Psikoteknikoak: Udan autoan eraman beharreko agiriak

Psikoteknikoak: Udan autoan eraman beharreko agiriak

  Autoan zoazenean, garrantzitsua da hainbat agiri “eskura” edukitzea. Denak ez dira nahitaezkoak, baina bai komenigarriak edo gomendagarriak Nahitaezkoak Ez badituzu, 3.000 eurora arteko isuna jar diezazuke Poliziak edo Guardia Zibilak. Gida-baimen eguneratua. Gogoan izan agiri erabat baliozkoak direla gidabaimenaren edo nortasun agiriaren kopia konpultsatuak. Zirkulazio baimena. Ibilgailuaren datu teknikoak eta jabearen inguruko informazioa ditu. IAT txartela. Aldeko txostenarekin eta IAT pegatina ikusteko moduko leku batean jarrita.   Komenigarriak Aseguruaren poliza eta horren azken ordainagiria, indarrean dagoela egiaztatzeko. Zirkulazioko udal zerga, azken ordainagiriaren ordainketaren egiaztagiri modura.   Gomendagarriak Aseguruaren asistentzia-telefonoa. Gehienek 24 orduko zerbitzua dute, eta poliza kontratatzerakoan emango dizugu, gainerako dokumentazioarekin batera. Adiskidetasunezko Istripu Aitorpenaren kopia, gure artekaritza bulegotik bidaliko...
Psikotéknikoak: Gidabaimenik gabe eta… diru-sarrerarik gabe

Psikotéknikoak: Gidabaimenik gabe eta… diru-sarrerarik gabe

  Imajinatzen duzu hegalik gabeko arrano bat? Ezingo luke ehizarik egin eta goseak hilko litzateke. Eta eskuetan lesio bat duen zirujau bat? Automatikoki utziko lioke operatzeari. Pentsa ezazu gidatu ezin dezakeen gidari profesional batean. Autonomoa bada, diru-sarrerak galduko ditu. Besteren kontura lan eginez gero, gidabaimena kentzeak kalera botatzea ekar dezake. Gutako batzuk ez gara ez taxilari, ez kamioilari, ez banatzaile… Baina maiz erabiltzen dugu autoa, eta arau-hauste OSO LARRI batek egoera ekonomiko larrian jarriko gintuzke. Aseguruaren Memoria Sozialaren arabera (UNESPA 2014), scooterretarako (%49,9), kamioietarako (%43) eta furgonetetarako (%34) kontratatzen dira, batez ere, gidabaimenaren galtzea estaltzeko aseguruak. Kausak eta ondorioak Bi arrazoirengatik gera zaitezke gidabaimenik gabe: Puntu guztiak galdu izanagatik. Arau-hauste arinak pilatzen joan izana da adibide bat (mugikorretik hitz egiteagatik, uhala jarrita ez edukitzeagatik…). Arau-hauste oso larri batengatik. Adibidez, 191 km/h-ra baino gehiagora gidatzeagatik gehienez ere 120 km/h-ra joateko diren errepideetan, edo alkohol-tasa handiarekin (>0,60 mg/l arnastutako airean edo 1,2 g/l odolean). Azken 9 urte hauetan 100.000 gidariri baino gehiagori kendu diete gidabaimena. Horietatik 80.000k errekuperazio ikastaroak egin dituzte, ordaindu beharrekoak. Gastua eta gidatu ezinak dakarren diru-sarrera galera arintzeko sortu zen gidabaimena kentzen dizutenerako asegurua Kontratatu aurretik, bi galdera egin behar dizkiogu gure buruari: zenbat diru jasoko duzu, egunean, gidatu ezinak eragindako diru-sarreren galera konpontzeko? Eta zenbat denboran? Norberaren soldataren araberakoa da kalte-ordainaren muga, noski. Zure artekaria naizen aldetik, autoa egunero erabiliz gero estaldura hori zalantzarik gabe kontratatzea aholkatzen...
Psikoteknikoak: Munduan barrena dabiltzan gidariak

Psikoteknikoak: Munduan barrena dabiltzan gidariak

  Juanek Europan barrena autoz bidaiatzeko plana egin du, eta ez dakit zer dokumentazio behar duen. Margaritaren semea Australian dago, Erasmus programarekin, eta Espainiako gidabaimena dauka. Munduan barrena dabiltzan 2,18 milioi espainiarretako bat da. Ezinbestekoa Bai Juanek eta bai Margaritak dagokion jatorrizko dokumentazioa (ez fotokopia) eraman behar dute beti, eta helmugako zirkulazio-arauak jakin behar dituzte. Alegia… Zuretzat: Gidabaimena eta NANa. Eta autoarentzat: Matrikulazio-agiria, indarrean dagoen nahitaezko asegurua (edo Txartel berdea, automobil aseguruaren nazioarteko ziurtagiria, NBEaren babesa duena eta bisitatutako herrialdeko nahitaezko aseguruaren baliokidea dena), eta ordaindutako azken ordainagiria, Fitxa teknikoa, IAT eguneratua, eta Zirkulazio zerga ordaindu izanaren egiaztagiria. Europan  Europako Gidabaimen Bakarra bakarra da, formatu zein baldintza aldetik. Beraz, inolako arazorik gabe gida dezakezu zure gidabaimena balioduna bada eta indarrean badago. Herrialde horietako batean bizi behar baduzu, helmugako Gidari Erregistroan inskribatu edo gidabaimen nazionalarekin alda dezakezu. Nazioarteko hitzarmenekin  Espainiak elkarrekiko nazioarteko hitzarmen ugari sinatu ditu. Horiek idatzitako moduaren arabera, Espainiako gidabaimenarekin gidatu edo han bizi garen denboran trukatu ahalko dugu. Ez badago hitzarmenik, Espainiako Kontsulatura jo behar da. Eta aseguruak? Gogoan izan zure autoan bidaiatzen baduzu zure aseguruaren estaldurak muga gurutzatu ahala alda daitezkeela, esklusioak baitaude baldintza guztietan. Zer egin, orduan? Lehenik eta behin, zatoz gugana; zure baldintzak ikuskatu eta zein kasutan zauden estalita ikusiko dugu eta, beharrezkoa bada, bidaietarako asistentzia-aseguru bat kontratatuko dugu. Gidatzeaz, bidaiez eta esperientziez gozatzea ere bada ongi aseguratuta egotearen...
Gidabaimena berritzea: Jarri zure autoa prest, eta ongi pasa uda!

Gidabaimena berritzea: Jarri zure autoa prest, eta ongi pasa uda!

  Lanaren printzipio eztabaidaezinetako bat atsedena da, eta oso lotuta dago eguraldi onarekin eta oporrekin. Segur aski, autoz bidaiatuko duzu datozen egunetan. Ez dugu nahi inork plana zaputz diezazun. Beraz. 3 aholku emango dizkizugu zure ibilgailua mekanika, dokumentazio eta aseguru aldetik prest egon dadin. Azterketa mekanikoak Ezinbestekoa da motorra zuk zeuk ikuskatzea edo tailer batera eramatea. Likidoak (hozgarria, olioa…) eta pneumatikoen egoera (presioa eta desgastea) begiratu behar dituzu. Ikuspen-elementuek (argiak eta haizetakoak) ongi funtzionatu behar dute. Indargetzeak eta balaztek ere ongi erantzun behar dute, aire egokituak bezalaxe. Paperak, eskura beti Nahitaezkoa da: zirkulazio-baimena, gidabaimena eta IATa egunean edukitzea (IATaren eranskailua barne). Gainera, hauek ere gehitzea aholkatzen dizugu: poliza eta autoaren aseguruaren azken ordainagiria, Adiskidetasunezko Aitorpenaren gure Gida, Istripuen Europako Aitorpena eta aseguruaren laguntza eta arretarako telefonoa. Zein da asegururik egokiena? Sei urtetik beherako ibilgailuentzat, hobe arrisku orotakoa. Hortik aurrera, hirugarrenentzako aseguruak balio dezake, baina pixka bat gehiagogatik, gidariarentzako eta laguntzaileentzako osasun eta botika estaldurak, beiren konponketa, bidaia-laguntza eta lapurreta zein suteen kontrako babesa lortuko dituzu. Galde iezaguzu gure aseguru artekaritzan, eta nola eskuratu azalduko dizugu. Amaitzeko, ekipajea behar bezala antolatzea eta, sabaian bizikletarik edo kutxarik eramanez gero, zama aseguratzea aholkatzen dizugu. Eta ez ahaztu larrialdietako elementuak: triangeluak, txalekoa eta lehen sorospenetarako...
Psikoteknikoak: “Logalea gidatzean, arriskua gainean”

Psikoteknikoak: “Logalea gidatzean, arriskua gainean”

  Abiatu zarete, bart autoa kargatu zenuen eta gaur goizeko lau eta erditan altxatu zara bidaia fresko egiteko. Denak prest…. Abian jartzen zara! Oraindik ez du eguna argitu, baina ez zaizu axola gauez gidatzea. Laster argituko du. Kontuz dabilen gidaria zara eta pare bat ordu barru gelditu eta gosaltzeko asmoa duzu. Baina… “Kontxo… Goizeko sei eta erdiak dira eta dena itxita dago. Pixka bat gehiago…. Zazpiak. Itxita oraindik eta eguna argitzen hasi du. Beste pixka bat gehiago bidaiatu…” – Begiak kliskatzen dituzu eta aharrausi egin. ARRISKUA! Komeni da goizeko ordu bietatik seiak arte eta arratsaldeko ordu batetik lauak arte ez gidatzea. Gidatzeko ordurik txarrenak dira, gorputza erlaxatu egiten da, logalea iristen da eta istripua izateko arriskuak biderkatu egiten dira. Zenbateraino? Espainiako errepidetako heriotza-arrazoietan laugarrena izan arte. Trafiko-istripuen %20-30arekin lotuta dago. Garrantzitsuena ez da goiz iristea, ongi iristea baizik. Gidariekin egindako ikerketa baten arabera, atsedenak eta kafea hartzeak gidatzeko erreakzio-denbora hobetzen dute, errepidetako marrak gutxiagotan zapaltzen dira eta logalearen sentsazioa jaisten da Nekatuta dagoen gidariak erabaki txarrak hartzen ditu. Atsedena hartzen badu eta kafea hartzen badu, erreakzio-denbora %7,7 azkarragoa izango da.  Zure aseguru-artekari gisa, gomendatzen dizut laguntzako telefonoa zure mugikorrean sartzea, edozein gorabeheraren aurrean ondo prestatuta egon...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies