Gidabaimena berritzea: Nola jakin zure semeak gaizki ikusten duela?

Gidabaimena berritzea: Nola jakin zure semeak gaizki ikusten duela?

Zure semeak ikusmen arazorik duen jakin ahal izateko, hurrengo gauzak behatu: · Gomendagarri da begiratzea umeak burua okertzen duen irakurtzeko garaian, eta ez duen aurrekaldera begiratzen liburua. Begi bat itxi edo okertzen badu ikus arazo baten seinale izan daiteke. · Irakurtzeko garaian letra edo silabak gehitu, murriztu edota nahasten ditu, lerroak saltatzen dituenean edo irakurketa hildoa galtzen duenean. · Umeak asko kliskatzen baditu begiak edota gehiegi igurtzen baditu. · Iluntasunarena egokitzea kostatzen zaio eta eguzkiak bereziki begietan eragozten badio. · Buruko min etengabeak ditu, batez ere telebista ikusteko garaian, ordenagailuan lan egin ondoren edo irakurketan. · Kuantafikatzeko era errezago bat, irakasleak esaten badu umeak errez arreta galtzen duela, alferra dela edo arreta gutxi jartzen diela gauzei edota ulertasun falta duela. · Irakasle nahiz gurasoak ohartuarazi daitezke, erlazio txar bat umeak egiten dituen ahaleginen eta lortzen dituen emaitzen artean. · Umearen eskola-porrota sahiesteko irtenbide egokia izan daiteke ikusmenaren berrikustea. · GOGOAN IZAN!! Txikientzako betaurrekoetan lente egokienak inorganikoak izango direla, ez bait dute ia pisurik, erresistenteak dira eta ikusmen hobego bat eskaintzen...
Psikoteknikoak: Ordenagailun baten aurrean lana egiteko bide egokiena, gure ikusmenean eragina izan ez dezan?

Psikoteknikoak: Ordenagailun baten aurrean lana egiteko bide egokiena, gure ikusmenean eragina izan ez dezan?

Orain dela zazpi urte, Espainian zegoen ordenagailu kopurua ez zan milioi erdira iristen. Datu barregarri bat, gure bizilagun europearrekin konparatuz gero, Alemaniak edo Frantziak zenbaki hori hamar bider errepikatzen bait dute. Garai horretan, aparatu hoiek igortzen zuten erradiazio kaltegarrien beldurra zegoen. Ikusmenari kalte egiten zioten erradiazio ionizatzaileaz hitz egiten zen ere. Segurtasun geahigorako, pantailak estaltzen zituzten material ezberdinetako iragazkiak ugaritzen hasi ziren. Ordenagailu erabiltzaileentzat arazo bat suertatzen hasi zen, lan ordu batzuen ondoren buruko min eta ikusmen neke haundia azaltzen hasi ziren. Gaur egun Espainian lau milioi ordenagailu inguru daude eta erradiazioaren aurkako iragazkiak erabiltzen dituzten pantaila gutxi daude. Burukomin eta begi narritadurak berdinak dira. Baina gauza asko aldatu dira. Lehenengoa; mundu osoko zientifikoak aitortu dute gaur egungo telebista eta ordenagailuek ez dutela ia erradiazu ionizanterik sortzen eta sortu ezkero hau ez zela ikusmen arazoen iturri. Bigarrena; egiaztatu daiteke telebistak nahiz ordenagailuak sortu ditzaken ikusmen arazoak antzekoak direla. Aitortu beharra dago ordenagailu batean aurrean lana egiteak sortu ditzazkeen arazo fisikoetako bat besterik ez dela. Normala da ere garondoko mina edukitzea, bular azpian, sorbalda eta eskumuturrean. Min hauek gutxitu daitezke jarrera, altzari eta atseden egokiekin. Eskumutur mina adibidez, “v” formako teklatu ergonomikoen erabilerakin ezabatzen saiatzen ari da, eskuak teklatuarekiko perpendikularki gera daitezen ukondoak gerturatzeko beharrik gabe. Arazoak Ordenagailu baten aurrean lana egiteak ikusmen arazo asko suerta ditzake. Sintoma hauek, ikus nekea bezela, zenbait arrazoien ondorio dira. Lehenengoa, etengabe ikusmena teklatutik -30 zentimetro batazbesteko- pantailara -40tik 50 zentimetro- enfoke distantzia aldatu beharra, lan ordu askoren ondoren ikus ahalegina egiten da. Bi interes puntuen kokapena distantzia berdinera izatera edo lente progresiboen erabilera arazoa arindu dezake. Begi lehorra eta bere narritadura inkonszienteki errepikatzen...
Gidabaimena: Adinekoak gidatzea

Gidabaimena: Adinekoak gidatzea

KONTUAN HARTU BEHARREKOA… Gidarien ehuneko hamarrak 60 urte baino gehiago ditu. Adineko gidari bat ez da gidari gaztea baino okerragoa, batez ere esperientzia hartu badu. Baina giza gorputzaren zahartzeak urritasunak sortzen ditu ibilgailua gidatzeko beharrezko gaitasunetan: ikusmen-zolitasuna murriztu egiten da; nekea gutxiago jasaten da; eta artikulazioak sorgortu egiten dira.   AHOLKUAK Denborak aurrera egin ahala, gure organismoa pixkanaka-pixkanaka ahalmenak galtzen joaten da. Guztiok izan behar dugu kontuan prozesu hori seguru gidatu nahi izanez gero.   Artikulazioek malgutasun gutxiago dute eta, horregatik, adineko gidarientzat zailagoa da zenbait maniobra egitea, besteak beste, burua alde batera mugitzea bidegurutzeetan edo aurreratzerakoan ikusteko.   Adineko gidaria gidatzeaz nekatzen denean, bizkortasuna galdu duela nabarmentze badu, erraz haserretzen bada edo arnasestuka hasten bada egoera estresagarrietan, argi eta garbi pentsatu behar du merezi ote duen autoan ibiltzeak sortzen duen arriskua...
Gidabaimena berritzea: Katiluan hartzeko txokolateak, ontzia bete tradizio

Gidabaimena berritzea: Katiluan hartzeko txokolateak, ontzia bete tradizio

Gaizki interpretaturiko mitoak eta azterketak Hobetu egiten al du libidoa?  Txokolate bero bat hartzeak balio al du afrodisiako natural gisa? Aztekek libidoa hobetzeko erabiltzen zuten, sinetsita baitzeuden afrodisiakoa zela. Eta badakigu XVII. mendean Europan ere osasun arloko profesional askok sinesten zutela txokolatearen ustezko ahalmen afrodisiakoan. Baina aztekak eta Europako mediku haiek oker zebiltzan. Elikadura arloko Segurtasunaren Europako Agentziak (EFSA) ez zuen froga zientifikorik aurkitu txokolateak edo haren osagaiek gogo-aldarteak hobetzen dituztela esateko, ezta libidoa eta sexu osasuna ere. Uste horren atzean, segur aski, txokolatearen zapore bikaina eta ahogozoa egongo dira. Egiaz, txokolate asko hartzeak baliteke epe luzera kalte egitea gure sexu osasunari, azken batean kaloria dentsitate handiko elikagaia baita. Txokolatea maiz janez gero, areagotu egingo da gizentzeko arriskua eta 2 motako diabetesa izatekoa, eta bi gaitz horiek sexu osasuna okertzea dakarte. 2010. urtean British Medical Journal aldizkarian agertu zen ikerlan bat harago joan zen: baieztatu zuen osasun ona duen norbaitek bi aldiz aukera gehiago dituela sexuarekin interesa izateko osasun txarra duen norbaitek baino. Txokolatearen ezaugarri zalantzazko batzuk Aztekek naturaz gaindiko ezaugarriak aitortzen zizkioten txokolateari eta erlijio ospakizunetan erabiltzen zuten; gaur egun, berriz, herdoilaren aurka egiteko gaitasuna aitortzen diote askok, eta badira bizi estilo on baten ordezko gisa erabiltzen dutenak ere. Dena dela, merezi du ezaugarri horiek guztiak egiazkoak ote diren galdetzea. Zenbait azterlanek ikusi dute txokolate beltza jatea onuragarria izan daitekeela (katilu batean gutxiago edo gehiago egongo da, erabili den kantitatearen arabera), baina horien emaitzak ez dira erabatekoak. Onura horietako bat arteria tentsioa zertxobait apaltzea izan daiteke. Gai horren inguruko azken berrikusketa zientifikoa Dariush Mozaffarian doktoreak egina da, Harvardeko Unibertsitateko Nutrizio Saileko kideak. Nutrizioaren arloan munduan dagoen aditurik handienetakoa...
Gidabaimena berritzea: Hormonak borborka

Gidabaimena berritzea: Hormonak borborka

Lehengo astean nioen, landare asko ugaltzeko sasoian gara. Batzuk errazak dira, hain zuzen ugaltzeko bereziki sortutako zatiak baitituzte: tuberkulua, erraboila, herrestadarra… Hala ere, horietakoren bat ez duen edozein landarerekin saiatzeko ere ez da hauxe sasoi txarrena. Berez ugaltzeko ez badira ere, hostoa edo adarra, esate baterako, landare berri bat sortzeko gaitzat balia ditzakegu. Ugaltzeko zatiak ez diren horiek aldaxka edo eskeje gisa landu behar dira. Oinarria sinplea da, garun hutsez ulertzen da: aldaxka egiteko hostoa edo adarra landare amari kendu egiten diogu. Kentzeko ebaki edo moztu egiten da. Ebaki horrek zauri bat sortzen eta uzten dio bai amari bai kendutako hosto-adarrari. Zauri horiek itxi egin behar ditu landareak. Zauriak ixteko zelula berriak sortu behar dira ebakiondoa ondo orbaintzeko. Zelula berriak sortzeko zauriaren inguruan hormonak pilatu behar dira. Zelula berriak sortzeko orduan, landare puskak aldamenean lurra dagoela sumatzen badu, orbaina eratzearekin batera sustraiak emango ditu. Horratx itsatsitako aldaxka edo eskejea. Errotutakoan, kimu berria luzatzen hasiko da: ondo etorri, landare berria. Betiere amaren berdina; berdin-berdina. Amaren klona, haren zati batetik sortua baita. Aldaxkatik landare berria sortze hori errazago egiten dute gazteek. Hazi eta hazi ari direnez, hormona aukera dute, borborka. Landarearen indarrak pilatzen diren punttako adarrak eta hostoak dira egokienak. Ugaltzeko era hori ia edozein landarerekin erabil dezakegu, neguaren amaieratik hasi eta udaren amaiera arte. Adarrak erabiltzea ohikoa egiten bazaigu ere, hostoak antzatzea bitxia da gehienontzat. Aise asko egiten da ba! Etxe barruko landare ugariren hostotik landare berriak sortzea erraza da: Begonia rex, etxeberriak (Echeverria sp.), sansebierak (Sansevieria sp.), gloxinia Brasildarra (Sinningia speciosa), peperomiak (Peperomia sp.) eta abar. Landare amari hostoak kendu. Handiak badira zatitu, txikiak osorik; lur gainean jarri. Txortenaren...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies