Gidabaimena berritzea:  Ibilgailua ezagutzea; keinu-argien garrantzia

Gidabaimena berritzea: Ibilgailua ezagutzea; keinu-argien garrantzia

KONTUAN HARTU BEHARREKOA… Gainerako erabiltzaileei norberaren asmoak adierazteko seinaleetako bat keinu-argiak dira. Zenbaitzuk nagikeriagatik edo ahanzturagatik erabiltzen ez duten arren, keinu-argiak nahitaezkoak dira, besteak beste, erreiz aldatu, aurreratu, beste errepide batera sartu edo beste errepide batetik irten behar izanez gero. Keinu-argiak erabili aurretik, atzera ispiluak kontsultatu behar dira.   AHOLKUAK Keinu-argiak behar bezala erabiltzea garrantzitsua da, bai, baina, hala ere, ez digute beti lehentasuna ematen gainerako ibilgailuekiko.   Keinu-argiak honako maniobra hauek egiterakoan erabiltzen dira: aurreratu, noranzkoa aldatu, gelditu, aparkatu eta berriro zirkulatzen...
Psikoteknikoak: Ibilgaiua ezagutzea; atzerako ispiluak

Psikoteknikoak: Ibilgaiua ezagutzea; atzerako ispiluak

KONTUAN HARTU BEHARREKOA… Atzerako ispiluei esker, gidariek atzean gertatzen ari dena ikus dezake. Hala ere, elementu horiek ez dute espazio guztia hartzen, zenbait gune ikusmen-eremutik kanpo geratzen baitira. Ispilu konbentzionalen gabezia horri aurre egite aldera, beste ispilu batzuk ere badaude, horien artean ganbilak eta panoramikoak.   AHOLKUAK Ibilgailuaren gidaria arduratuko da soil-soilik ibilgailuaren barruan bidaiariak eta bagajeak banatzeaz, ikuspena galaraz ez dezaten.   Aurreratzen hasi baino lehen, nahitaezkoa da atzerako ispilutik begiratzea eta ziur egotea gure atzean ez dagoela beste ibilgailurik gu aurreratu nahian eta nahi hori adierazten...
Psikoteknikoak: Auto-ilarak

Psikoteknikoak: Auto-ilarak

Auto-ilara madarikatua! Eta, hain justu, presaz gabiltzanean. Edo agian horregatik, beti presaz gabiltzalako. Kotxea gehiegitan hartzen dugulako, edo Euskal Herria merkantzia garraioan puntu estrategikoa izanik kamioi gehiegi dabilelako, istripu asko daudelako edo azpiegiturak nahikoak ez direlako. Errudunak bilatzen saiatu arren, gure ohiturak aldatu ezean, autoan sartuta, ez aurrera ez atzera, zain egotera kondenatuta gaude. Mugikorretik berandu iritsiko garela abisatzen dugu edo ilarako bizkorrena bazterbidetik beste guztiak aurreratzen nola saiatzen den ikusten dugu, bitartean denbora, dirua eta, batzuen jarrera ikusita behintzat, osasun mentala ere galduz. Auto ilarak garestiak dira. Garestiak ingurumenarentzat, ibilgailuen CO2 emisioengatik. Garestiak, erregaia xahutzen delako. Baina bereziki garestiak denbora galtzen delako, lan orduak, eta beraz, dirua. Azken hau da auto-ilaren fakturan pisu gehien duen kontzeptua. Eta faktura ez da nolanahikoa: Espainiako Estatuan urtero BPGren %2 galtzen da auto-ilaratan edo, beste modu batera esanda, 15.000 milioi euro. Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren arabera, EAEn sortzen diren atasko nagusiak puntualak dira, ez daude egunerokotasunari lotuak. Oporretako irteera eta itzulera operazioetan eman ohi dira edo istripuen ondorioz. Astekari honen Lasarte-Oriako egoitza ez da txarra horren adibideak topatzeko, N-1 errepidea aldamenetik pasatzen baita. Joan den apirilaren 25ean, inguru honetan lan egiten dutenen artean gutxi izan ziren lantokira garaiz iritsi zirenak. Goizean goiz kamioi batek istripua izan zuen N-1a Andoaindik pasatzen den zatian, Gasteizeko norabidean. Karga guztia irauli eta zaila izan zen errepidea berriro garbi uztea. 6 orduko ilarak eragin zituen istripu honek. Azken asteei erreparatuz gero, irailaren 26ko lehen orduetan beste kamioi batek istripua izan zuen Irungo mugara iritsi baino lehen. Errepidea azulejoz betea utzi zuen istripuak eta goizeko 09:00etarako ilara dagoeneko Lasartera iritsia zen ia. Handik egun gutxira, hilaren 30ean berriro...
Psikoteknikoak: Gauez ikustea

Psikoteknikoak: Gauez ikustea

KONTUAN HARTU BEHARREKOA… Gaua iristean errepidean dabiltzanei bi ezinegon sortzen zaizkie: ikustearena eta ikusia izatearena. Lehenengoa konpondu ahal izateko, erabakigarria da gidariak ikusmena ondo izatea, ibilgailuaren argiak ondo egotea eta bertan dauden laguntza-seinaleei jaramon egitea. Bigarrena konpontzeko, oinezkoek eta txirrindulariek osagarri islatzaileak eta kolore argiko arropa izan behar dute.   AHOLKUAK Ilunabar aldera, argi naturala ahultzen hasten denetik, gidarien ardura nagusia ikustearena eta ikusiak izatearena izan behar du.   Ibilgailuen argiak oso garrantzitsuak dira gauez eta ikuspen urriko baldintzetan. Hori dela-eta, ezinbestekoa da tailerreko teknikari batek aldian-aldian edo berrikuspen-kanpainetan, argiak doitzea.   Gidariren batek arazoak baditu objektuak argi eta garbi bereizteko edo beste ibilgailuen argiek min ematen badiote, bere eta besteen segurtasunagatik, mediku okulistarengana joan beharko luke ikusmena begira diezaion.   Motorrean, ziklomotorrean, bizikletan edo oinez bagoaz errepidearen ertzetik, dagozkion argiak eramateaz gain, komenigarria da ikusteko moduko arropak eramatea; oinezkoei dagokienez, islatzaileak ere erabiliko dira.   Bestalde, betaurrekoak behar dituzten gidariek islen aurkakoak erabiliko dituzte eta motoristek kontu handia izango dute kaskoaren...
Gidabaimena berritzea: Gaixotasunak, botikak eta errepidea

Gidabaimena berritzea: Gaixotasunak, botikak eta errepidea

Seguru gidatu nahi duenak jakin behar du gaixotasunak zein sintoma dituen eta zein tratamendu eman behar zaion; gauza guztien gainetik, osasun langileek esandakoari jaramon egin behar dio, eta autoa ez hartzeko gomendatu badiote, kasu egitea komeni da Atea ireki, giltza sartu, ispiluak egokitu eta autoa abian jarri. Horixe egiten dute milioika lagunek egunero-egunero, han eta hemen, ia modu automatikoan. Autoaren giltza ez ahaztea izaten da askoren kezka bakarra, eta ez dira jabetzen zer arrisku duen errepideak. Bizia joan ohi da gurpil gainean, gurea eta besteena, eta tentu handiz zaindu behar dira zenbait alderdi. Adibidez, botikaren bat hartzea oso kaltegarria izan daiteke gidatu behar duenarentzat, edo diabetiko batentzat oso arriskutsua izan daiteke gosaldu gabe goizen errepidera irtetea. Autoa hartu eta gidatzen dugunean, gure zentzumenek, ezagutzak eta alderdi motorrak bat eginda joan behar dute, nahiz eta gidari askok ez dioten garrantzirik ematen horri (zenbatentzat, autoak soilik du motorra…). Osasun gorabehera batzuek, ordea, asko gutxitu dezakete gidariaren gaitasuna, eta horrek areagotu egiten du istripuren bat izateko arriskua. Batik bat, prozesu akutu eta kronikoekin gertatzen da hori. Zentro Mediku Psikoteknikoen Espainiako Elkarteak (ASECEMP) egin dituen ikerketek erakusten dutenez, urtean 37.000 pertsona geratzen dira gidabaimena atera gabe osasun arazoen eraginez (azterketak egiten dituztenen % 0,94). Gaixotasun kronikoen artean, akutu bihurtzen direnek murrizten dute gehien gidatzeko gaitasuna, edo pertsona hondatzera iristen direnek. Europan abian jarri duten proiektu batek erakutsi du, INMORTAL proiektuak, hain zuzen (Norvegiako Ekonomia eta Garraio institutuak eraman du aurrera), nahasmendu neurologikoak eta buru gaixotasunak direla istripu-eragilerik handienak. Horien ondotik datoz, hurrenkera horretan, botikak eta diabetesa. Honako gaitz hauek, berriz, eragin gutxixeago dute: gaixotasun kardiobaskularrak, sistema lokomotorreko arazoak eta artritisa, entzumen arazoak eta...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies