Gidabaimena berritzea: “Arazoak asko gutxitzen dira bidaia ongi planifikatuta”

Gidabaimena berritzea: “Arazoak asko gutxitzen dira bidaia ongi planifikatuta”

 Hegaldiak atzeratzea, bertan behera gelditzea eta esku orrikoarekin zerikusirik ez duten hotelak egokitzea. Bidaiatzeak, askotan, desilusioak eragiten ditu eta norberaren eskubideak urratu egiten dituztela ere sentitu ohi dugu behin baino gehiagotan. Baina haserretik eta deserosotasunetik harago, kontsumitzaileak ba al du modurik bidaian arazoak izateko arriskua gutxitzeko? Cesar Gutierrez Calvo Espainiako Bidaia Agentzien Elkarteen Federazioko presidentea da, eta haren arabera, erantzuna baiezkoa da: “Opor planifikatuek gutxitu egiten dituzte arazoak”. Milioika herritar oporretan daude dagoeneko edo udaz gozatzeko prestatzen ari dira. Zein da zure aholkurik oinarrizkoena bidaian irten behar dutenentzat? Planifikatzea. Bidaiatu aurretik, oso ongi antolatu behar da non, zenbat denbora eta nola. Jakin egin behar da Europako Batasunetik kanpo bidaiatzen badugu bisa beharko dugula agian, eta hori ez da lortzen egun batetik bestera. Bidaia batean sor daitezkeen arazoak asko gutxitzen dira oporrak ongi antolatzen eta planifikatzen baditugu. Ildo horretan, bidaia agentziek segurtasuna ematen diote bidaiariari, eta asko laguntzen diote. Bidaietan sortzen diren arazoek eraginak dira kontsumitzaileek jartzen dituzten salaketen herena, halaxe dio Europako Batzordeak. Lau bidaiaritatik batek atzerapenen bat izan du hegaldian. Nola saihestu daiteke hori? Atzerapenekin eta hegaldiak bertan behera gelditzearekin zerikusia duten arazoak aire-konpainien, aireportuen eta aireko zirkulazioaren mendeko egoerak izaten dira, eta zaila izaten da horiek planifikatzea. Zorionez, Europako Batasunak oso ongi arautua du nola erreklamatu behar den hegaldi bat atzeratzen edo bertan behera gelditzen denean, eta zer-nolako eskubideak ditugun. Arazoa da bidaiari askok ez dakitela nora jo edo nola kudeatu erreklamazio hori. Hori bai, bidaia agentzia baten bitartez kontratatu baduzu bidaia, hark lagundu egin zaitzake eta bitartekari lanak egin. Beste arazo bat overbookinga izaten da… Overbookinga legezkoa da baina ez dakit ulergarria den. Txartel bat erosten...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies