Gidabaimena berritzea: Ikusmena eta errepidea

Gidabaimena berritzea: Ikusmena eta errepidea

  Zein da ikusmen on baten garrantzia errepidean? Duela urte batzuk, vision y vida elkarteak “al volante, la vista es la vida” lelo indartsua erabili zuen bere publizidade kanpainarako. Elkartearen helburua, bidaiariak, ikusmen onak istripuak eragozteko duen garrantzia barneratzea zen. Gizakiaren ikusmena mugimendura guztiz adaptatuta dago; korrika edo oinez goazenean, gure begiek, ingurunea modu argi eta zehatzean jasotzen dute ikusmen dinamikoari esker. Kotxearen agertzearekin eta abiadura azkarraren ondorioz, ikusmen dinamikoak oso azkar aldatzen den ingurune batera moldatu behar izan du. Guzti honi, zuzendu gabeko ikusmen arazo bat gehitzen badiogu, ondorioak larriak izan daitezke. Zer eduki behar da kontutan gidatzerako orduan ikusmenari dagokionez? Funtsezkoak diren ikusmen faktoreak, “agudeza visual”, hiru dimentsiotako ikusmena, ikusmen eremua (campo visual), “resistencia al deslumbramiento” eta bereziki iluntasunera ohitzeko gure begien...
Psikoteknikoak: Semaforo gorri baten gisa makillatzen batzara, isuna

Psikoteknikoak: Semaforo gorri baten gisa makillatzen batzara, isuna

  6.000 eurora arteko isuna eduki dezaketen 5 arau-hauste azalduko dizkizugu. 1. Leku babestu batean hondartzako hondarretan  aparkatzea: 6.000 eurora arte. 2. Atseden-leku baten inguruan, erietxe batetik hurbil, adibidez, musika oso altu edukitzea: 2.400 eurora arte, auzokideak molestatzeagatik. 3. Azazkalak jatea, kopilotuari muxu ematea edo beste gidari bati hatzarekin keinu itsusi bat egitea: 80 euro. 4. Behar bezala jantzita ez joatea (oinutsik, kamiseta gabe, txankletekin edo takoiekin): 200 euro. 5. Gidatu bitartean makillatu edo jatea: 200 euro eta 2 puntu...
Psikoteknikoak: Bidaia asegurua

Psikoteknikoak: Bidaia asegurua

  Imajina ezazu Brasilera joan zarela, Olinpiar Jokoetara. Imajinatu emozioak eta ospaketek zure osasunari eragin diotela, zure selekzioa animatzen ari zinela erori eta eskuineko orkatila bihurritu baituzu. Osasun laguntza behar duzula, Rioko ospitale batean senda zaitzaten, alegia. Edo atzerriko edozein herrialdetarako hegazkin bat hartzen duzula, eta egunero-egunero munduko aireportuetan galtzen diren 10.000 maletetako baten jabea izateko zoritxarra duzula, edo alproja batekin topo egin eta diru-zorroa kentzen dizula. Eguraldi txarra dela-eta, baliteke hegaldia bertan behera geratzea ere, edo bulegoko aire girotuagatik azken orduan gaixotu eta bidaia bertan behera utzi behar izatea. Ilusioz antolatu dituzu oporrak, datorren urtera arte horrelako askatasun eta amets aldirik ez duzula edukiko jakinda, ardurarik, iratzargailurik eta telefonorik gabeko egunik, alegia. Aurreztu egin duzu, bidaia antolatu eta planifikatu duzu, eta dena ezin hobe ateratzea bermatu nahi duzu, nahiz eta ezustekorik izan. Horretarako dira bidaia-asistentzia aseguruak Hainbat berme mota daude: osasun laguntza, bidaiaren ezereztea, istripuagatiko estaldura, ekipajearen galera edo lapurreta. Baita defentsa juridikoa eta Erantzukizun Zibila ere, atzerrira bazoaz. Ez dugu beti baloratzen bidaia aseguru bat kontratatzea, nahiz eta beharrezkoa izan, eta “pedagogia faltagatik” da hori. Bidaiarien %31k ez dute planteatu ere egiten. Ehuneko 28k uste dute ez dela beharrezkoa, oso urrutira joan behar ez dutelako; %25ek uste du ez dagoela arriskurik eta %10ek, berriz, garestia izan daitekeela. Batzuok kontratatzen dugu, halere: %50ek, osasun estaldurengatik, eta %47k, bidaia bertan behera gera daitekeelako. Kontuan izan: gaixotu, ezbeharren bat eduki, premiazko ebakuntza bat behar izan edo ospitaleratu behar izanez gero, estalita egongo litzateke hori guztia. Ez kontatu osasun publikoarekin, hemen bezala; gaixotasun hutsal bat sekulako arazo bihur daiteke; AEBetan, osasun proba sinple bat 540 € kostatzen da; apendizitis-ebakuntza, 12.600 €,...
Gidabaimena berritzea: Urtarrilaren 1etik aurrera, %50eraino haziko dira zirkulazio istripuek eragindako heriotzen ondoriozko kalte-ordainak

Gidabaimena berritzea: Urtarrilaren 1etik aurrera, %50eraino haziko dira zirkulazio istripuek eragindako heriotzen ondoriozko kalte-ordainak

  Errepidean zoazela, abiadura bat-batean jaistera behartzen zaituen argizko seinale bat ikusten duzu. Aurrera egin, eta istripu bat gertatu dela konturatzen zara. Beste aldera begiratu, eta larria ez izatea espero duzu. Zorionez, ez zaizu zuri gertatu, baina behar izanez gero zure aseguruak babestu eta kalte-ordainak emango lizkizukeela konturatzen zara automatikoki. Urtarrilaren 1ean, Istripuen Baremo Legea sartu zen indarrean, zirkulazio istripuen ondorioz pertsonei eragindako kalteak eta galerak baliozkotzeko sistema ezartzen duena; beste istripu batzuetan ere aplika daiteke baremo hori, lan istripuetan edo okerreko osasun praxietan, besteak beste. Heriotzen ondoriozko kalte-ordainen igoera da berrikuntza nagusietako bat, %50 igo baitira batez beste. Istripuen ondoriozko arrastoen kalte-ordainak ere %35 igo dira, eta lesioen kalte-ordainak, %12, 58 batez beste.   Zer aldatu da?  Beste onuradun batzuk agertu dira, kaltetu gisa sailkatu direnak: adinez nagusi diren anaia-arrebak, bikotekide egonkorrak, euren guraso biologikoak ez diren senideekin bizi diren adingabeak, gutxienez bost urtean biktimarekin familian bizi izan diren senideak batez ere. Eta aldatu egin da biktimarentzako kalte-ordainak kalkulatzeko metodoa, lortu gabeko irabaziak sartuta, hau da, kaltea gertatu ez balitz lortuko genituzkeen irabazien galerari dagokiona. Lege berriak aintzat edukiko ditu biktimen diru-sarrerak, etxean egin dezaketen lana eta adingabe edo ikasleentzako etorkizunerako gaitasunen galera. Aseguru artekariok txalotu egin dugu erreforma; izan ere, kontsumitzaileen alde jarri eta erreforma biktimen onerako dela uste dugu, haien estaldurak hobetzen baititu. Bat gatoz Justizia ministro Rafael Catalaren 2014ko irailaren 19ko adierazpenekin ere: «funtzio ekonomiko hutsetik harago, kohesio sozialerako faktore bihurtu da aseguruaren funtzioa; herritarren ongizatea lortzen laguntzen du, hain konplexuak diren gaiak ongi...
Psikoteknikoak: Sare sozialei “esker”, lapurtu egin didate oporretan

Psikoteknikoak: Sare sozialei “esker”, lapurtu egin didate oporretan

  Irakurri duzu inon lapurren %80k sare sozialak aztertzen dituztela euren lapurretak prestatzeko? Egia da! Mundura jaurtitzen dugun informazioari esker, badakite zein egun eta ordu diren onenak pagotxarako. Zer ez duzu sekula argitaratu behar? Gehien nahi duzuna, hain zuzen ere: primeran pasatzen ari zarela erakusten duten argazkiak. Askotan, etiketatutako lagunekin agertzen zara, lapurren zorionerako. Aholkua: itxaron itzuli arte, argazkiak argitaratzeko eta erabili “ItzuliNahi” moduko hastagak erabili, eta onena amaitu dela adierazi. Inbidia emango diezu lagunei, baina gaiztoak zure etxean sar daitezen saihestuta. Eta lapurren ordez iturri bat gaizki itxita baduzu eta etxea urak hartzen badizu? Edo txinparta batek sute bat eragiten badu? Zure etxe asegurua da antidotorik onena, zu bertan ez zaudela gerta daitezkeen ezbeharrak ere estaltzen baititu. Gogoan izan edukitzailea (etxe, hormak, leihoak…) eta edukia (barruan duzuna: altzariak, ordenagailua, bitxiak…) babestu behar dituzula. Oporretan joan aurretik, birpasatu zure polizaren estaldurak. Aholkatu dizugun zerbait falta dela uste baduzu, etorri lehenbailehen, eta berehala erantsiko dugu. Horrela, lasai joan eta zoriontsu itzuliko...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies