Psicotécnicos: Niñ@s con TEL: extranjeros en su propia lengua

Psicotécnicos: Niñ@s con TEL: extranjeros en su propia lengua

Nos sucede a la mayoría cuando nos comunicamos en un idioma que no es el nuestro: nos cuesta encontrar la expresión adecuada, nos sentimos torpes, no podemos mostrar todo lo que somos, y al paso de un rato nos sentimos agotados por el esfuerzo que nos supone. Así es como se sienten los niñ@s con TEL (Trastorno Específico del Lenguaje): extranjeros en su propia lengua materna. Nos lo explican Carmen Sierra, médico de familia y vocal de la asociación TEL-EUSKADI, y Noemí Fariña, logopeda e investigadora en el Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL). Acaban de impartir un curso sobre comunicación y lenguaje: el TEL y la dislexia, para pediatras y médicos de familia y la semana que viene darán una charla abierta a la ciudadanía. El objetivo: dar a conocer la labor del logopeda en el TEL y en otras dificultades relacionadas con el lenguaje y concienciar al entorno de los niñ@s sobre la importancia de un diagnóstico temprano y una estimulación adecuada.   ¿Qué es el trastorno específico del lenguaje? Los niños que padecen TEL presentan un conjunto de dificultades en la adquisición y desarrollo del lenguaje, que básicamente afecta a la comprensión y expresión y también a nivel fonológico, semántico… Se trata de una distorsión que puede abarcar a todas las dimensiones del lenguaje, herramienta esencial de los seres humanos y es una dificultad que persiste durante toda la vida. ¿A qué porcentaje de la población afecta? Se calcula que el 14% de los niñ@s tienen un inicio tardío del lenguaje, entidad que puede diagnosticarse a los 2 años, y de estos algo menos de la mitad evolucionarán a...
Psikoteknikoak: Arnas egiteko beste modu bat

Psikoteknikoak: Arnas egiteko beste modu bat

  Aristotelesek asko zekien animaliei buruz. Historiako lehen zoologotzat hartzen dugu eta zenbait konturi buruz hark azaldutakoa ez da kasik aldatu mendeetan zehar. Aristotelesek, bere Animaliei buruzko ikerketan (Historia Animalium, K.a. 486), honako hau dio arnasketari buruz: «Animalia lehortarren arteko batzuek -gizakiek eta birikak dituzten gainerako lehorreko animalia guztiek- airea hartu eta kanporatu egiten dute (arnasgora eta arnasbehera izeneko prozesuak); beste batzuek, berriz, ez dute airea hartzen, baina lehorrean bizi eta elikatzen dira, liztorra, erlea eta gainerako intsektuak. Intsektu deitzen diet gorputzetan ―bizkarrean zein sabelean― lakainak erakusten dituzten animaliei.» Aristotelesek intsektuen arnasketari buruz idatzitakoaz nahikoa arrazoi bazuen ere, ez zuen arrazoi osoa. 1. irudia: Intsektuena da munduko animalia talde nagusia, bai espezie kopuruari dagokionez, bai eta banako kopuruari dagokionez ere. Intsektuek ez dute birikarik. Horixe da animalia talde horren ezaugarririk behinenetako bat. Trakea-sistema da intsektuen arnas aparatua. Larruazalak sorturiko inbaginazioen edo barruranzko hodien multzoak osatzen du sistema hori; hodi horietako bakoitza da trakea bat. Trakearen ahotik sartzen da airea, eta barrurantz doa, trakeatik sortzen diren adarretatik barrura. Adarkatzeak gertatzen dira barruranzko ibilbide horretan, eta adarkatzean, gero eta gehiago eta gero eta meheagoak dira sortzen diren trakeaxkak. Azkenean zelula guztietaraino iristen dira azken hodixka txikienak. Trakeaxkaren azken zatian ura dago, eta ur horretan disolbatzen da sisteman sartu den oxigenoa, zeluletara iragateko. Sistemaren deskribapena osatzeko, beste bi kontu aipatu behar ditugu hemen. Batetik ―eta hona Aristotelesek non ez zeukan arrazoirik―, muskuluen mugimenduek eraginda nolabaiteko aireztapena egon daiteke zenbait espezietan; hortaz, intsektuek bai izan dezakete arnasgora, nahiz guztietan holakorik ez gertatu. Bestetik, espirakulu izena duen estalki-egitura baten bidez trakeak ixteko ahalmena dute, eta berebiziko garrantzia du horrek trakea-sistemaren barruan dagoen ura lurrun ez...
Psikoteknikoak: Hizkuntzaren moraltasuna, erabaki zure ama-hizkuntzan

Psikoteknikoak: Hizkuntzaren moraltasuna, erabaki zure ama-hizkuntzan

Luis Pastor Hizkuntza koloretan artikuluan erakutsi zen azkenengo urteetan mugimendu neowhorfarra berpiztu dela psikohizkuntzalaritzan. Steven Pinker (1994) ez zetorren bat ikerketa horren ondorioekin eta zentzugabekeria konbentzionaltzat jotzen zituen. Orain ordea, badirudi beste iritzi bat duela eta esaten du ez dela guztiz okerra hizkuntzak pentsamenduan eragina duelako ideia, modu asko baitaude hizkuntzak pentsamenduari eragiteko. Izan ere, jendeak joera handia du behaketa hutsalak baieztapen erradikaltzat hartzeko: adibidez, pentsatu ohi da erabiltzen dugun hizkuntzaren hitzek mugatzen dutela gure mundu-ikuskera (Pinker, 2007). 1. irudia: Steven Pinker psikologo kognitiboa eta hizkuntzalaria. Hainbat ikerketak aztertu dute nola eragiten duen hizkuntzak pentsamenduko zenbait arlotan; bereziki aztertu dute nola eragiten dien hizkuntza jabekuntzak hartzen ditugun erabakiei. Adibidez, galera-egoera baten aurrean erabakiak hartzeko unean ausartagoak gara gure ama-hizkuntzan, bestelako hizkuntzetan baino (Keysar et al. 2012, Costa et al. 2014, Winskel et al. 2016). Hemen erabaki mota bati erreparatuko diogu, erabaki moralei, hain zuzen ere. Marc Hauserren (2006) iritziz, hizkuntzarekin gertatzen den bezala, gaitasun moral batekin jaiotzen gara eta honek ahalbidetzen du sistema moralen garapena. Beste modu batean esanda, hizkuntzak garatzeko softwarerekin jaiotzen garen moduan, sistema moralak garatzeko softwarerekin ere jaiotzen gara. Azken urteetako ikerketek erakutsi dute ama-hizkuntzak eta bigarren hizkuntzak eragin desberdina dutela erabaki moralen aurrean. Costa eta kideek (2014) gaztelania eta ingeles-hiztun elebidunak aztertu zituzten ikusteko ea ama-hizkuntzak edota bigarren hizkuntzak eragina duten erabaki moralak hartzerakoan. Gaztelania-elebidunek ingelesa zuten bigarren hizkuntza moduan, eta ingeles elebidunek aldiz, gaztelania. Esperimentuan, ikertzaileek Tranbia dilemaren bi aldaera aurkezten zieten paper batean idatzita: botoiaren aldaeran, bost gizaki ala gizaki bat salba daitezke botoi bat sakatuz edo ez; zubiaren aldaeran, berriz, bost gizaki ala gizaki bat salba daitezke gizon lodi bat zubitik botaz...
Gidabaimena berritzea:  Plaketek bidera dezakete minbizi-zelulen kontrako immunoterapia

Gidabaimena berritzea: Plaketek bidera dezakete minbizi-zelulen kontrako immunoterapia

Tumore bat kendu ondoren tumore berriak haz ez daitezen estrategia berri bat probatu dute Estatu Batuetan, plaketak dituena protagonista. Plaketek zaurietan odola koagulatzen laguntzen duten heinean, zauri-guneetarantz jotzeko joera dute, eta hori aprobetxatuz, tumore bat kirurgia bidez kendu eta gero, toki horretan gera daitezkeen minbizi-zelulen aurkako antigorputzak eramateko balio dezakete. Ez hori bakarrik, plaketak odolean dabiltzanez, odolera pasa diren eta metastasia eragin dezaketen minbizi-zelulak ere ezagut ditzakete. Ipar Karolinako Unibertsitateko ikertzaileei bururatu zaie estrategia berria, eta saguetan, behintzat, eraginkorra dela ikusi dute. Saguei plaketak erauzi, laborategian plaketa horiei mintzean antigorputzak erantsi, eta berriz ere saguei sartu dizkiete odolean. Plaketok, tumore kendu berriaren kirurgia-gunera joan eta antigorputzak askatu dituzte, eta ondorioz, gorputzaren erantzun immunea hobetzea lortu dute: minbiziaren berragerpena murriztu da nabarmen. Immunoterapiaren zailtasun handienetakoa ebatzi nahi izan dute horrela: antigorputzak toki egokira bideratzea eta zabaltzen ari diren minbizi-zelula higikorretara iristea. Ikertzaileek argitu nahi izan dute oraingoz saguetan baino ez direla egin probak, eta ikusi beharko dela zer emaitza ematen duten gizakietan. Elhuyar...
Psikoteknikoak: Nanopartikulak ondarea birgaitzeko

Psikoteknikoak: Nanopartikulak ondarea birgaitzeko

Ondare historiko-artistikoa, ondare soziokultural oso garrantzitsua izateaz gainera, aktibo garrantzitsuenetako bat da gaur egun turismoari lotutako industrian. Denboraren poderioz, eta askotariko hondatze-prozesuen eraginez, beharrezkoa izaten da esku hartzea etorkizunean iraun dezan. “Kontserbazio zientifikoaren alorrean, tratamendu berriak ikertzea alor garrantzitsuenetako bat da gaur egun, eta nanopartikulak erabiltzen dira gehien”, azaldu du Ainara Zornoza UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko Fisika Aplikatua I saileko ikertzaileak. Birgaitze arkitektonikoan eta arkeologikoan gaur egun gehien erabiltzen den produktu konbentzionalaren sendotze-gaitasuna ebaluatzeko helburuz, batetik, eta, bestetik, nanoegituretan eta nanopartikuletan oinarritutako produktu berritzaileena ezagutzeko, konparazio-ikerketa bat egin zuten Bizertako Gotorleku Espainiarrean (Tunisia), Bizertako muino baten gailurrean dagoen XVI. mendeko gotorlekuan, Mediterraneoaren arroan arkitekturan asko erabili den harri batean, kalkarenita bioklastikoan. “Harria oso hondatuta dago han, materialaren mineral-konposizioa eta porositatea dela eta, gatz-lainoek eta aurreko birgaitze-lanetan erabilitako mortero desegokiek kaltetu egin baitute”, zehaztu du. Materialaren egoeraren diagnostikoa egindakoan, sendotze-produktuak erabili eta alderatzeari ekin zioten. Lau aztertu zituzten, bai in situ bai laborategian. Etil silikatoa izan zen lehenengoa: “Hori da erabiliena eta sare-formako egitura bat sortzen du, silizearen antzekoa, substratuaren egitura porotsuan”. Bestalde, produktu nanoegituratu bat aztertu zuen, Cadizko Unibertsitatean garatutakoa, eta, aurrekoaren antzeko produktu batekin batera erabilita, hura zartatzea saihesten du (hori da produktu horien muga nagusietako bat). Halaber, nanopartikuletan oinarritutako beste bi produkturekin egin zituzten probak: batetik, silizezko nanopartikulen ur-dispertsio bat (Nano Estel), zeinak silize ez-organikozko gel bat sortzen baitu sistema porotsuaren barruan, eta, bestetik, kaltzio hidroxidozko nanopartikulaz osatutako produktua (Nanorestore®). “Atmosferako karbono dioxidoarekin (CO2) kontaktuan eta hezetasun-egoeretan, erreakzionatu eta kaltzio karbonato bihurtzen da; hau da, jatorrizko  karbonato-harriaren egiturako material bera“, azaldu du ikertzaileak. Produktu bakoitzaren eragina aztertzeko, ezaugarri asko neurtu zituzten: gainazalaren morfologia, mikroskopio elektronikoa erabiliz;...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies