Gidabaimena berritzea: Airearen kutsadurak eta trafikoaren zaratak hipertentsioa eragin dezakete

Gidabaimena berritzea: Airearen kutsadurak eta trafikoaren zaratak hipertentsioa eragin dezakete

  Elhuyar Zientzia Europan egindako ikerketa batek agerian utzi du airearen kutsaduraren eta trafikoaren zarataren eraginpean modu jarraian jartzeak hipertentsioa eragin dezakeela. Ikerketa Norvegia, Suezia, Dinamarka, Espainia eta Alemaniako 41.000 herritarrekin egin da, ESCAPE proiektuaren barruan, eta beste datu bat ere utzi du: Alemaniak eta Espainiak dute aireko kutsadura handiena, eta Sueziak eta Espainiak trafiko-zarata handiena. Kutsadurak Europako biztanleengan epe luzera nola eragiten duen aztertzeko jaio zen ESCAPE proiektua, eta emaitzak argiak dira: hipertentsioa eragin dezakete, arazo kardiobaskular eta heriotza askoren atzean dagoen gaixotasuna. Ikertzaileen arabera, airearen kutsadurak gehiegizko pisua edukitzearen pareko eragina du hipertentsioari dagokionez; 25-30 bitarteko Gorputz Masaren Indizea edukitzearen parekoa, hain zuzen ere (18,5-25 bitarteko indizea da pisu normala). Airean dauden hainbat tamainako partikulen kontzentrazioa neurtu dute, tartean 2,5 mikrakoak –biriketan sakonki barneratzen direnak–, eta hauxe ondorioztatu dute: 2,5 mikrako partikulen kasuan, airean metro kubikoko 5 mikrogramo gehitzen den bakoitzean % 20 handitzen da hipertentsioa izateko arriskua. Trafikoaren zaratarekin ere antzeko ondorioa aztertu dute. Baina argi utzi nahi izan dute airearen kutsadura kimikoa eta trafikoaren gehiegizko soinuaren eragina modu independientean aztertu duen lehenengo ikerketa dela. Hori garrantzitsua da, bi kutsadura-motak murrizteko har daitekezkeen neurri prebentiboak desberdinak baitira. Badirudi airearen kutsadurak eta zaratak bide desberdinetatik eragin dezaketela hipertentsioa: aire-kutsadurak bihotzaren eta odol-hodien inflamazioa eta estres oxidatiboa eragiten du (gorputzean pilatu diren molekula kaltegarriengatik), eta nerbio-sistemanaren funtzionamenduan desoreka ere ikusi dute. Trafikoaren zaratak, ordea, badirudi nerbio-sistemaren eta sistema hormonalaren funtzionamenduan eragin dezakeela. Ikertzaileek adierazi dute Europako ohiko kutsaduretatik behera bizi diren pertsonengan ere ikusi dutela poluzioaren eragina. Horrek agerian utzi du egungo legediak ez gaituela aire-poluzioaren eragin kaltegarriez modu egokian...
Renovar carné de conducir: ¿La frenada automática será el nuevo ABS?

Renovar carné de conducir: ¿La frenada automática será el nuevo ABS?

  Los sistemas electrónicos y la tecnología en general no paran de evolucionar a pasos agigantados. Aunque se han visto casos en los que algunas tecnologías se han utilizado para hacer el mal, lo cierto es que son casos menores y realmente nos facilitan nuestro día a día. Ya sabemos que la tecnología nos ayuda en muchas labores pero nos vamos a centrar en los vehículos, que es de lo que tratan habitualmente nuestras líneas. Los turismos, además de las motocicletas, camiones y autobuses, han dado un enorme salto en cuanto a seguridad se refiere en las dos últimas décadas; tanto en seguridad activa como en seguridad pasiva. Uno de los principales sistemas de seguridad activa de nuestros coches es el ABS. En caso de tener que realizar una fuerte frenada, o no tan fuerte cuando la superficie es resbaladiza, evita que las ruedas se bloqueen, disminuyendo la fuerza de frenado en cada rueda de forma independiente. Gracias al ABS y a su frenada sin bloqueo de neumáticos, el coche se detendrá por completo mucho antes y, además, nos permitirá mantener el control sobre la dirección. Si no disponemos de ABS y bloqueamos las ruedas, por más que giremos el volante la dirección no obedecerá nuestras órdenes. El sistema ABS se estrenó a finales de los años 70 con el Mercedes Clase S. Sus buenos resultados hicieron que se extendiera por modelos de todos los segmentos, siendo prácticamente habitual en la mayoría de vehículos a finales de los 90. Las autoridades vieron el gran plus en seguridad de este sistema, haciéndolo obligatorio en Europa para todos los turismos nuevos en...
Gidabaimena berritzea: Saguen obulu bideragarriak sortu dituzte laborategian

Gidabaimena berritzea: Saguen obulu bideragarriak sortu dituzte laborategian

Elhuyar Zientzia   Azaleko zeluletatik abiatuta obuluak laborategian sortzea lortu dute ikertzaile japoniar batzuek. Prozesu osoa laborategian egitea lortzen den lehenengo aldia da. Eta obulu horietatik ondorengo osasuntsuak atera dira. Nature aldizkarian argitaratu dute lana. Kyushu Unibertsitateko Katsuhiko Hayashi-k gidatutako taldeak urteak daramatza ildo horretan lanean. 2012an argitaratu zuten lan batean erakutsi zuten obulu bideragarriak lortu zituztela, bai zelula ama enbrionarioetatik, eta bai azaleko zelulak birprogramatuz sortutako zelula ametatik abiatuta. Bi bide horietatik zelula germinal primordialak lortu zituzten, alegia, garatuz gero espermatozoide edo obulu bilakatuko diren zelulak. Kasu hartan, zelula horiek obulu bilakatzeko, saguen obarioetan sartu zituzten. Orain azken pauso hori ere laborategian egitea lortu dute. Horretarako, zelula germinal primordialak obarioetan sartu beharrean sagu-fetuen obarioetatik erauzitako zelulen artean jarri dituzte laborategian. Laborategiko “obario” horietako bakoitzean 50 bat obulu garatzea lortu dute. Sortutako obuluen %75 inguruk zuten kromosoma-kopuru normala. Eta horietako batzuk espermarekin nahastuta 300 enbrioi sortu zituzten. Horiek sagu emeei sartu zizkieten, eta 11 kume atera ziren. Beraz, enbrioien % 3k egin zuen aurrera. Saguei zuzenean obuluak aterata in vitro ernalketa egitean, % 60 ingurukoa izan ohi da arrakasta. Jaiotako kumeak osasuntsuak dira, eta ugalkorrak; izan ere, ikertzaileek adierazi dute dagoeneko ondorengoak ere izan dituztela. Ikertzaileen hurrengo helburua da sagu-fetuen obarioetako zelulak erauzi behar ez izatea. Horretarako, zelula horiek ordezkatuko lituzkeen erreaktibo bat lortu nahian ari...
Psikoteknikoak: Sendatu ez, baina lasaitu eta mina arintzen dute

Psikoteknikoak: Sendatu ez, baina lasaitu eta mina arintzen dute

Balnearioek ez bezala, iturriko ura darabilte, gatz edo aditiboak erantsita   Osasun eta edertasunaren negozioak 2002 urtean hazkuntza handienetako bat ezagutu zuen, balneario eta spa (Estazio Termalen Espainiako Elkarte Nazionala haserre badago ere, “hiri balneario” ere dei dakiekeen arren, akronimoa hau da: salus per aqua edo, euskaraz, “ura bide, osasuna” ) berriak sortu eta zeudenak zabaltzea ondorioztatu duen ongizatearen kontzeptua zaintzeari esker. Urte haren amaieran Espainian zeuden 90 balneario baino gehiago, 22 talasoterapia-zentro, 24 osasun eta edertasun zentro eta spaz hornituriko 50 hotel inguru. Panorama horretan azpimarratzekoa dugu spa horien ugaltzea eta arrakasta bizia. Zein alde ote dago balnearioa eta sparen artean? Denetan behinena, tratamenduetan bakoitzak baliatzen duen ur mota. Estazio termaletan erabilera publikokotzat jotako ur mineral medizinalak dituztelarik, spa horiek iturriko ura darabilte, gatz edo aditibo batzuk erantsita. Balnearioetako urak ez bezala, spa batekoak ez du sendatzeko edo estetika hobetzeko inongo propietaterik, lasaitu egiten badu ere. Estazio termalen aurrean spa horiek dituzten abantailetako bat aipatu behar izatekotan kokapena nabarmendu beharko litzateke: eskuarki hirigunean daudenez, horrelakoak sarriago baliatu ahal daitezke. Ongizatean murgiltzea Spa zentroen eskaintza, gorputzari presio handiz jaurtiriko uraren egintza eta tenperatura-aldaketa bortitzek eraginiko mesedeak dira. Tenperatura kontraste horiek odolaren zirkulazioa hobetzen dute eta presioz harturiko urak, berriz, muskulu sistema lasaitzeko mikromasajea eragiten du. Estresaren ondorioak arindu eta gorputza tonuan jartzea dira horrelako zentroen helburu nagusiak. Ordubetetik bi ordu bitarteko ibilbidean zehar spa bateko bezeroak ur-zorrotadaz eginiko masajea, terma edo lurrun-bainu turkoa, presio handiko dutxa eskoziarra eta vichy edo anezkako dutxa (ura eta olio esentzialak botatzen dituena)har dezake, saunan sartu aurretik. Zirkuitu termal horri beste hainbat zerbitzu ere gehituko zaizkio, hala nola masajeak, tratamendu fisioterapeutikoak, etab. Izan ere,...
Psikoteknikoak: Noiz bihurtzen dira botikak arazo?

Psikoteknikoak: Noiz bihurtzen dira botikak arazo?

Azken hamarkadetan bizi-itxaropenak gora egin du, eta ametsarazi digute osasun-arazo bakoitzarentzat botika bat egon daitekeela. Gero eta pertsona gehiago dira gaixotasunak prebenitzeko edo sendatzeko medikamentu ugari hartzen dituztenak. Ezaguna zaigu egoera hori, eta ia denok dugu gure inguruan egunero hainbat botika hartu behar dituen norbait: aita, ama, aitita edo amama. Fenomeno berri horri polimedikazio deritzo. Polimedikazioaren definizioa kualitatiboa (behar baino medikamentu gehiago hartzea edo egokiak ez diren botikak kontsumitzea) zein kuantitatiboa (bost farmako edo gehiago hartzea) izan daiteke, eta biak bateragarriak dira. Gure inguruan, 65 urtetik gorakoek 7 medikamentu hartzen dituzte egunero, batez beste, eta polimedikazioaren prebalentzia % 30etik % 50era bitarteko tartean egongo litzateke. Hala ere, bi profil nagusi daude. Bata, gaixotasun bakarra izanda hainbat farmako hartzen dituenarena; hiesa duen gaixoaren kasua, adibidez. Eta bestea, hainbat osasun-arazo dituen adinekoena; gaixotasun horietako asko kronikoak dira, eta bakoitzarentzat farmako bat edo gehiago hartzen ditu gaixoak. Azken adibide hori da arruntena. Hainbat faktore lotzen dira polimedikazioarekin, eta ez soilik irizpide kliniko edo patologikoak, hala nola 75 urte baino gehiago edo emakumezkoa izatea, farmako jakin batzuk hartzea (lasaigarriak, antidepresiboak, analgesikoak), hainbat gaixotasun kroniko izatea, faktore psikologikoak (depresioa edo norberaren osasunaren pertzepzio eskasa izatea), egoera ekonomiko txarra, ikasketa-maila baxua, bakartasuna, mendekotasun fisikoa edo landa-eremuetan bizitzea. Horiez gain, azken 3 hilabeteetan osasun-sistemara jo izana, ospitaleratzea, mediku ezberdinen arreta jaso izana eta hainbat farmaziatara joatea ere lotzen dira polimedikazioarekin. Arazo konplexua da, eta hainbat gizarte-arazorekin batera gertatzen da. Polimedikazioaren ondorioak Zenbat eta botika gehiago hartu, orduan eta handiagoa da efektu kaltegarriak izateko aukera. Gaixotasun zehatz eta bakarrerako onuragarria izan daitekeen farmakoa, agian ez da hain eraginkorra izango beste hainbat gaixotasun eta botiken saltsan; eta kalteak...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies