Psikoteknikoak: Emakumeei pelbisa zabaltzen zaie ugalkotasun handieneko garaian, erditzea errazteko

Psikoteknikoak: Emakumeei pelbisa zabaltzen zaie ugalkotasun handieneko garaian, erditzea errazteko

  Ikerketa berri batek erakutsi du emakumeen pelbisa ugaltze-garaian zabaldu egiten dela eta, emakumeak zahartuz doazen heinean, haien pelbisa berriz estutu egiten dela, ugaltze-garaia amaitu dela erakutsiz bezala. “Denbora-tarte batez irekitzen den leihoa balitz bezala, gero itxi egiten dena”, adierazi dute ikertzaileek. Gizonezko eta emakumezkoen pelbisaren hainbat ikuspegi. 15 urteko (urdin gardena) eta 25 urteko (solidoa) pelbisen arteko aldea, eta 40 urteko (solidoa) eta 80 urteko (arrosa gardena) pelbisen artekoa. Arg. Zurich-eko Unibertsitatea Antropologoek askotan planteatu duten galdera izan da eboluzioak zergatik ez duen prestatu emakumezkoen pelbisa erditze errazagoak eta minik gabekoak izateko. Beste animaliek baino erditze luzeagoak izaten ditugu: bataz beste, 9 ordu behar izaten dugu erditzeko, eta, tximino handiek, 2 ordu besterik ez. Galderari eman zaion erantzuna izan da giza espeziea bipedo bihurtzearen ondorio izan zela pelbisa estutzea; eboluzioak oreka bilatu behar izan zuela, nolabait, garun handiko haurrak erditzeko pelbis zabala behar zuelako, baina, era berean, bi hankatan ibiltzeko pelbisa estutzen zelako. Zurich-eko Unibertsitatean egindako ikerketa berri baten arabera, ordea, pelbisaren tamainaren eta formaren aldaketak ez ditu eboluzioak eragiten, baizik eta ontogeniak, alegia emakume bakoitzaren garapen indibidualak. Izan ere, ikusi dute pubertaroa arte gizon eta emakumeen pelbisaren garapena antzekoak direla, baina pubertaroa hasitakoan emakumeen pelbisa zabaltzen joaten dela –gizonezkoa ez bezala– erditzea errazteko. 25 urterekin lortzen du emakumeen pelbisak zabalera handiena eta 40 urte arte mantentzen da horrela. Hortik aurrera, pelbisa estutzen joaten da berriz eta jaiotze-kanalaren dimentsioak nabarmen murrizten dira, gizonen pelbisaren antza handiagoa hartuta. Pelbisaren garapenean ematen diren aldaketa horiek pubertaroan eta menopausian gertatzen diren hormona-aldaketek zuzendutakoak dira. Pelbisa zabaldu eta estutzeak, beraz, bi funtzioak bermatzera jotzen du: ugalkortasun handieneko garaian zabaldu egiten da, haurren erditzeak errazteko –gure espeziearen ezaugarria baita...
Psikoteknikoak: Kutsatzaile hormonalak.Berandu eta herren dator Europatik babesa

Psikoteknikoak: Kutsatzaile hormonalak.Berandu eta herren dator Europatik babesa

  90eko hamarkadaren hasieratik dakigu inguratzen gaituzten konposatu kimiko sintetikoetako asko kutsatzaile hormonalak direla. Gure sistema endokrinoa engainatu eta gaitz ugari eragiten dute: ugalketari lotutako nahasmenak, minbiziak, diabetesa… Zientzialariek aspaldi alarma jo zuten arren, halako substantzietarako behar bezalako araudirik gabe gaude oraindik Europar Batasunean; ez luzerako, zorionez. Ondoko lerrootan kontatuko dizuegu nola lortu duten produktu kimikoen eta pestiziden lobbyek erregulazioa atzeratzea. Eta agian, itxuragabetzea ere bai. Azken urteotan gero eta zientzialari gehiagok publikoki agertutako kezka da: gizakiok –batez ere Bigarren Mundu Gerraz geroztik– sortu eta naturara jaulki ditugun 100.000 inguru konposatu kimikoekiko elkarrekintzaren ondorio zehatzak ez ditugu oraindik behar bezain ondo ezagutzen, baina gaitz askoren gorakadarekin zerikusi zuzena dutela pentsatzeko oso arrazoi sendoak daude. 90eko hamarkadaren hasieratik ezagun da konposatu horietako batzuek animalion sistema endokrinoekin elkarrekintza zuzena dutela. Izen ugari daukate, denak ere taberna edo bazkalosteko solasaldirako desegoki askoak: disruptore endokrino, kutsatzaile edo nahasle hormonal… “Ez dugu aurkitu oraindik jendartean erraz zabaltzeko moduko izendapenik”, azaldu digu Kistiñe Garcia ingurumen-zientzialari bilbotarrak. Ekologistak Martxaneko kidea da Garcia, eta elkarte horrek elikatutako Libres de contaminantes hormonales (Kutsatzaile hormonalez libre) bloga egitea du eguneroko zeregina. Irakurleei bezala geure buruei lana errazteko aholku bat eman digu: ingelesezko EDC siglak baliatzea disruptore endokrinoez jarduteko. “Itxura-egile” endokrinoak  Garciak azaldu digunez, kutsatzaile hormonal guztiek ez dute modu berean jokatzen, baina funtsean esan daiteke sistema endokrinoari “iruzur” egiten diotela: hormonak imitatzen dituzte, eta gorputza ez da gai batzuk eta besteak bereizteko. Hala, EDCek disfuntzioak eragin ditzakete hormonek erregulatutako prozesu guztietan, normalean epe luze baten ostean ondorioa izango dutenak. Disruptore endokrinoen arriskuei buruzko ehunka ikerlan argitaratu dira, zientzialarien arreta bereganatu zutenetik igarotako mende laurdenean. EDCekin lotura duten gaitzen zerrenda...
Psikoteknikoak: Postpolio sindromea; arazoak eta proposamenak

Psikoteknikoak: Postpolio sindromea; arazoak eta proposamenak

Urriaren 24a poliomielitisaren aurkako nazioarteko eguna da. Egun hori baliatuz, guztiokin partekatu nahi ditu EPE-Euskadiko Polio Elkarteak poliomielitisaren ondorio berantiarrak, eta, besteak beste, postpolio sindrome izenekoa —horren mehatxupean bizi baikara poliomielitisaren epidemia jasan genuenok—, baita gaur egun ditugun arazoak eta proposatzen ditugun irtenbideak ere. Postpolio sindromea dugunon arazoak definiziotik hasten dira. Izan ere, ematen zaizkion definizioak oztopo dira gure arazoei irtenbideak bilatzeko bidean, bai osasunari dagokionez, bai gerora alderdi soziolaboralei eragiten dieten legegintzako alderdiei dagokienez. 2010eko urtarrilean, Osasunaren Mundu Erakundeak G-14 kodea ezarri zion gaitzari, Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapenaren ICD-10 bertsioan, nagusiki nerbio-sistemari eragiten dion atrofia sistematikoen barnean. Halaber, gaixotasun arraro gisa identifikatuta dago, ORPHA-2942 zenbakiarek. Franz Nollet doktoreak definizioa berrikusi eta honela definitu zuen: “Sindrome postpoliomielitikoa edo postpolio sindromea (PPS) da poliomielitis paralitiko akutua izan, eta urte askoren buruan azaldu daitezkeen sintoma neuromuskularrak deskribatzeko erabili ohi den terminoa. Lehenagoko poliomielitisaren lehenengo sintoma neuromuskularrak hasi berri dituzten pazienteei balioztatu zaien prebalentzia % 25 eta % 74 bitartean dago. Pazienteei PPS diagnostikatzen zaie, historia kliniko hau oinarritzat hartuta: poliomielitis paralitikoko historia egiaztatua izatea; ondoren, neurologikoki osatzea, partzialki edo ia osorik; eta gutxienez 15 urteko egonkortasun funtzionala izatea. Osatze-aldi hori igarota, muskuluetako beste arazo bat sortzen hasten da pixkanaka, muskuluetako ahulezia handiagotzea edo muskuluetako ezohiko nekea (erresistentzia gutxitzea), neke orokorrarekin edo gabe, muskulu-atrofia, muskuluetako eta giltzaduretako mina. PPSaren diagnostikoa bazterketaz egiten da. Laborategiko probak erabiltzen dira lehenagoko poliomielitis-ebidentziak frogatzeko eta beste gaitz batzuk baztertzeko: elektromiografiak (EMG) agerian uzten ditu bai muskulu sintomatikoen bai sintomatiko ez direnen berrinerbazio- eta denerbazio-seinaleak. Muskuluen biopsiaren bidez agerian geratzen dira muskulu-zuntz multzokatuak daudela berrinerbazioaren ondorioz, eta, halaber, muskulu-zuntzek hipertrofia dutela muskulu-zuntzen galeragatiko konpentsazio gisa. Ez dago PPSa sendatzeko inolako...
Psikoteknikoak: Zurrungak, zarata gogaikarriak baino zerbait gehiago

Psikoteknikoak: Zurrungak, zarata gogaikarriak baino zerbait gehiago

Zurrunga egitea gaixotasuna dela esateko, pertsona bati orduko 5 – 10 aldiz eten behar zaio arnasaldia (apnea/hipoapnea) lo dagoen bitartean; halere, kasu larrienetan, 90 etenaldi ere izan ditzake arnasketan denboraldi berean.  Zurrungak zarata gogaikarriak baino zerbait gehiago dira, loaren apnearen alarma seinalea izan daitezke. Oso ezagunak diren ondorioez gain, hau da lo indarberritzailerik ez edukitzea eragiteaz gain, arazo kardiobaskularrak izateko arriskua duten gaixoengan sortarazten dituzten ondorioak edo haurren gaitasun kognitiboetan eragiten dituzten kalteak ere baditugu. Loaren apnearen ezaugarri nagusia gaixoak egiten dituen zurrunga zaratatsuak dira, eta, Espainian, milioi 1 – 2 milioi laguni gertatzen zaie hori. Apnea, loaldian arnasketan gertatzen diren etenaldiak eraginda gertatzen da. Arnasketaren etenaldi horien ostean, batzuetan, denbora tarte labur batean iratzartuta egotea (mikroiratzartzeak) gerta daiteke. Horren ondorioz, egunean logura izan ohi da, lo indarberritzailerik egon ez delako, eta zenbait kasutan, arazoa kroniko bihurtzen da. Lo indarberritzailerik ez egoteak, denbora luzean gertatzen bada, neke sentsazioa, edozein tokitan eta egoeratan botaka egiteko gogoa, kontzentratzeko arazoak eta memoria galtzea, haserretzeko erraztasuna, buruko minak, libidoa edo lan errendimendua gutxitzea dakartza, edozein istripu izateko arriskuaz gain. Baina horiek ez dira arazo guztiak. Egin berri diren azterlanek esaten dutenez, loaren apnea dutenek gaixotasun kardiobaskularrak izateko arrisku handiagoa dute, bai eta, haurren kasuan, arazo kognitibo gehiago izateko ere. Gauean arnasketan etenaldiak izaten badira, azkenean burmuineko alde batzuei kalte egiten die, haietara doan odol kantitatea gutxitu egiten delako. Hori dela eta, haurren kasuan, beraien garapen intelektualean epe ertain eta luzera izan daitezkeen ondorioak larriak izan daitezke, eta arazo kardiobaskularrak izateko arriskua dutenen kasuan, berriz, burmuineko iktusa izateko arriskua handiagoa izaten da. Osasun Publikoaren arazoa Loaren apnea, Apnea-Hipoapnea Sindromea (SAHS) izenaz ere ezagutzen dena,...
Psikoteknikoak: Garunak atsedenean oroitzapenak errepikatu eta lekuz aldatzen ditu

Psikoteknikoak: Garunak atsedenean oroitzapenak errepikatu eta lekuz aldatzen ditu

Elhuyar Zientzia Londresko Unibertsitaren egindako ikerketa baten arabera, ekintza bat egin eta ondoren atseden hartzean, garunean oroitzapenak errepikatu egiten dira, eta, jarraian, garuneko beste gune batera transferitzen dira. Ikerketaren emaitzek erakusten dute bizitako esperientziak garunean errepikatzea garrantzitsua izan daitekeela oroimena sendotu eta etorkizunean oroitzapenak azkar berreskuratu ahal izateko; baina, horrez gain, garunean informazioaren nolabaiteko berrantolaketa eskatzen duela. Ikerketa egiteko, 6 arratoi jarri zituzten 30 minutuz pista batean korrika, eta gero, 90 minutuz atseden hartzen egon ziren. Lo ziren bitartean, ikertzaileek haien garunaren aktibitatea aztertu zuten, eta ikusi zuten arratoiek korrika-saioa errepikatzen zutela hipokanpoan (oroitzapenak sortzen diren gunean), berez egin zutena baino 10-20 aldiz azkarrago. Eta errepikapen hori bera garunaren beste gune batean gertatzen zela 10 milisegundu geroago, garun-azal entorrinalean. Alegia, nolabait, oroitzapenak bigarren gune batetara eramaten zirela. Hipokanpoak etengabe jasotzen du informazioa, baina badirudi ezin duela dena gorde. Hortaz, oroitzapen garrantzitsuak errepikatzen ditu, eta garun-azal entorrinalera eramaten ditu, han gorde daitezen eta, behar dituenean, azkar berreskuratu ahal izateko. Hain zuzen ere, hori da alzheimer gaixotasuna dutenei aurrena kaltetzen zaien garuneko guneetako bat, eta justu gertatu berri dena gogoratzea dute zailtasun nagusia (nahiz eta haurtzaroko oroitzapenak erraz gogora ditzaketen). Hortaz, alzheimerra eta bestelako gaitz amnesikoak ulertzeko gakoa izan daiteke fenomeno hori sakon...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies