Psikoteknikoak: Berdura izoztuak: ez da erraza okerreko usteak gainditzea

Psikoteknikoak: Berdura izoztuak: ez da erraza okerreko usteak gainditzea

Inkestari erantzun dioten herritarren %83k adierazi dute berdura freskoak erosteko ohitura dutela baina herritarren %14k bakarrik hautatzen dituzte berdura izoztuak maiz samar  2015. urtean etxe bakoitzak, batez beste, 333 euro gastatu zituen barazkitan (patatak eta beste tuberkulu batzuk ere sartzen dira hor), halaxe ageri da Espainiako Estatistika Institutuak (INE) azkeneko egin duen Familia Aurrekontuen Inkestan (FAI). Guztira, Espainiako Estatuko herritarrek 4.125 euro gastatu zituzten urte hartan elikaduran, eta horrek esan nahi du %8 baino ez zutela bideratu berdurak eta barazkiak erostera (freskoak, hotzean edukitzekoak, lehorrak edo izoztuak).Azken urteetan, familiek berdura eta barazkietan egin duten gastua apalduz joan da: 2006. urtean, adibidez, 400 eurokoa izan zen, eta 2015ean 333 eurokoa. Hortaz, %17 murriztu da. Gauza jakina da berdurak eta barazkiak oso mesedegarriak direla. Elikagai elikagarriak eta osasungarriak izateaz gain, lagundu egiten dute gure organismoa hidratatzen, ur asko izaten baitute. Ugari ematen dituzte, halaber, bitaminak, mineralak eta zuntza, eta gutxixeago almidoia eta azukreak. Herdoilaren aurkako substantziak hartzeko, berriz, iturri paregabea dira. Horregatik guztiagatik, berdurak eta barazkiak ezinbestekotzat jotzen dira dieta orekatua esaten zaion horretan. Hain zuzen, Osasunaren Mundu Erakundearen esanetan (OME), egunean behar adina janez gero bi horietatik, lagungarria izango litzateke garrantzi handiko gaixotasun batzuei aurrea hartzeko, adibidez bihotz-hodietakoei eta zenbait minbiziri. Erakunde horrek egindako kalkuluen arabera, berduren kontsumoa behar adina handituko balitz, urtean 1,7 milioi bizitza salbatzeko modua izango genuke. Eguneroko dietan berdurak eta barazkiak erraz sartzeko, izoztuta daudenak erostea izaten da aukera bideragarrienetakoa, elikagai horiek kontserbatzeko era hori ongi egokitzen baitzaio egun daramagun bizi erritmo zoroari. Gisa horretan datozen berdura eta barazkiak, izan ere, azkarrago prestatzen dira, garbituta datoz eta urte guztian eros daitezke. Hori horrela izanik ere, kontsumitzaileek...
Gidabaimena berritzea: Gabonetan ostrak

Gidabaimena berritzea: Gabonetan ostrak

Ugaltzea ez da merkea, energia asko behar baita sortu behar diren egitura berriak ekoizteko. Alde handia dago espezie batzuk eta besteek egiten duten ugaltze-ahaleginari dagokionez; espezie obiparoen emeek ahalegin handia egiten dute eta are handiagoa da espezie bizierditzaileenek egiten dutena. Hortaz, handiak izan daitezke desberdintasunak. Hala ere, animalia denek gametoak sortu behar dituzte, gameto arrak (espermatozito) edo gameto emeak (obozito), eta energia erabili behar da gameto horiek ekoizteko. Bibalbioak kanpo-ernalketaren bitartez ugaltzen dira; hau da, arrek eta emeek euren gametoak uretara askatzen dituzte eta uretan gertatzen da ernalketa. Ale bakar batek milioika gameto aska ditzake errute aldi batean. Izan ere, gameto asko alferrik galtzen dira, ez baitira elkartzen beste sexuko gametoarekin; beste gameto asko, ordea, bai, beste batekin aurkitu, espermatozitoa obozitoaren barruan sartu eta enbrioiaren garapena hasten da. Energia asko galtzen da ugaltze-estrategia horren arabera baina populazio batean milioika larba sortzen eta garatzen direnez, gehienetan nahikoak dira gazte-egoerara heltzen direnak eta substratuan finkatzen direnak; eta nahikoak direla diogunean, populazioaren iraunkortasuna bermatzeaz ari gara. Esan bezala, handia da bibalbio helduek egiten duten ahalegina. Izan ere, ingurumen-egoeraren eta bibalbioaren adinaren arabera, gorputz osoko masaren % 95a gametoei egoki dakieke; hortaz, gametoak askatzen dituztenean, masaren % 95 galtzera hel daitezke! Bestalde, gametoak osatzeko behar den energia bi iturritik etor daiteke: aldez aurretik pilaturiko erreserbetatik edo ur masatik zuzen hartzen duten janaritik gametoak hazi eta garatzen diren bitartean. Hasiera batean biak izan daitezke iturri egokiak, baina arrisku handikoa da ugalketa zuzen hartutako janariaren guztiz menpekoa izatea. Ikus dezagun zergatik. 2. irudia: Ostra arruntak, Ostrea edulis, Europako ostren artean ohikoena da. Itsaso epeletan bi izaten dira hazkunderako egokiak diren edo izan daitezkeen urtaroak, udaberria...
Psikoteknikoak: Telebistak eragindako epilepsia, zabutik erortzearen modukoa

Psikoteknikoak: Telebistak eragindako epilepsia, zabutik erortzearen modukoa

Orain ia hogei urte, zeresan handia eman zuen Pokemon telebista saioko atal batek. Lehen denboraldiko 38. atala zen, eta ordurako milioika jarraitzaile zituen anime horrek. 1997ko abenduaren 16an aireratu zuten Japonian; aurrenekoz, bai eta azkenekoz ere, atal hori ezabatu egin behar izan baitzuten egileek. Izan ere, itxuraz osasuntsu zeuden zazpiehun bat haurrek epilepsia krisia jasan zuten, marrazkion argi distiratsu eta oso azkarrak ikusi eta gero. Epilepsia fotosentikorra izena du fenomenoak. Orain, haren zergatiak xehatu dituzte Exeter, Pompeu Fabra eta Kataluniako Unibertsitate Politeknikoak elkarlanean egindako ikerketa batean. NeuroImage aldizkarian eman dute emaitzen berri. Horretarako, garunaren kortexean dagoen neurona multzo baten eredu konputazionala garatu dute ikertzaileok. Hala, frekuentzia zehatz batzuk dituzten estimuluen aurrean, neurona horiek portaera epileptikoa dutela erakutsi nahi izan dute. Estimulu horiek garunak berak sortuak izan daitezke, edo kanpo faktoreek ekarritakoak, Pokemon telesailarekin duela bi hamarkada gertatu zen bezala. Atal hartan, Pikachu pertsonaiak erasoa jo eta eztanda eragiten zuen. Irudia argi gorri eta urdin oso distiratsuz bete zen orduan; lau segundoz ia pantaila osoan, eta beste bi segundoz pantaila erabat hartuta. Argion frekuentzia hamabi hertzekoa zen: alfa uhinak ziren, eta hor dago koska. Alfa erritmoko frekuentzia duten kanpo estimuluak jasotzen ditugunean, horiek talka egin dezakete garunaren berezko alfa jarduerarekin, eta epilepsia krisiak eragin.Fenomenoa azaltze aldera, zabu batekin konparatu dute ikertzaileok. Kulunka dabilen haur bati zabuan bultzada gogorra ematen badiogu, bultzada horren frekuentzia kulunkaren frekuentziaren parekoa izan daiteke. Orduan, zabuaren oszilazioa handituko da, eta haurrak gora eta gora egingo du, erortzeko arriskua izateraino. Erorketa horren moduko efektua izan zuten garunean epilepsia jasan zuten ehunka haur horiek, marrazkien argiek frekuentzia zehatz horretan egin zutelako dir-dir. “Garunaren alfa erritmoa 8-12 hertzekoa da, eta marrazkiok hamabi hertzeko...
Gidabaimena berritzea: Muskulu-distrofien diagnostiko molekularra

Gidabaimena berritzea: Muskulu-distrofien diagnostiko molekularra

Gerrietako muskulu-distrofien maiztasuna oso handia ez den arren, Gipuzkoan gerrietako muskulu-distrofien (LGMD) kasuen mundu mailako maiztasun handiena deskribatu da (69/106), eta Gipuzkoako LGMD kasu horietatik % 79 LGMD2A formari dagozkie. Ikerlan honetan, LGMD2A gaixoen diagnostiko molekularra egin da: batetik, DNA edo/eta cDNAren sekuentziazioa burutu da mutazioak bilatzeko eta, bestetik, MLPA (Multiplex ligation dependent probe amplification) teknika erabili da berrordenatze posibleak identifikatzeko.DNAren edo/eta cDNAren sekuentziazioa erabiliz aztertutako 722 kasuetatik 271 kasutan 2 mutazio topatu ziren CAPN3 genean, eta diagnostikoa bukatutzat eman zen kasu horietan. 35 kasutan mutazio bakarra topatu zen, eta gainontzeko 416 kasuetan ez zen mutaziorik topatu. Azken kasuak beste muskulu-distrofia batzuen azterketara bideratu ziren. Mutazio bakarra aurkitu zitzaien 35 kasuak eta beste kasu berezi batzuk MLPA bidez aztertu ziren segidan, aurreko teknikekin detektatu ezin izan ziren delezioak egon zitezkeelakoan. Teknika horri esker lau delezio mota identifikatu ziren: 2-8 exoien delezioa heterozigosian, 5-7 exoien delezioa heterozigosian, 2-6 exoien delezioa homozigosian eta gene osoaren delezioa hemizigosian (haustura-puntuak: GANC genearen 16. introiean hasi eta CAPN3 genearen 3’UTR muturrean bukatu). Azken kasu berezi horrek agerian utzi zuen DNAren sekuentziazioz homozigoto diruditen kasu batzuk hemizigosi kasuak izan daitezkeela. Gure emaitzetan oinarrituz, LGMD2A gaixotasunaren diagnostiko molekularra egiteko ondoko algoritmoa proposatzen dugu: a) RNA laginak eskuragarri izanez gero, cDNA bidezko sekuentziazioa egin beharko litzateke. Ondoren, DNAz baliatuko ginateke, batetik, odoleko RNAtik abiatzen garen kasuetan, 15. exoia ez dagoelako odoleko isoformetan, eta, beraz, exoi hau DNAn sekuentziatu behar delako; eta, bestetik, topatzen diren mutazioen konfirmazioa burutzeko, NMD (Nonsense Mediated Decay) fenomenoaren ondorioz mRNAren degradazioa gerta daitekeelako. Mutazio bakarra aurkituko balitz, edota mutazioa homozigosian balego, MLPA egitea komeniko litzateke; batetik, bigarren mutazioa hasleak lotzen diren eremuan kokatzen den delezio...
Psikoteknikoak: Itsas hondakinak material berriak lortzeko

Psikoteknikoak: Itsas hondakinak material berriak lortzeko

UPV/EHUko Biomat ikertaldeak industriako hondakin eta azpiproduktuekin produktu biodegradagarriak edo konpostagarriak lortu nahi dituzte, eta gaur egun plastikoaren industriak erabiltzen dituen teknikekin prozesatzeko modukoak, egindako prozesu bakoitzari dagozkion ingurumen inpaktuak kuantifikatuz. Ekonomia zirkularraren etapei dagokienez, Biomatek produktuaren hondakinak erauzteko, ekoizteko eta tratatzeko prozesuak hobetzeko lan egiten du, prozesu horien errendimendua areagotu eta hala kostuak nola ingurumen inpaktuak murrizte aldera.Besteak beste, Gipuzkoako kostaldeko itsas hondakinak (txibien, arrainen, algen eta abarren hondakinak) balioztatzen ditu material berriak lortzeko. Ikerlerro horrek ikuspegi berri bat ematen die plastikoei, ekonomia zirkularraren printzipioekin bat datorrena; hau da, oinarri du kapital naturala zaintzea eta hobetzea, izakin mugatuak kontrolatuz eta baliabide berriztagarrien fluxuak orekatuz. Alde horretatik, taldearen ikerketak garrantzi berezia ematen dio azpiproduktu edo hondakin industrialak eraldatzeari eta baliabide material zein energetikoen erabilera ahal bezainbeste murriztuko duten prozesuen bidez balioztatzeari, produktu lehiakorrak eta iraunkorrak lortzea helburu. Ontzi aktiboak Ontzien esparruari dagokionez, Biomat buru-belarri dabil lanean elikagaien balio bizitza luzatuko duten eta zaborretara elikagai gutxiago bota daitezen lagunduko duten ontzi aktiboak lortzeko. “Ontziari balioa eman nahi diogu, ez dadin edukiontzi soila izan; elikagaiarekin elkarreragina izan dezan nahi dugu, haren kalitatea luzaroago kontserbatzeko. Horretarako, arrantza industriako hondakinak balioztatzen ari gara, proteina, zelulosa eta kitina lortzeko, prozesu errazen, ekonomikoen eta ingurumenerako iraunkorren bitartez, % 95 inguruko errendimenduekin. Material horiekin, elikagai bilgarrietarako film gardenak lortu ditugu, eta termikoki zigila daitezke. Gainera, gasei eta produktu koipetsuei sarbide oztopatzeko ezaugarri bikainak dituzte. Film horiek biodegradazio prozesuetatik igaro dira, eta emaitza onak eman dituzte. Hortaz, arrantza industriako azpiproduktuak balioztatzeaz gain, materialaren bizi zikloa ixten da”, azaldu du Guerrero ikertzaileak. Azterlanean, tartean diren prozesu bakoitzarekin lotutako ingurumen inpaktua zehatu da, eta emaitzak orain gutxi argitaratu dira ACS Sustainable Chemistry...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies