Psikoteknikoak: Beroa eta nekea, gidariaren etsai

Psikoteknikoak: Beroa eta nekea, gidariaren etsai

Arriskutsua izaten da beroarekin gidatzea, gutxitu egiten zaigu-eta arreta eta erreakzionatzeko gaitasuna. Horrexegatik komeni da geldialdiak egitea bi orduz behin eta maiz-maiz hidratatzea bidean goazela   Beroa ez da lagun ona biderako. Auto barruko eta kanpoko bero sapak ondorio larriak ekar ditzake ordu luzeetan gidatzen joan behar duenarentzat, urritu egiten baititu kontzentrazioa eta arreta. Ez da txantxetako kontua: gure bizitzaz ari gara, eta errepidean dabiltzanen bizitzaz. Beroak, izan ere, neurri batetik gora, gutxitu egiten ditu gure gaitasunak: 30 ºC baino gehiagorekin gidatzeak, esaterako, odolean 0,5 gramo alkohol edukitzeak adina murrizten ditu erreflexuak. Eta hori gutxi balitz bezala, areagotu egoten ditu nekea eta logalea, eta, ondorioz, istripuak gertatzeko arriskua. Espainiako errepideetan, adibidez, heriotza gehien eragiten dituzten faktoreen artean, laugarren lekuan dago akidura edo nekea (errepideen egoera kaskarrak eta baldintza meteorologiko txarrek baino heriotza gehiago eragiten ditu). Eguzkiak gero eta gehiago berotu ahala, urduritasuna eta oldarkortasuna ere handitu egiten dira. Kalkuluek diotenez, auto barrena berotzen denean, askoz maizago jotzen dute gidariek klaxona semaforoetan edo auto pilaketak gertatzen direnean. Gidariei urtu egiten zaie, nonbait, erantzukizunez jokatzeko jarrera. Espainiako Trafiko Zuzendaritzaren esanetan, 86 milioi joan-etorri izango dira aurtengo udan, eta, segur aski, handitu egingo da kontzentrazio faltak eta nekeak eragingo duten istripu kopurua, beroaren erruz hein handian. EROSKI CONSUMER aldizkarian motorraren eta osasunaren gaia lantzen duen adituek hainbat aholku eta gomendio ematen dituzte, jakin dezagun beroarekin nola jokatu behar dugun errepidean, eta zer egin behar dugun nekea kontrolatzeko. Nola antzeman nekatuta gaudela?   Hainbat arrazoirengatik ager liteke nekea edo akidura, baina, nagusiki, honako faktore hauek eragiten dute: beroak, lo faltak, asko jateak eta ordu luzeetako bidean atsedenik ez hartzeak. Nekatuta dagoenak galdu egiten...
Psikoteknikoak: TDAH: nahasmendu horrek ere badu tratamendua

Psikoteknikoak: TDAH: nahasmendu horrek ere badu tratamendua

Arreta-gabeziaren nahasmendua (TDAH) ondoretasunezko gaitza da kasuen % 80tan, eta bestela sortu bada, haurdunaldian toxikoak kontsumitzeagatik izan ohi da   Ikasgelan eta etxean inurrien gisa lanean aritu arren emaitza onik lortzen ez duen haurra izan liteke gurea, eta gauzak oso maiz ahazten dituena; Bigarren Hezkuntzara iritsi, eta orduan jabetzen gara zer gertatzen den: arazo bat du. Edo izan daiteke haur mugitu-mugitua, ikasgela osoa dantzan jartzen duten jarrerak dituena, eta baliteke hari Lehen Hezkuntzan antzematea zer nahasmendu duen. Arreta Gabeziaren Nahasmendua eta Hiperaktibitatea (TDAH), hain zuzen. Kalkuluek diotenez, ikasgela bakoitzean gaitz hori duen haur bat bada, gutxienez. Beraz, aski hedatua dago, eta diagnostikoa garaiz egin dezaten eta eskola-porrota ez dadin hainbeste hedatu, funtsezkoa da gurasoak eta hezitzaileak adi egon daitezen eta sintomei errepara diezaieten. Jokabideak erakusten du zer motatako TDAH den Guztiek ez dute berdin jokatzen. TDAHa daukaten haur batzuek oso erraz galtzen dute arreta, ahaztu egiten zaie etxeko lanak egitea eta eskolan emandako oharrak gurasoei jakinaraztea. Akordatzea ahazten zaien horietakoak dira, despistatu hutsak. Beste batzuk, berriz, ezin izaten dira geldirik egon eta oso zaila da horiek kontrolatzea ikasgela batetik bestera doazela, ilaran jarrita daudela edo jantokian bazkaltzen ari direla, eta oihuak eta iruzkin desegokiak egiten dituzte. Esan liteke bazter-nahasle peto-petoak direla. Laburbilduz, eskolan jokabide horiek izaten dituzte Arreta Gabeziaren Nahasmendua eta Hiperaktibitatea daukaten ikasleek, eta haien emaitza akademiko apalek ere salatzen dute arazoren bat eduki behar dutela. Eta garaiz antzeman eta tratatzen ez bada, saihestezina izan liteke eskolan porrot egitea. Gaur egun, TDAHa da ikaskuntza-nahasmendurik ohikoena dislexiaren ondotik. Eskola adinean dauden neska-mutilen % 5-10i eragiten die, eta, ikerketa epidemiologikoek diotenez, ikasgela bakoitzean ikasle batek, gutxienez, badauka gaitz hori. Hori...
Ametsak: gaiztoak ere badira!

Ametsak: gaiztoak ere badira!

Tentsioak edo estresak eragin dezakete gaizki lo egitea eta gauez atsedenik ez hartzea    Negar hots beldurtuek eten dute isiltasuna. Gau-ikara batek esnatu du haurra, eta ohean eserita dago, begiak zabal-zabal dituela, erabat izututa. Beste batzuetan, senide zaharragoek izango dituzte amesgaiztoak, edo gurasoek, eta haiek ere beldurra sentituko dute, larritasuna eta antsietatea, eta sentsazio fisiko desatsegin batzuk ere bai, bularraldeko oinazea edo arnasa hartzeko zailtasunak, adibidez. Egoera hori nahiko ohikoa izaten da hainbat etxetan. Kalkuluek diotenez, helduen % 50 inguruk izan dute noizbait amesgaiztoren bat, eta haurren % 35ek, berriz, nahiko maiz izaten dituzte. Haurtzaroan, 4 urtetik 12 urte bitartera agertzen dira maizen amesgaiztoak, garai horretan, gurasoengandik bereizten ari direla sentitzen baitute haurrek. Aldentze horrek estresa eragin diezaieke ikuspegi emozionaletik, eta amesgaiztoen bidez agertzen da horrek sortzen dien antsietatea: bat-batean esnatzen dira gauaren erdian, negarrez eta oihuka. Haurra hazi ahala, bakanago izaten ditu amesgaiztoak. Adituek diotenez, eguneroko bizitzan zerbait ongi ez doan seinale izaten dira, bai haurrengan eta bai helduengan ere. Hori dela eta, garrantzitsua da horiei aurre hartzen jakitea, agerrarazten dituzten faktoreak saihestea eta egoera horretan zer egin jakitea. Lehenik eta behin, ikusi egin behar da egiaz amesgaiztoak diren edo gau-ikarak diren. Amesgaiztoak gauaren bigarren zatian edo REM fasean gertatzen dira; begien mugimendu azkarra da fase horren bereizgarria, eta, hain zuzen, horixe esan nahi du REM siglak: Rapid Eye Movement (begi-mugimendu azkarra). Baina gauaren lehen zatian gertatzen badira (lehenengo 90 minutuetan) edo ez-REM fasean, orduan gau-ikarak izaten dira. Gainera, pertsona batek amesgaizto bat izaten duenean, esnatu egiten da gauean, baina ez da oroitzen zer amets egin duen, eta berriz lo hartzen duenean, ez du jarraitzen amets horrekin. Ikuspegi...
Gidabaimena berritzea: Askaritan mitorik ez jateko

Gidabaimena berritzea: Askaritan mitorik ez jateko

Askaririk ez egitea edo gantz eta azukre ugari dituzten elikagaiak hautatzea izaten dira hutsegiterik ohikoenak, eta horiek zuzendu beharra dago   Gezurra badirudi ere, elikaduraren inguruko mitoak ez dira bukatzen ananaren dietarekin edo orburuarenarekin. Uste okerrak oso hedatuak daude, eta askarien inguruan ere badira hainbat. Elikadurak gero eta gehiago kezkatzen gaitu, eta agian horren ondorio izango da joera hori. Edonola ere, zentzua erabiltzea da zentzuzkoena gai honetan ere, horrela lortuko baitugu gurasoek eta haurrek iparrik ez galtzea oinarri handirik ez duten iritziekin. Haurrak eta askaria: “zernahi” jan dezatela? Eskolako atarian jarri eta haurrek eskuan zer daramaten aztertuko bagenu, ondorio argia aterako genuke: bada zer hobetu askarian! Koloreetako paperak eta bilgarriak askoren eskuetan, telebistako marrazki eta pertsonaiak ageri dituztela… Eta horiek laguntzeko ematen zaizkien edariak ez dira askoz hobeak: zukuak, esneki txokolatedunak eta edari azukretsuak, itxuraz aski osasungarriak bitaminak erantsi dizkietelako. Espainiako Estatuko haurren artean egindako ikerketa batek, enKid delakoak, haur eta gazteek zer jaten duten aztertu zuen lagin adierazgarri bat hartuta, eta emaitzek erakutsi dutenez, haur-gazteen %96,4k maiz jaten dituzte opilak eta galletak, eta beste %88,2k ohitura dute aperitibo eta zizka-mizka gaziak jateko. Are joera larriagoa ageri da gozoekin eta gozokiekin (%99,4k jaten dituzte maiz-maiz) eta freskagarriekin (%92,6k). Era horretako produktuak noizean behin jateak ez du inolako eraginik osasunean. Baina ohiko bihurtzen direnean, handitu egiten da hainbat gaixotasun kroniko izateko arriskua. Eta zergatik jaten dituzte haurrek halakoak hainbestetan? Arrazoi bat baino gehiago dago horren oinarrian, eta uste oker bat ere bai: askaritan haurrek zernahi janda ere berdin duela. Ez da egia. Nahiz eta ez den egokia haurrak askaldu gabe geratzea, are desegokiagoa da deusetarako balio ez duten kaloriak pilatzea...
Psikoteknikoak: Gorreria

Psikoteknikoak: Gorreria

Gorreriak aldatu egiten ditu harreman afektibo eta sozialak eta zailago bihurtzen afektatuen gizarteko partehartze eta integrazioa   Entzumenaren organoak eta horri loturiko zentzumenak komunikazio pertsonal, sozial eta kulturalerako bitartekorik garrantzitsuenekoa eskaintzen dio gizakiari. Horregatik, entzumenaren funtzionamendu normala eragotzi eta gorreria maila larria sortzen duten gaitzek eragin handia izaten dute harreman afektibo eta sozialetan eta zaildu egiten dute afektatuen gizarteratze eta partehartzea. Gutxi baloratzen den bazterkeria mota bat da. Telefono, txirrin, iratzargailu eta soinuzko seinaleak erabiltzen dituzten bestelako fabrikatzaileek ez dituzte sarritan kontuan izaten gorreriaz efektuak; izan ere, gehienetan soinu akutuak erabiltzen dira horrelako gailuetan, gorreria arazoak dituzten pertsonek ongi entzuten ez dituztenak. Haurren gorreria Gorreriak garrantzi berezia dauka haurrengan, oso txikitatik gertatzen bada gormutu izan baitaiteke haurra. Arrazoi askogatik jaio daiteke haurra gor. Herentziazko arrazoiez gain, haurdunaldia fase delikatua da: amak botika ototoxikoak hartu edo errubeola, toxoplasmosi edo gripea harrapatzen baditu, gorreria izan dezake haurrak. Erditzean, berriz, arrisku faktore dira fetuaren sufrimendua eta garaiz aurretik jaiotzea; baita erditze zail eta luzeak ere. Eta jaio ondoren, otitis, papera, elgorri edo meningitisak belarrian kaltea eragin dezakete eta baita botika ototoxikoek ere. Haurraren gorreria garaiz diagnostikatzea funtsezkoa da errehabilitazio ona egin ahal izateko. Badira zenbait zeinu susmagarri: haurra lasaiegia izatea, ustekabeko soinuen aurrean ez aztoratzea, gurasoen ahotsa entzutean ez lasaitu edo irribarrerik ez egitea, hitz egiten zaionean burua ez biratu edo hitz egiten dion pertsonari begiradarekin ez jarraitzea, arreta erakartzeko eztarri-soinurik ez ateratzea… Gorreriaren susmo txikienaren aurrean espezialistarenera joatea komeni da, diagnostikoa konfirmatuz gero heziketa berezia behar izaten baitute haur gorrek eta lehenbailehen hasita gainera. Gorreria motak Gorreriak arrazoi asko izan ditzake, baina belarriaren egitura bati edo besteari eragiten dioten, bi talde...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies