psikoteknikoak: Zarata adina ustekabe

psikoteknikoak: Zarata adina ustekabe

Urtezahar gauean suziriak jaurtitzeko ohitura zabaldu egin da azken urteetan, eta horri lotutako sute kopuruak gora egin du. Erakundeek erne ibiltzeko eskatu dute Hamabiak jo berri dira, gauerdia da, eta hasi da urte berria. Baita suzirien eztanda ere. Gauaren beltza koloretako irudiek argitu dute, eta han eta hemen botatako etxafuegoen oihartzunak isiltasuna apurtu du. Bihar gauerditik aurrera leku askotan izango dira antzeko egoerak. Eta azken urteetako joerak errepikatzen badira, iaz baino txoko gehiagotan, gainera. Izan ere, gora egin du urte berria hasteko suziriak zerura jaurtitzeko ohiturak. Eta tradizioarekin batera, baita piroteknia produktuen salmentak ere. Joera hori ikusita, erakundeek argi adierazi dute zer ondorio ekar ditzakeen suziriak oker erabiltzeak. Kalte fisikoei eta materialei, izan ere, sute arriskua gehitu behar zaie. Aurten bereziki, azken asteetako euri falta dela eta. Udal eta aldundiek zenbait ohar kaleratu dituzte herritarrentzat, piroteknia produktuekin tentuz ibiltzeko eskatzeko. Gasteizko Udalak, esaterako, mugatu egingo du urtarrilaren 1ean suziriak jaurtitzeko ordutegia: gauerditik 00:15era bitartean soilik egongo da baimenduta etxafuegoak botatzea. Euskal Herriko beste hainbat udalek ere erne ibiltzeko eskatu dute. Baita elkarte animalistek ere; araudia zorroztea nahi dute, suzirien zaratak oso urduri jartzen baititu hainbat animalia. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, bestalde, argia egiten duten puxikak eta beroaren bidez airera igotzen diren kandelak ez erabiltzeko eskatu du, «behin indarra galtzen dutenean ez baitago jakiterik non eroriko diren». Horrek sute arriskua areagotu egin dezakeela ohartarazi du. Bihar gauera begira, baina, petardoak eta su festak dira gehien saltzen diren produktuak, Donostiako Astondoa suzirigintza etxekoek azaldu dutenez. Atetik kanporainoko ilarak izan zituzten atzo eta herenegun, eta gaurko eta biharko «oraindik jende gehiago» espero dute. Bateriak, sumendiak, suziriak eta petardoak saltzen dituzte, batez ere,...
Psikoteknikoak: Gauez ikustea

Psikoteknikoak: Gauez ikustea

KONTUAN HARTU BEHARREKOA… Gaua iristean errepidean dabiltzanei bi ezinegon sortzen zaizkie: ikustearena eta ikusia izatearena. Lehenengoa konpondu ahal izateko, erabakigarria da gidariak ikusmena ondo izatea, ibilgailuaren argiak ondo egotea eta bertan dauden laguntza-seinaleei jaramon egitea. Bigarrena konpontzeko, oinezkoek eta txirrindulariek osagarri islatzaileak eta kolore argiko arropa izan behar dute.   AHOLKUAK Ilunabar aldera, argi naturala ahultzen hasten denetik, gidarien ardura nagusia ikustearena eta ikusiak izatearena izan behar du.   Ibilgailuen argiak oso garrantzitsuak dira gauez eta ikuspen urriko baldintzetan. Hori dela-eta, ezinbestekoa da tailerreko teknikari batek aldian-aldian edo berrikuspen-kanpainetan, argiak doitzea.   Gidariren batek arazoak baditu objektuak argi eta garbi bereizteko edo beste ibilgailuen argiek min ematen badiote, bere eta besteen segurtasunagatik, mediku okulistarengana joan beharko luke ikusmena begira diezaion.   Motorrean, ziklomotorrean, bizikletan edo oinez bagoaz errepidearen ertzetik, dagozkion argiak eramateaz gain, komenigarria da ikusteko moduko arropak eramatea; oinezkoei dagokienez, islatzaileak ere erabiliko dira.   Bestalde, betaurrekoak behar dituzten gidariek islen aurkakoak erabiliko dituzte eta motoristek kontu handia izango dute kaskoaren...
Psikoteknikoak: Autobusak hiriguneetan

Psikoteknikoak: Autobusak hiriguneetan

KONTUAN HARTU BEHARREKOA… Garraio publikoak hirian barrena mugitzen laguntzen digu eta trafikoa arintzen laguntzen du. Horregatik ditu beste ibilgailuek ezin erabil ditzaketen gelditzeko leku zabalak eta errei bereziak. Autobusaren ondoren goazenean, kontu handiagoz jokatu behar dugu: zirkulatzerakoan, autobusek biraketa-erradio zabala dute; eta geratuta daudenean, berriz, beren ondoan oinezkoak izan daitezke.   AHOLKUAK Bidegurutze batean autobus batekin topo egiten dugunean, kontuan izan behar dugu ibilgailu-mota horrek biratzeko leku asko behar duela. Maniobrak errazte aldera, espazio nahikoa utzi behar diogu.   Garraio kolektiboa da hirietako trafikoa arintzeko modurik onena. Horregatik, ahalik eta erraztasun gehien eman behar zaizkio. Horren ildotik, autobus eta taxientzako errei espezifikoak jarri dira.   Garraio publikoa da hirian barrena mugitzeko modurik egokiena. Gure autoa aparkatu eta autobusa erabiltzen badugu, gure bizi-kalitatea hobetzen lagunduko...
Psikoteknikoak: Euritan, elurretan, laino azpian eta izotzarekin gidatzeko aholkuak

Psikoteknikoak: Euritan, elurretan, laino azpian eta izotzarekin gidatzeko aholkuak

  Euriarekin, elurrarekin, lainoarekin edo haizearekin gidatzeak errepideak berez duen arriskua handitzen du. Ezin dugu ahaztu bidaiari ekin aurretik arriskuari aurrea hartzen saiatu behar garela, eta autoan arreta handiz joan behar garela; baina oso erabilgarria da aurkako baldintza meteorologikoetan kontuan izatea hainbat aholku ustekaberik ez izateko. eitb.com-ek Luis Murgia RACeko bideko segurtasunaren eta mugikortasunaren aholkulariarekin hitz egin du; bere ustez, oso garrantzitsua da autoa dagokion egoeran izatea (“lantegira noiz eraman behar dugun ahaztu egiten dugu”), eta elurraren aurkako kateak nola jartzen diren ondo dakigula baieztatzea. Halaber, eguraldiaren egoera dela eta errepideak arrisku handiagoa duenean, ezin dugu baztertu gidatzeaz gain beste zerbait egin behar dugula: “Askotan, ez dakigu ondo portatzen, eta horrek arazoak handitzen ditu”, uste du. Luis Murgiaren esanetan, elurra da zirkulazioa gehien zailtzen duen fenomeno meteorologikoa, “errepiderako itsaspena murritzen baitu”. Elurte batean, gozoki gidatu behar dugu, “bat-bateko azeleratzerik, bolante-kolperik edo balaztadarik eman gabe”. Murgiak bigarrenean irtetea ere gomendatzen du. “Elurra botatzen duenean, aurrea hartu behar diogu”, esan digu. Bere ustez, “urrian ere” eraman beharko genituzke kotxean elurteen aurkako kateak: “Atera dituzten berri horiek, telazkoak direnak, oso onak dira; ez dute milaka kilometro egiteko balio, baina irtenbide ona da hemengoak bezalako elurteetarako”. Halaber, Luis Murgiak aholku bat eman die eskizaleei: neguko pneumatikoak erabiltzeko. Izan ere, Europako zenbait herrialdetan, Alemanian kasu, nahitaezkoak dira hilerik hotzenetan. Michelinen webguneak arrazoia ematen dio; horren arabera, “neguko pneumatikoaren marrazkiak udakoarenak baino askoz lamina gehiago ditu, elurrari ondo eusteko”. Izotza dagoenean, halaber, bat-bateko mugimendurik gabe gidatzea funtsezkoa da. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak bere webgunean adierazten duenez, “izotza egiten duenean, ABSa edo erabateko trakzioa bezalako sistemarik modernoenek ere ez gaituzte laprast egiteko arriskutik libratzen; hortaz, abiadura...
Psikoteknikoak: Itsaso bat plastikozkoa

Psikoteknikoak: Itsaso bat plastikozkoa

  Aurten, plastikozko zorroak erabiltzea galaraziko duen lege bat onartu du Europar Batasunak. Bitartean, itsasoa plastikoen biltegi bihurtzen ari dela erakusten duten hainbat azterketa plazaratu dira. Beste ikerketa batzuek, berriz, plastikoek itsas bizidunetan eta ekosistemetan eragiten dituzten ondorio kaltegarriak azaleratu dituzte. Eta, hala ere, ohartarazi dute izebergaren tontorra baino ez dugula ezagutzen. Ezkutukoa argitu nahian dabiltza ikertzaileak mundu osoan, baita Euskal Herrian ere. Plentziako Itsas Estazioko zuzendariorde Manu Soto Lopezen esanean, “ikusten direnak baino kezkagarriagoak dira ikusten ez direnak”. Itsas biologia eta bioteknologia esperimentalen EHUren ikerketa-zentroa da Plentziako Itsas Estazioa, eta itsasoaren eta ekosistemen zein giza osasunaren artean dagoen elkarrekintza ikertzea du helburu nagusi. Horren barruan, itsasoko mikroplastikoak ari dira ikertzen, eta haiei buruzkoa da Sotok hasieran esandakoa, hain zuzen. Azaldu duenez, Itsas Estazioan itsasoko poluitzaileak ikertzen dituzte: “Metalak, hidrokarburoak, nanopartikulak… ikertzen aritu gara azken urte hauetan, eta orain mikroplastikoekin hasi gara. Izan ere, gero eta kezka handiagoa sortzen dute, eta Europako Batasunak haien eragina ikertzeko diru-laguntzak eskaintzen dituztela baliatuz, plastikoen mundura bideratu gara”. Ezaguna da Ozeano Barearen iparraldean plastikozko uharte erraldoi bat dagoela. “Eta ez da bakarra”, dio Sotok. “Gutxienez bost uharte handi daude; justu, ur-lasterrak elkartu eta biratzen duten lekuetan. Ozeano Barearen iparraldekoaz gain, hegoaldean beste bat dago; Ipar eta Hego Atlantikoan, beste bana; eta bosgarrena, Indikoan, Australia eta Afrika artean”. Malaspina espedizioak eman zuen uharte horien berri, iaz PNAS aldizkarian argitaratutako artikulu baten bidez ( Plastic debris in the open ocean ). Espedizioan aurkitutako plastiko nagusiak polietilenoa eta polipropilenoa ziren; alegia, egunerokoan gehien erabiltzen diren polimeroak. Eta ohartarazi zuten bost eremu horietan metatutako plastikoa itsasoratzen denaren zati bat baino ez dela. Hau da, ikusi dutena baino...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies