Psikoteknikoak: Insomnioa garuneko komunikazio-sareetako kalteekin erlazionatuta dago

Psikoteknikoak: Insomnioa garuneko komunikazio-sareetako kalteekin erlazionatuta dago

Elhuyar Zientzia.  Insomnioa oso ohikoa den arren, haren arrazoiak eta ondorioak ez dira ezagutzen guztiz. Orain, ordea, emaitza esanguratsuak argitaratu dituzte Radiology aldizkarian: insomnioa duten pazienteek garuneko materia zuria kaltetuta dute. Materia zuria garuneko neuronen axoiez osatutako zuntz luzeez beteta dago, eta haren zeregina oinarrizkoa da garunaren funtzionamendurako: garunaren aldeak elkar konektatzen dituzte. Substantzia zuriaren zuntzak kaltetzen badira, garunaren alde horien arteko komunikazioa eten egiten da. Hain zuzen ere, insomnio-pazienteen garunetan materia zuriaren zuntzen egoera aztertu dute, eta anormaltasunak antzeman dituzte. Ikerketaren helburua materia zuri anormalaren eta insomnioaren iraupen eta ezaugarrien arteko erlazioa aztertzea zen. Horretarako, lehen mailako insomnioa duten  23 paziente eta 30 kontrol osasuntsu alderatu dituzte. Lehen mailako insomnioa esaten zaio lo hartzeko eta lo mantentzeko arazoak hilabetez edo denbora gehiagoz izateari. Halakoetan, nekea, gogo-aldartearen alterazioak eta arazo kognitiboak antzematen dira; baita antsietate-arazoak eta depresioa ere. Hortaz, ikerketan parte hartu duten parte-hartzaile guztien loaren kalitatea, insomnio-maila, antsietate-maila eta depresio-maila aztertu dira. Gero, garunaren erresonantzia magnetikoa egin zaie, materia zuriaren zuntzetan kalterik ba ote dagoen ikusteko. Ikerketaren arabera, insomniodun pazienteek garunaren eskuineko aldean eta talamoan –kontzientzia, loa eta alerta-egoera erregulatzen dituena– materia zuriaren nabarmenki kaltetua zuten, kontrol osasuntsuen aldean. Ikertzaileek diote materia zurian ikusi diren kalteen oinarrian mielinaren galera egon daitekeela, nerbio-zuntzen inguruan egoten den babes-geruzaren galera, hain zuzen ere. Bestetik, talamoa zenbateraino dagoen kaltetuta insomnioaren iraupenarekin eta depresio-mailarekin bat zetozela ikusi dute. Talamoa da, azken batean, gorputzaren erloju biologikoaren osagai garrantzitsuak hartzen dituena. Hala eta guztiz ere, ikertzaileek ohartarazi dute kalte neurologikoen eta insomnioaren arteko erlazioa argitzeko paziente gehiago aztertuko dituzten ikerketak egin behar direla. Goiko irudiak erakusten ditu garunean azaltzen diren eta mielina-zuntzez osatutako 6 egiturak...
Psikoteknikoak: Bihotza zaintzen duten elikagaiak

Psikoteknikoak: Bihotza zaintzen duten elikagaiak

Dieta orekatua egiteak sendotu egiten du bihotzaren osasuna. Bihotzaren Espainiako Fundazioak (FEC) hamar elikagai nabarmentzen ditu bihotzarentzat ezaugarri onuragarriak dituztelako: Intxaurrak: ugari izaten dituzte omega 3 gantz azidoak, bihotza babesten dutenak, eta, ondorioz, bihotz-hodietako arazoei aurrea hartzen diete.   Brokolia: azido folikoa izaten du, burdina, kaltzioa, K bitamina, herdoilaren aurkakoak… Lagundu egiten du hodietako istripuak izateko arriskua murrizten.   Txokolate beltza: lagundu egiten du arterien malgutasuna lehengoratzen eta saihestu egiten du leukozitoak odol-hodietako paretetan itsatsi daitezen.   Marrubiak: flabonoideak dituzte, eta lagundu egiten dute arteriak dilatatzen, babestu egiten dute endotelioa (odol-hodien barne geruza) eta kontrolatu egiten dute arteria tentsioa.   Currya: kurkumina izaten du, herdoilaren aurka egiteko gaitasun handia duen osagaia, zeinak murriztu egiten baitu bihotz gutxiegitasuna eta hipertentsioa izateko probabilitatea, hanturen aurka egiteko balio duelako.   Te berdea: egunean katilukada bat edo bi hartzeak lagundu egiten du bihotz-hodietako gaixotasunei aurrea hartzen, lagungarria baita odolean gantz maila handiak ez izateko.   Oliba olioa: gantz azidoak eta herdoilaren aurkakoak ditu, eta egunero hartzeak lagundu egiten du bihotz-hodien osasuna zaintzen.   Izokina: lagundu egiten du kolesterola eta triglizeridoak murrizten eta handitu egiten du odolaren jarioa, hobetu egiten duelako arterietako pareten malgutasuna.   Ardo beltza: etanolak eta polifenolek eragin onuragarriak dituzte aterosklerosia sortzen duten hantura-molekulen gain.   Lekaleak: kalitate bikaineko proteinak dituzte, eta gantz gutxi daukatenez, lagundu egiten dute odoleko kolesterola maila osasungarrian egon dadin. – See more at:...
Gidabaimena berritzea : Gurasoek gainbegiratu egin behar lukete animalien eta haurren arteko harreman oro”

Gidabaimena berritzea : Gurasoek gainbegiratu egin behar lukete animalien eta haurren arteko harreman oro”

 Lehenago edo geroago, haurrek maskota bat eskatzen dute. Orduantxe hasten dira zalantzak, haurrak txikiak direnean gurasoek ez baitute argi ikusten animalia bat adoptatzeko aukera. Zer-nolako neurriak hartu behar ditugu? Tamara Garcia Cid psikologoa da, Animaliekiko Jokabidea eta Bizikidetza arloko irakaslea Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta aditua txakurrek lagundutako terapietan. Etxean haur txikiak daudenean maskota bat adoptatzeak zer-nolako arriskuak ekar ditzakeen zehazten du modu arduratsuan egin ezean, eta aholkuak ere ematen ditu animalien eta haurren arteko bizikidetza bikaina izan dadin eta lagun banaezinak izan daitezen. Espainiako Estatuan, urtean gutxienez 142.000 txakur eta katu abandonatzen dituzte, Affinity Fundazioaren Behatokiak egindako azterketa baten arabera. Gurasoek adoptatu egin behar al dute haurrek maskota bat eskatzen dietenean? Zoragarria da familia animalia batekin handitzea, baina erabakiak ardura bat dakar eta ez daiteke hartu arinkeriaz. Aztertu egin behar da eta haurrari ulertarazi egin behar zaio aldaketak gertatuko direla eguneroko errutinan eta maskotak zeregin berriak ekarriko dituela. Animalia batekin bizi den ezagun baten etxera bisitan joateak lagundu egin dezake erabakia hartzen; balioko digu jakiteko ea apeta baino ez den edo sakonagoa den gogoa. Maskotentzako Elikagai Ekoizleen Europako Federazioak dio Espainiako etxeetan 5,4 milioi txakur bizi direla eta 4 milioi katu. Zer-nolako ikasbideak ikasten dituzte haurrek animaliekin? Bizitza animalia batekin partekatzea esperientzia handia da haur batentzat. Animalia bat maitatzea, zaintzea, laztantzea, harekin lo egitea, jolastea… horrek estimulu sentsorialak, mentalak, motorrak eta emozionalak eragiten ditu, oso garrantzitsuak direnak haurren bilakaeran. Animaliak motibazio iturri ere badira haurrentzat: etxeko lanak egiteko garaian, adibidez, esan diezaiekegu bukatzen dutenean maskotarekin jolastu daitezkeela. Zein da errezeta animaliak eta haurrak ongi bizi daitezen elkarrekin? Osagai hauek ditu: paseoak, jolasak, estimulazioa eta atxikimendua. Haurrek partaide izan behar...
Psikoteknikoak: “Nutrizio arloko piramide berria hobetu egin liteke azpimarratuko balitz zein garrantzitsua den kalitatezko elikagaiak jatea, sasoikoak eta gertukoak”

Psikoteknikoak: “Nutrizio arloko piramide berria hobetu egin liteke azpimarratuko balitz zein garrantzitsua den kalitatezko elikagaiak jatea, sasoikoak eta gertukoak”

Maira Bes-Rastrollo aditua da Medikuntza Prebentiboan eta Osasun Publikoan, eta irakasle titularra Nafarroako Unibertsitatean. Kezkagarriak iruditzen zaizkio azkenaldiko zenbait zifra eta joera, adibidez Mediterraneoko Dieta bazterrean gelditzen aritzea edo Estatuko hamar pertsonatatik ia zazpik telebistari begira bazkaltzea edo afaltzea ia egunik gehienetan. Bere iritziz, dieta osasungarri baten jarraibideak emateko grafikorik argienetakoa da nutrizio arloko piramidea, baina iruditzen zaio beste alderdi batzuk gehiago nabarmendu litezkeela, adibidez osoko elikagaiak jatearen garrantzia. Eta besterik ere eransten du Espainiako Epidemiologia Elkartearen saria eta Gizentasuna Ikertzeko Europako Elkartearena jaso dituen aditu honek: “Gastronomia osasungarriari lotutako formazioa sustatu behar litzateke eskoletan”.   Espainiako Estatuan urruti al gaude dieta eredu osasungarri batetik? Egin diren ikerlanen arabera, herritarrak bazterrean uzten ari dira Mediterraneoko Dieta, batez ere pertsonarik gazteenak. ENRICA ikerlanaren datuek esaten dutenez (Espainiako herritarren lagin adierazgarri batekin egin da), 0tik 9rako eskalan, Espainiako herritarrek 3,7ko atxikimendua agertu diote Mediterraneoko Dietari. Esan liteke, oro har, Mediterraneoko Dieta moldatua jarraitzen duela jendeak, eta txertatu egin dituela azken hamarkadetako joera batzuk, haragia eta haragi produktu asko jatekoa eta azukre ugariko elikagaiak ere bai. Zer egin behar genuke hobeto jateko? ENRICA ikerlanak berak ageri duenez, herritar guztien artean oso gutxi iristen dira gomendatutako kopuruetan jatera frutak, berdurak, barazkiak, esnea eta esnearen eratorriak. Eta lekaleak ere oso ahaztuta ditu jendeak. Aitzitik, animalia jatorriko proteina gehiegi jaten dugu, hau da, haragi eta haragi produktu gehiegi jaten dugu, hestebeteak esaterako. Nabarmen hobetu daitekeen beste alderdi bat gatz kontsumoa murriztea izango litzateke. Kontuan hartu behar da aurrez prestatuta eta prozesatuta dauden elikagai askok erruz izaten dutela gatza. Nutrizioaren arloko piramideari aldaketa batzuk egin zaizkio 2015. urteko argitalpenean. Zergatik zen beharrezkoa berrikusi eta eguneratzea? Beharrezkoa...
Psikoteknikoak: Zirkulazio sistemako gaixotasunen sailkapena

Psikoteknikoak: Zirkulazio sistemako gaixotasunen sailkapena

Nahasmenduak, banan-banan  INEk esaten du, CIE-10 delakoan oinarrituta (Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapena da), zirkulazio sistemako gaixotasunen barrenean heriotza gehien eragiten duten biak bihotzeko gaixotasun iskemikoak (bularreko infartua edo angina, adibidez) eta garun-hodietakoak direla. Hala ere, zirkulazio sistemarekin zerikusia duten beste hainbat nahasmendu eta gaitz daude. OMEk honako hauek nabarmentzen ditu: Garun-hodietako gaixotasunak (odoljarioa, odol isuria, enbolia, tronbosia, garuneko apoplexia edo iktusa): garuneko zati batean odol zirkulazioa gelditu egiten denean gertatzen da. Halakoetan, segundo batzuetako kontua izaten den arren, garunak ez dezake jaso ez mantenugairik eta ez oxigenorik ere. Garuneko zelulak hil egin daitezke, eta horrek kalte iraunkorra eragiten du. OMEk azaltzen duen bezala, garun-hodietako istripuaren sintomarik ohikoena izaten da gorputzaren alde bateko besoan, zangoan eta aurpegian giharren indarra bat-batean galtzea. Beste sintoma batzuk ere agertzen dira: gorputzaren alde bateko masaila, zangoa edo besoa sorgortzea; gogo nahasmendua, hitz egiteko edo esaten dena ulertzeko zailtasuna; ikusmen arazoak begi batean edo bietan; oinez ibiltzeko zailtasuna, zorabioak, oreka edo koordinazioa galtzea; buruko min handia, nondik datorren jakiten ez dena; eta ahultasuna edo kontzientzia galtzea. Bihotz gutxiegitasuna: gaixotasun kronikoa da eta bihotza ez da gai izaten behar adina odol oxigenodun ponpatzeko organismo guztira. Gaitasun gutxiegi duen bihotz bat izateko arrazoia tratatu gabeko hipertentsioa izaten da, baita gaixotasun koronarioa ere, eta hein txikiagoan, balbulopatiak (batez ere balbula aortikoarena eta mitralarena). Kardiopatia koronarioa (miokardioko infartua): bihotzari odola eta oxigenoa eramaten dioten odol-hodi txikiak estutzeak eragiten du. Miokardiopatiak: miokardioa (bihotzeko giharren ehuna) hondatu egiten da, ahuldu, dilatatu edo egiturazko beste arazo bat izaten du. Bihotzak ponpatu ez dezakeenean edo ongi funtzionatzen ez duenean gertatzen da maiz. Miokardiopatia duten paziente gehienek bihotz gutxiegitasuna izaten dute. Arteria hipertentsioa (presio handia):...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies