazkia: © RUB, Marquard) Besoaren mugimenduak garuneko kortex motor ataletik abiatzen dira. Burmuinak seinalea igortzen dio bizkarrezur muinari, eta honek itzulpen lanak egiten ditu, agindua mugimendu bihurtuz. Fetuaren hastapenetan, baina, kortex motorra ez dago bizkarrezur muinari konektatuta, eta lotura hori osatu baino lehen ere, badirudi hasiak direla eskuinaren ala ezkerraren aldeko lehen zantzuak. Argudio hori baliatu dute hemen, bizkarrezur...
Gidabaimena berritzea: Asteroide bati Javier Gorosabel astrofisikariaren izena jarri diote

Gidabaimena berritzea: Asteroide bati Javier Gorosabel astrofisikariaren izena jarri diote

  Iruñeko Planetarioak eta Espainiako Astronomia Elkarteak Javier Gorosabelen izena jarri diote 1990 KB1 asteroideari. Horrela egin nahi izan diote hilondoko omenaldia Javier Gorosabel Urkia zientzialari eta dibulgartzaileari. Javier Gorosabel Urkia eibartarra duela bi urte hil zen, eta erreferentziazko ikertzailea izan zen gamma izpien eztanda izeneko fenomeno kosmiko bortitzen alorrean. Hemendik aurrera, beraz, asteroidearen izena Javiergorosabel izango da; izan ere, Nazioarteko Astronomia Elkartearen irizpideen arabera, gorputz planetarioen izenak hitz bakarrekoak izan behar dute. Asteroidea Eleanor Francis Helin astrofisikariak aurkitu zuen, 7 km-ko aldea du, eta 3,47 urte behar ditu Eguzkiaren inguruan bira emateko. Javier Gorosabel Arg. www.eibar.eus Elhuyar...
Psikoteknikoak: Gerra eta bakea mikrokosmosean

Psikoteknikoak: Gerra eta bakea mikrokosmosean

Bakterioen ezagutzaren inguruan egin diren azken ikerketek infekzioei aurre egiteko bidea erraztuko dute. Gainditzeke dagoen oztopo nagusia, ordea, antibiotikoekiko erresistentzia da: oraingoz, argirik gabeko erronka da. Herriko plazara ateratzean, inork ez du espero gaizkile batekin topo egitea. Jendea, oro har, baketsua eta esker onekoa da. Sakelakoari begira ez dagoenean, adeitsua ere bada jende gehiena. Noizean behin, baina, gaizkileren batekin topo egiteko arriskua dago. Orduan bai, gauzak okertzen has daitezke. Halakoxea da bakterioen mundua ere. Gehienak lagungarriak dira, eta, sakelakorik ez dutenez, beren zereginetan zintzo-zintzo ari dira. Besteak beste, digestioa egiten, garagardoa prestatzen eta ogia mamitzen laguntzen dute. Are gehiago, duela milioika urte, bakterioen arbasoek gaur bizi ahal izateko ezinbestekoa den oxigenoa «ekoiztu» zuten. Dena esan beharra badago, gaur egun ezagutzen dugun bizitza ahalbidetu zuten, baina, oxigenoaren askatze horren ondorioz, garai hartako organismo gehienak pozoitu ziren. Lynn Margulis biologo ezagunaren hitzetan, ordukoa «oxigenoaren holokaustoa» izan zen. Halere, bakterioen artean gaizkileak ere badira. Bakterioak ez dira ibiltzen nahita gaiztakerietan, noski. Horren kontzientziarik ez dute. Naturaren legeari jarraituz, eta beste bizidunen kasuan izan ohi den bezala, bizitzea eta birsortzea dira bakterioen helburu nagusiak.Ospitale batean ebakuntza osteko prozesuan daudenentzat, ordea, horiek guztiak hitz politak besterik ez dira. Horientzat, bakterioak kezka iturri dira. Eta arrazoia dute. Horregatik, zientzialariek gertutik jarraitzen dituzte ospitaleetan egon ohi diren bakterioak. EHU Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile Zaloa Bravok aztertu duen bakterioa, esaterako, bereziki kezkagarria da. Zomorrotxoak Acinetobacter baumannii izena du, eta, normalean, deus onik ekartzen ez duten horietakoa da. «Ospitaleratutako pazienteetan infekzioak eragiten ditu. Horregatik, eta bakterioen ekologiaren ikuspuntutik, A. baumannii honek bizirik irauteko darabiltzan estrategiak aztertu ditugu». Mikrobiologoa da Bravo, eta bakterioen ekologiaren inguruko tesia landu du azken...
Gidabaimena berritzea: Nortasuna erabat aldatzen da nerabezarotik zahartzarora

Gidabaimena berritzea: Nortasuna erabat aldatzen da nerabezarotik zahartzarora

  Edinburgoko Unibertsitateko ikertzaile-talde baten arabera, pertsona baten izaera erabat aldatzen da urteetan zehar. Hori ondorioztatzeko, 1950. urtean egindako ikerketa batean oinarritu ziren ikertzaileak. Orduan, 14 urteko 1.208 gaztetxoren izaeraren aldagai jakin batzuk neurtu zituzten; alegia, norberaren buruan konfiantza izatea, saiatua izatea, gogo-aldartearen egonkortasuna, kontzientzia, originaltasuna eta ikasteko grina. 2012an, berriz, parte-hartzaile haietako 174 adinekori neurtu zizkieten 1950ean neurtutako sei aldagaiak. (Berez, gaur egun aldagai horiek ez dira aintzat hartzen azterketa psikologikoetan). Hala, ikerketak erakutsi zuen ez zegoela inongo korrelaziorik 1950eko eta 2012ko emaitzen artean. Are gehiago, zenbat eta denbora-tarte handiagoa izan neurketen artean, txikiagoa da emaitzen arteko erlazioa, eta 63 urte ondoren, ez dago ia inongo antzekotasunik Research Digest aldiskarian argitaratu da ikerketa,...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies