Psikoteknikoak: HAURRAK HERIOTZAZ GALDETU DIT, ZER ESAN?

Psikoteknikoak: HAURRAK HERIOTZAZ GALDETU DIT, ZER ESAN?

Badago garai bat non haurrek heriotzaren inguruko galderak egiten hasten diren, heriotzaren inguruko marrazkiak egiten, animali txikiak zanpatu eta nola hiltzen diren begiratzen geratu … honek denak helduen mundua astintzen du, gertaera hauei erantzun bat eman nahi diogunean eta haurrak eskatzen digunean; heriotzari beldurra diogula ezkutatu nahi dugunean; gertuko norbait hil denean haurrari nola esan ez dakigunean, ezta aproposa ote den edo ez eztabaida dugunean. Heriotzari beldurra dion kultura eta hezkuntza batek horixe egingo du, ekidin ezin dugun errealitate bat baztertuko du, jakin-mina eta ezkutaketa jolasak handituz. Heriotza, mina, porrota, frustrazioa eta horrelako gaiak ez dira sakontasunez lantzen eskola, etxe edota astialdian, egoera etortzen bada, askotan, oin puntekin zeharkatzen dugu zubi deseroso hori, haurrak galdetzeari uzten badio arnasa berreskuratuz… baina haurrak ez dira ergelak, ez dute galdetzen ez dakitelako, dakitenaren berrespena besterik ez dute bilatzen. Helduon jarrera hauek haurrak babestea dute helburu, ez dadila kezkatu. Baina joko honek tentsioa dakar eta helduak heriotzari begiratzea ere galarazten digu, egun bizi ditugun herstura, beldur patologiko eta depresioak elikatuz eta hauen mantenurako bizimodua moldatuz. Heriotzari beldurra, zer ote da, nola izango da, nola hilko naiz … honek denak gure barrenak nahasten dizkigu, botikak sortaraziz eta bizitza irrealak amestuz. Mugakotasunean oinarritutako hezkuntza faltan botatzen da, prozesuak amaitu eta gauzek limite batzuk dituztela onartzea. Hala era, haurrak 8 eta 9 urte bitartera arte, ez dute guztiz bereizten erreala eta fantasia dena. Beraz, heriotzaren inguruan hitz egiteko jartzen garenean kontutan izan behar dugu haurraren une ebolutiboa eta gure jarrera heriotzarekiko. Gu ahalik eta erosoen sentitu behar gara (baliteke aurrez heriotzarekiko lan pertsonal bat egin behar izatea), gezurrak ekidin eta haurraren asimilazio erritmoa kontutan izan. Hau...
Psikoteknikoak: Gezurrak esatera ohitu egiten da garuna

Psikoteknikoak: Gezurrak esatera ohitu egiten da garuna

Lehenbizikoz ziria sartzen dugunean, burmuineko amigdalak sentipen negatiboak eragiten dizkigu, baina erreakzio hori ahuldu egiten da gezurretan jarraitu ahala. Orduan eta erosoago gaude iruzurrarekin, eta orduan eta handiagoak eta ugariagoak izan daitezke gure gezurrak. Hala ondorioztatu dute, Londresko University Collegen egindako esperimentu batean. Endredozko komedia askoren haria da, eta, egiari zor, guri geuri ere tarteka gertatzen zaigu: gezur bat esan, eta ondoren hura estaltzeko beste bat bota, eta beste bat, eta beste bat… egoera nahi baino gehiago korapilatu arte. Bada, gizakiok gezurren katramila luzetan sartzeko joera badugu, ez da soilik ziri txiki bat sinistarazteko beste guztia apaindu behar izaten dugulako. Izan ere, zenbat eta gezur gehiago esan, orduan eta erosoago gaude iruzurrarekin, ez gara hasieran bezain gaizki sentitzen. Hala azaldu dute Londresko University College erakundeko zenbait ikertzailek, Nature Neuroscienciealdizkarian argitaratutako artikulu batean. Idatziaren izenburua argigarria da oso: the brain adapts to dishonesty, edo euskaraz, garuna egokitu egiten da zurikeriatara. Egiaztatu dutenez, gezur txikitan behin eta berriz aritzean, gure burmuinak galdu egiten du jarrera horrek dakarkion ezinegonarekiko sentikortasuna. Ondorioz, errazagoa zaigu gerora gezur gehiago eta handiagoak botatzea. Amigdalari erreparatu diote ikerketa honetan. Garuneko lobulu tenporalaren aurrealdean dagoen gai grisezko masa da amigdala, almendra itxurakoa, eta emozioarekin lotuta dago. Ikertzaileok ikusi dutenez, amigdalaren erantzuna aktiboagoa da lehen gezurra esaten denean, baina bere erreakzioa gainbeheran doa gezur gehiago esan ahala, eta aldi berean, iruzurra handituz doa. Tali Sharot ikerketaren arduradunak adierazi bezala, “guretzat onuragarria izango delakoan gezurretan aritzen garenean, gure amigdalak sentipen negatiboa sorrarazten du, eta zenbaterainoko gezurra botatzeko prest gauden mugatzen du horrek. Hala ere, erreakzio hori ahuldu egiten da gezurretan jarraitu ahala: zenbat eta gehiago ahuldu, orduan eta handiagoak bihurtzen dira gure...
Gidabaimena berritzea : Saharako egoera oso berezia da, beste mundu bat da»

Gidabaimena berritzea : Saharako egoera oso berezia da, beste mundu bat da»

  Desde que acabó la residencia en 2015 Nagore Arbelaitz, oftalmóloga hondarribitarra, comenzó su colaboración como cooperante en la ONG Ojos del Mundo. En enero de 2016 partía por primera vez a los Campamentos de Refugiados del Sahara con una comisión que duraría dos semanas. Cerca de 600 pacientes pasaron por consulta y operaron a unos 150 refugiados. Una locura que merece mucho la pena. La segunda vez que visitó los campamentos se centró en formar a los ópticos que allí trabajan. Un trabajo diferente, pero necesario. El próximo mes de enero volverá a operar en los campamentos de refugiados. Nagore Arbelaitz (Hondarribia, 1986) oftalmologian espezializatu zen Donostiako Unibertsitate Ospitalean eta gaur egun Mendaroko Ospitalean lan egiten du. Kooperante lanetan darama espezialitatea bukatu zuenetik Munduko Begiak GKEan. Bi alditan joan izan da Saharako kanpamenduetara errefuxiatuak operatzera eta formakuntza ematera. Laster berriro han izango da.   Non ikasi zenuen oftalmologia eta zergatik erabaki zenuen espezialitate hau egitea?  Medikuntza bukatu arte ez neukan batere argi zein espezialitate egin nahi nuen. Kirurgia gustatzen zait, batez ere kirurgia “fina”, zehatza, beraz oftalmologia egitea erabaki nuen. Donostiako Unibertsitate Ospitalean egin nuen espezialitatea eta bukatu nuenetik Mendaroko Ospitalean nago lanean. Nola sartu zinen Munduko Begiak GKErekin kolaboratzera? Betidanik atentzioa deitu dit kooperazio munduak eta argi neukan zeozer egin nahi nuela, baina mediku egoiliarra zaren bitartean, oso zaila da horrelako ezer egitea. Donostiko lankide bati, Andrés Müller oftalmologoari, esana nion abisatzeko irteera bat antolatzen bazuten. 2015eko maiatzean erresidentzia bukatu nuen eta urte bereko urrian Saharako komisio baterako plaza bat atera zen. Azkenean atzeratu egin zen eta urtarrilean atera ginen. Beraz, aurten bi irteera egin dituzu? Bai, biak...
Gidabaimena berritzea: Abortua arautzen duen dekretua aurkeztu du Nafarroako Gobernuak

Gidabaimena berritzea: Abortua arautzen duen dekretua aurkeztu du Nafarroako Gobernuak

Abortua arautzen duen dekretua aurkeztu du Nafarroako Gobernuak Sexu eta Ugaltze Osasunari buruzko Foru Dekretua indarrean jarriko dute datozen egunetan. “Urrats garrantzitsua” dela nabarmendu dute Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerrako ordezkariek. Fernando Dominguez Osasun kontseilariaren esanetan, sare publikoan abortatzeko aukera bermatzeaz gainera, arau berriak “politika berri bat ezarriko du”, besteak beste, sexu heziketaren eta transexualitatearekiko arretaren esparruetan. “Abortuari buruzko dekretu soila baino askoz gehiago da honako hau”.Dekretuaren zirriborroa ikusgai egon da orain arte Nafarroako Gobernuaren webgune irekian, baina ekarpen guztiak aztertu ostean, behin betiko bertsioa da gaur eguerdian aurkeztu dutena. “346 zuzenketa egin dizkiogu testuari, araua hobetze aldera”, azaldu du Osasunbideko zuzendari nagusi Luis Gabilondok. Osasunbideko arduradunekin batera hedabideen aitzinean azaldu dira gobernuari babesa ematen dioten lau indar politikoetako ordezkariak ere: Koldo Martinez (Geroa Bai), Bakartxo Ruiz (EH Bildu), Tere Saez (Ahal Dugu) eta Marisa de Simon (Ezkerra). Poza agertu dute guztiek ala guztiek. “Bazen garaia emakumeen eskubideak bermatuko dituen dekretu bat aplikatzen hasteko”, laburbildu du Ruizek. Izan ere, abortuaz gaindiko gaiak ere ukitzen ditu Foru Dekretuak: besteak beste, ugalketa lagundua bermatuko diete sexu bereko bikoteei eta bikotekiderik gabeko emakumeei; sexu heziketaren eta arretaren esparrua hobetze aldera, Ugaltze eta Sexu Osasun Zentroen sarea indartuko dute; eta transexualen eskubideak bermatzeko neurriak hartuko dituzte, “arreta integrala” eskainita. Aholkularitza zerbitzua Nafarroako talde feministen aspaldiko aldarrikapena da Emakumeen Arretarako Zentroen filosofia aldatzea, eta, dirudienez, norabide horretan doaz Osasunbideak proposatutako aldaketak. Izan ere, garai batean sexu heziketarako eta familia planifikaziorako zentro zirenak (COFES) kamustu egin zituen UPNren gobernuak, emakumeen arretarako gune bihurtuta. Erabaki horren ondorioz, haurdunaldiaren ardura guztia emakumeen bizkar uzten zela salatu izan dute abortatzeko eskubidearen aldeko taldeek behin baino...
Psikoteknikoak: Arnas aparatuko gaixotasunek eragindako ospitaleratzeak %12 aregotu ziren iaz

Psikoteknikoak: Arnas aparatuko gaixotasunek eragindako ospitaleratzeak %12 aregotu ziren iaz

Arnas aparatuko gaixotasunengatiko 31.500 ospitaleratze izan ziren 2015ean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), urteko laugarren ospitaleratze kausa izanik (seigarrena 2014an), eta %12 gehitu ziren aurreko urtearen aldean. Gaixotasun hauen artean pneumonia nabarmendu zen, batez ere 80 urte eta gehiagokoen artean, eta bronkitis kronikoa 75-84 urte arteko gizonengan, Eustaten datuen arabera. Bestalde, EAEko ospitaleetan 321.039 alta eman ziren joan den urtean, 2014an bezalatsu. Ospitaleratzeen %79 ospitale publikoetan egin ziren, %21 pribatuetan. Emakumeenak izan ziren ospitaleratzeen %51, eta gizonenak %49. Edonola ere, erditzea eta haurduntza kontuan hartu gabe, gizonenak izan ziren %53. Gainera, jendea gero eta adinduago ospitaleratzen da. Horrela, ospitaleratutakoen %47,6k 65 urte edo gehiago zuen (2014an, %46,5ek), eta haien arteko %41,1ek 80 urte edo gehiago (kolektibo hau bikoiztu egin da azken 15 urteetan). Gaixotasunen sailkapen normalizatuaren arabera, nerbio sistemako eta sentimen organoetako gaixotasunak aurren izan ziren ospitaleratzeetan (%13,8), begi lausoagatik gehienbat (24.766 kasu). Ondoren zeuden digestiboaren gaixotasunak (%11,7), zirkulazio sistemarenak (%11,7), arnas sistemarenak (%8,8), osteomuskularrak (%9) eta tumoreak (%8,8). Emakumeen artean, haurduntza, erditze eta erdiberriaroagatiko kasuak beheraka joan ziren berriz ere (-%2,5), eta bigarren kausa izan ziren (%13,5), nerbio sistema eta sentimen organoen atzetik (%15,2); azken hauek batez ere 70 urte eta gehiagokoei eragin zieten. Gizonak gehienbat aparatu digestiboagatik (%14, batez ere iztai etena) eta zirkulazio aparatuagatik (%13,6, gutxiegitasun eta arritmia kardiakoak, batez ere 80 urte eta gehiagokoen artean) ospitaleratu zituzten. Heriotzak ospitaleetan 7.949 izan ziren 2015ean, aurreko urtean baino %8,3 gehiago. Heriotza eragile nagusiak, zirkulazio sistemaren gaixotasunak eta tumoreak (%43) eta arnas aparatukoak (%16,7 gehiago aurreko urtekoen aldean) izan ziren. Ospitaleko batez besteko egonaldia 5,7 egun izan zen 2015ean. Egonaldirik luzeena buru nahasteek eragin zuten (13,2 egun batez beste),...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies