Psikoteknikoak: Tunel segurtasuna

Psikoteknikoak: Tunel segurtasuna

Errepideetako zirkulazioaren ongizatearen konpromisoaren barnean, BIDEGIren punturik garrantzitsuenetako bat tuneletako segurtasunean datza. Estatistiken arabera, tunelak eremu zabalak baino askoz ere seguruagoak dira, baina bere barnean istripu batek (sutea, matxura …) ondorio larriak ekar ditzake. Ondorio hauek gerta ez daitezen, BIDEGIk lehen mailako segurtasun ekipamendua du prestatuta: Argiztapen sistemak. Larrialdi geralekuak 150 metrotik 150 metrora SOS zutoinak. Larrialdi irteerak 250 metrotik 250 metrora. Ebakuazio seinaleak 50 metrotik 50 metrora. 750 metrotik 750 metrora larrialdi geldialdietarako gunea edota erraiak. Su-itzalgailuak Larrialdietarako alarmak Tuneleko kontrolgunera barnean gertatzen ari diren irudien transmisiorako zaintza-kamerak. Aholkuak Hala ere, ondorengo oinarrizko aholkuak gogoraraztea garrantzitsua da: Seinaleztapen finko zein aldakorrak errespetatzea. Aurreko ibilgailuarekiko segurtasun tartea mantentzea eta pazientzia edukitzea. Norabide bakoitzeko errei bakarra badago ez aurreratzea,  bizitza ugari arriskuan baitaude. Tunel batean sartu baino lehen, ahal inanez gero,  sintoniza ezazu irrati komertzialen bat, puntualki edozein zirkulazio gertakariren berri izateko. Ibilgailuaren argiak piztea eta eguzkitako betaurrekoak eraman izanez gero, hauek...
Psikoteknikoak: Trafiko Zuzendaritzak haurrak lotzeko sistemei buruzko liburuxka interaktiboa argitaratu du

Psikoteknikoak: Trafiko Zuzendaritzak haurrak lotzeko sistemei buruzko liburuxka interaktiboa argitaratu du

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak Expoband&Kids izeneko azokan parte hartuko du asteburuan, BECen, mugikortasun-ohitura seguruak sustatzen laguntzeko mezuak ezagutarazteko programaren barruan. Estandean haurrak lotzeko gailuei buruzko informazio eguneratua eskainiko dute. Gaur aurkeztutako liburuxka interaktiboa webgune honetan egongo da eskuragarri: www.trafikoa.eus. Halaber, 20.000 ale ere argitaratuko dituzte osasun-zentroetan banatzeko. «Liburuxka horrek urriaren 1ean indarrean jarritako araudi-aldaketa jaso ez ezik, lotzeko sistema ezberdinak nola jarri ere argi eta garbi azaltzen du»– adierazi du Trafikoko zuzendari Garbiñe Sáez Molinuevok– Hartarako, bederatzi bideo egin ditugu, eta Trafiko Zuzendaritzaren Youtube kanaleko erreprodukzio-zerrendan ere egongo dira horiek. Berriro ere prebentzioa nabarmendu nahi dugu istripuak eta haien ondorioak saihesteko bide seguruena delakoan». Gehienez 135 cm dituzten adingabeek atzeko eserlekuetan joan behar dute, eta haurrak lotzeko sistema homologatua erabili, nork bere garaieraren eta pisuaren arabera. Horrela, istripua izatekotan, heriotza eragiten duten lesioak % 40 gutxitzen dira, eta zauri larriak izateko arriskua % 70. Haurrak ibilgailuetan lotzeko gailuei eta segurtasun-uhalari buruzko araudia ez betetzea, halaber, falta astuna da eta 200 euroko zehapenaz zigortuta dago. Gailuen instalazioa, bideoz Araudiari, aulki motei, ainguratzeko sistemei zein homologazioei buruzko informazioa ematen du «Segurtasuna hasieratik» liburuxkak eta, gainera, ohiko galderei ere erantzuten die atal batean. Ibilgailuan lotzeko sistemak, haurren pisuaren arabera sailkaturik, nola ezarri azalduta dago bideoan. Bideoak gaurtik aurrera egongo dira ikusgai Trafiko Zuzendaritzaren Youtube kanalean: http://bit.ly/1TUP57h Trafiko Zuzendaritzak kamioi bat du, erabilera askotarako espazioak dituena, bai eta komunikazio-euskarri ugari ere, herritarrei istripuak saihesteko jarrera seguruak izatearen beharra transmititzeko. Trafiko Zuzendaritzak Expobaby&Kinds azokan duen estandean egongo da ikusgai. Iaz, 28 informazio-saio egin ziren, batez ere ikastetxeetako irteeretan, eta aurten era horretako 33 saio egitea aurreikusita dago. 2015ean, Ertzaintzak 306 salaketa (2014an baino 103...
Gidabaimena berritzea: Zelula ama kapsulatuak botika modura

Gidabaimena berritzea: Zelula ama kapsulatuak botika modura

Elhuyar Zientzia. EHUko NanoBioCel taldeko ikertzaileek zelula amak botika modura erabiltzeko sistema bat garatu dute, haien funtzionalitatea eta potentzial terapeutikoa hobetzen lagundu dezakeena (Molecular Pharmaceutics aldizkarian argitaratua). Oraindik hasieran dagoen den tratamendu-mota da zelula amak botika modura erabiltzen dituena, baina gaur egun tratamendu eraginkorrik ez duten gaixotasun kronikoak tratatzeko baliagarri izango direla uste dute lan horren arduradunek. Botika horiek zelula amak biomaterial batean immobilizatuta izaten dituzte eta, handik, zelula amek balio terapeutikoa duten substantziak libera ditzakete denbora-tarte luzeetan. NanoBioCel taldeko ikertzaileek D1 motako zelula ama mesenkimalak erabili dituzte, genetikoki eraldatuta zeudenak, eritropoietina (EPO) jaria dezaketelako. Botika honen bidez, globulu gorrien sorrera estimulatzea dute helburu. NanoBioCel taldeko ikertzaileen nahia zelula amak garraiatzeko eta ezartzeko sistema egokiak diseinatu eta garatzea da. Izan ere, oraindik berria den arren, gero eta indar handiagoa hartzen ari dira zelula amak botika modura erabiltzen dituzten tratamenduak, baina badute hobetu beharra. Zelula amen iraupena hobetzea izan da EHUko ikerketa honen helburua. Horretarako, EPO jariatzen duten zelula amak mikrokapsuletan immobilizatu dituzte eta itsasteko gaitasuna duen peptido bat gehitu dute, zelulen biziraupena handitu nahian. In vitro saioen emaitzek erakutsi dute itsaste-peptidoen erabilerak kapsulatutako zelula amen aktibitatea hobetzen duela eta EPO gehiago jariatzen dutela. Mikrokapsulok saguetan inplantatu dituztenean, oraingoz ez dute alderik nabaritu peptidoaz zein peptidorik gabe inmobilizatutako zelula amen aktibitatean, baina bai ziurtatu ahal izan dute zelula amek bizirik irauten dutela eta EPOren jariaketa denboran zehar handitzen joan...
Psikoteknikoak: Pazienteen segurtasuna hobetzeko neurriak iragarri ditu Osakidetzak

Psikoteknikoak: Pazienteen segurtasuna hobetzeko neurriak iragarri ditu Osakidetzak

  «Pertsonei emandako arretan segurtasunaren etengabeko hobekuntza sustatzeko konpromisoa» hartu du Osakidetzak. Jarraibide egokiak sustatu eta osasun sistemaren segurtasuna eta iraunkortasuna hobetzea da helburua, eta hainbat neurri iragarri ditu xede hori betetzeko, 2013-2016 aldirako prestatutako Pazientearen Segurtasunerako Estrategiaren barruan. Pazienteen segurtasunari buruzko jardunaldietan eman zuen neurrien berri atzo Darpon Osasun sailburuak, Donostian; bi neurri nabarmendu zituen: pazienteen inplikazioa osasun arretako segurtasunean, eta pazienteak okerrik gabe identifikatzea. Sentsibilizazio kanpaina bat egingo du Osakidetzak pazienteek eta senideek behar adina informazio eduki dezaten, eta «lankidetza aktiboa» bultzatuko du, «osasun arretari lotutako ekinbideetan gerta daitezkeen segurtasun okerrak hautemateko». Pazienteak «okerrik gabe» identifikatzeko modua ere aldatuko du. Orain arteko eskumuturreko identifikatzaileez gain, aplikazio informatikoa ere erabiltzen dute ospitaleetan iaztik. Ospitaleratuta ez egon arren, Osakidetzako arreta guneren batean dauden pazienteak ere identifikatuta edukiko dituzte aurrerantzean. Kirurgia seguruarekin, sendagaiak ematearekin, erizaintzako zainketekin eta erorikoen prebentzioarekin lotutako jardunbide egokiak aplikatzea ere aurreikusi du Osakidetzak. Infekzioei aurre egiteko eta kontrolatzeko planak ere egingo ditu. Urte amaierarako neurri denak martxan egongo dira, 11...
Psikoteknikoak: Haurrekin bidaiatzea. Dokumentazioa

Psikoteknikoak: Haurrekin bidaiatzea. Dokumentazioa

  Oporretara eraman beharreko gauzen artean, zein ote dira jendeak maizen ahazten dituenak? Izan zitezkeen sandaliak, xanpua edo jeans berriak, baina horiek zakuan sartuta egoten dira gehienean; ez, ordea, pasaportea, nortasun-agiria edo haurrekin bidaiatzeko behar-beharrezko diren beste dokumentu batzuk. Horiek, zakuan ez, baina etxeko tiraderaren batean ahaztuta geratzen dira maiz. Adin txikikoekin bidaiatu behar denean, ezinbestekoa izaten da zenbait dokumentu eskuratzea (aldatu egin daitezke helmugaren eta erabiliko den garraiobidearen arabera). Hori dela eta, haurrekin bidaiatzeko egin behar diren prestakuntza guztiak egiteaz gain eta hartu behar diren neurri guztiak hartzeaz gain, behar-beharrezkoa den dokumentazio guztia eraman behar da, ongi eguneratua eta indarrean dagoela, jakina. Beharrezkotzat jotzen den dokumenturen bat eskura izan ezean, gerta liteke, adibidez, hegazkinera igo ezinik geratzea edo herrialderen batean sartzeko baimenik ez ematea. Familia askok izaten dituzte gisa horretako eragozpenak urtero, bai ezagutza faltagatik edo bai aurreikuspen okerrak egin dituztelako; beraz, aurrez informatzea komeni da, zenbaitetan aste batzuk ere behar izaten dira-eta dokumentuak eskuratzeko. Txango bat edo pakete turistiko bat kontratatu aurretik, edo itsasontziko edo hegazkineko txartelak hartu aurretik, behar-beharrezkoa da bidaia-agentzian edo garraio-konpainian galdetzea zer-nolako dokumentuak diren ezinbestekoak haurrekin bidaiatzeko. AENAtik baieztatzen dutenez, adibidez, oinarrizko arau batzuk erabiltzen dituzte bidaiari guztientzat, baina enpresek modu independentean funtzionatzen dute, eta gerta liteke batzuek dokumentu gehiago eskatzea beste batzuek baino. Herrialde batetik bestera ere aldatu egiten dira eskakizunak, eta adin txikikoek eta helduek zer-nolako harremana duten elkarren artean, orduan ere dokumentu batzuk edo besteak behar izaten dira. Gauza asko hartu behar dira kontuan, eta egoera zailak ere sor litezke une jakinetan. Dena dela, haurrekin bidaiatzen denean, badira ezinbesteko jotzen diren paperak. Honako hauek dira: NA: 14 urtez gorako pertsona...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies