Gidabaimena berritzea: Haurren sonanbulismoa: lotan ere esna

Gidabaimena berritzea: Haurren sonanbulismoa: lotan ere esna

Haurren sonanbulismoa: lotan ere esna Haurren %17k izaten dituzte sonanbulismo gertakariak, eta loaldia nahasi egiten zaien arren, ez da izaten arazo larria   Loaren nahasmenduak -parasomnia ere esaten zaie- ez dira osasun-arazo larriak, eta ez diote kalterik egiten haur horien garunaren garapenari, nahiz eta batzuek murriztu egiten duten gaueko atsedena. Lotan egon eta oinez ibiltzea, hurrengo goizean beste logela batean esnatzea, sukaldera joatea, etxeko atea ireki eta eskailerara edo kalera irtetea, hizketan aritzea edo ohean eserita geratzea izaten dira sonanbulismoaren adierazpenetako batzuk. 2012. urtean Neurology aldizkarian argitaratu zen ikerketa batek dioenez, AEBetako helduen %3,6k sonanbulismo gertakari bat, gutxienez, izan dute azken hamabi hilabeteetan. Nahasmendu hau, dena den, askoz ohikoagoa izaten da haurtzaroan. Loaren Medikuntzako Ameriketako Akademiaren arabera, haurren %17 sonanbuluak dira hein batean edo bestean. Eta portzentajerik handiena 8 eta 12 urte arteko haurren artean ageri da. Loaldia fasetan antolatzen da. Faseak elkarren jarraian etortzen dira, bata bestearen atzetik, eta funtzio espezifikoak betetzen dituzte. Lotara joaten garenean, logale arin bat sumatzen dugu lehenbizi; fase horri uhin mantsoena esaten zaio, edo ez-REM loa, eta lau etapatan banatua dago. Etapa batetik bestera, gero eta lo sakonagoa izaten da, eta giharrak lasaitu egiten dira, taupaden maiztasuna murriztu eta arnasketa mantsotu, besteak beste. Behin lo hartuta, bigarren fasera igarotzen gara, REM fasera (rapid eye movements esan nahi du sigla horrek, begi-mugimendu azkarra). Fase honetan, giharrak oso geldo egoten dira zenbait alditan eta begi-mugimendu azkarrak izaten ditugu; garunak, berriz, esna gaudenean adinako jarduera izaten du ia. Amets bizi-biziak egiten dira. Sonanbulismoa loaldiaren 3. edo 4. fasean agertzen da, lo sakonean gaudenean gaueko lehen orduetan. Zerk eragiten ote du? Haur sonanbuluen sintomarik ohikoena etxean barrena...
Gidabaimena berritu: tratamendu neuroleptikoekiko jarrerak

Gidabaimena berritu: tratamendu neuroleptikoekiko jarrerak

TRATAMENDU NEUROLEPTIKOEKIKO JARRERAK – Elhuyar Aldizkaria Psikosiaren tratamendurako erabiltzen diren farmakoak dira neuroleptikoak. Batez ere garunean eragiten dituzte aldaketak, eta, adibidez, eskizofreniaren kasuan, haluzinazioak gutxiagotu egin ditzakete. Eztabaida ugari egon da beti gaixo mentalei neuroleptikoak ematearen inguruan, sortzen dituzten albo-ondorioak direla eta. 2012aren hasieran, paziente psikiatriko batzuek ekintza kriminal larriak egin zituzten Bilbon, eta eztabaida handia sortu zuen horrek osasun mentalaren arloan lan egiten zuten profesionalen artean. Artikulu honen egileok ere ondo dokumentaturiko eztabaida bat izan genuen gai honen inguruan. 1986an Bizkaian neuroleptikoekiko zeuden jarrerak aztertu genituen [1]. Inkesta hura eguneratu eta ikerketa berri bat egin genuen 2012an, gaur egungo egoera aztertzeko. Desberdintasun esanguratsuak aurkitu genituen neuroleptikoen jarrerekiko, eta bilakaera bat atzeman genuen horiekiko aurreiritzietan. Tratamendu neuroleptikoen inguruko hausnarketa batzuk egitera eramaten gaituzte azterketa horietako datuek. Neuroleptikoen erabilera eskizofrenia duten paziente arriskutsuekin Psikosia eta, batez ere, eskizofrenia arriskuarekin lotu ohi dira. Horregatik, normalean, ospitale psikiatrikoetan ingresatzen dira nahaste hori duten pazienteak. Hala ere, nahiz eta gaixo mentalen arriskugarritasuna erreala den, ez da oso maiz gertatzen egoera larririk. Egia da jokabide agresiboak gaixotasun psikotikoaren lehenengo seinalea izan daitezkeela, baina eskizofrenia duten pazienteek ez dute gainerako herritarrek baino joera handiagorik inor hiltzeko. Hiltzaileen % 2k soilik izaten du psikosiren bat. Hala ere, informazio sentsazionalista emateko joera izaten dute komunikabideek [2], batez ere gaixotasun hori duen norbaitek inor hiltzen badu. Hori gertatzen denean, ustekabeko arrazoiengatik hiltzen dute; normalean, gaixotasunaren eldarnioen edo haluzinazioen eraginpean. Bestalde, beste edonorenak baino askoz bortitzagoak izan ohi dira gaixo horien erasoak (eskizofrenikoenak, bereziki). Kontuan izan behar da tratamendurik jasotzen ez duten paziente eskizofrenikoek izaten dutela, gehienetan, jokabide agresiboa. Horiek normalean, gutxi kontrolatzen dituzte bulkadak, eta batzuetan ustekabeko asaldu...
psikoteknikoak: hiesaren birus latenteen aurkako antigorputz bat sortu dute

psikoteknikoak: hiesaren birus latenteen aurkako antigorputz bat sortu dute

  Hiesaren birus latenteen aurkako antigorputz bat sortu dute Etxebeste Aduriz, Egoitz Hiesaren birus latenteekin infektatutako zelulak deuseztatzeko modu berri bat aurkeztu dute ikertzaile estatubatuar batzuek, Nature Communications aldizkarian. Antirretrobiralekin hiesa tratatzea bizi osorako terapia da, neurri handi batean, zelula batzuetan birus latenteak ezkutuan gelditzen direlako. Izan ere, birus horiek ikusezinak dira immunitate-sistemarentzat eta antirretrobiralentzat. Beraz, birus-gordailu horiek deuseztatzea, pausu garrantzitsua litzateke hiesa erabat sendatzeko bidean. Orain sortu duten antigorputzak birus latente horiek aktibatzen ditu, eta, aldi berean, immunitate-sistemako T zelulak bideratzen ditu zelula horiek deuseztatzera. Birus latenteekin infektatutako zelulak GIBaren proteina batzuk ekoiztea eragiten du antigorputz berriak, eta hala, immunitate-zelulentzat detektagarri bihurtzen ditu zelula horiek. Hiesa duten gaixoei erauzitako zelulekin egin dituzte esperimentuak; eta tximinoetan frogatu dute tratamendu segurua dela, beraz, saio klinikoetan probatzea izango litzateke hurrengo...
psikoteknikoak: Oxitozinak autismoaren tratamenduan nola lagundu dezakeen zehaztu dute

psikoteknikoak: Oxitozinak autismoaren tratamenduan nola lagundu dezakeen zehaztu dute

  Oxitozinak autismoaren tratamenduan nola lagundu dezakeen zehaztu dute Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber Oxitozina hormonak jokabide sozialean eragiten du. Are gehiago, eremu sozialean arazoak dituztenen tratamenduan lagungarria izan daitekeela uste da, autismoa duten pertsonen kasuan, esaterako. Oraingoan, oxitozinak autisten jokabide sozialean zein mekanismoren bidez eragiten duen argitu dute EHUko Olga Peñagarikano ikertzaileak eta Kaliforniako Unibertsitateko ikertzaileek elkarlanean. PNAS aldizkari entzutetsuak argitaratu du ikerketa. Saguekin egindako entseguetan ikusi dute oxitozina askatzeak anandamidaren ekoizpena handitzea eragiten duela. Anandamida neurotransmisore bat da, kanabinoide endogenoen taldekoa, eta haren kantitatea handitzean saguek sozialki elkarrekin jarduteko joera handiagoa dutela frogatu dute. Emaitza horien arabera, baliteke pertsonetan eragin bera lortzea anandamida askatuz. Olga Peñagarikano ikertzaileak urteak daramatza autismoaren kausa neurobiologikoak ikertzen, tratamenduak aurkitzeko helburuarekin. Haren hitzetan, “gaur egun oraindik ez dago oxitozinan oinarritutako tratamendu farmakologikorik jokabide soziala hobetzeko, baina autismorako terapia itxaropentsuenetako bat da oxitozinaren sistemaren manipulazioa”. Hain zuzen ere, jokabide sozialaren hobekuntza hori oxitozinaren sisteman zehazki zein konposatuk eragiten duen argitu izana gakoa izan daiteke, autismoaren etorkizuneko tratamendurako bide berriak irekitzeko. Peñagarikanoren hitzetan, “lan honetan garrantzitsuena da oxitozinak jokabide soziala eraldatzeko duen mekanismo berri bat aurkitu dela, endokanabinoideak askatzearen bidezkoa”. Olga Peñagarikano EHUko ikertzailea Arg. EHU Oxitozinaren seinalizazio-bide hau ezezaguna zen orain arte, eta jokabide komunikatibo eta sozialean disfuntzioren bat duten gaixotasunetan eragin handia izan dezake, autismoan kasu. Peñagarikanoren hitzetan, “batetik, badirudielako autismoa duten gizabanakoen parte batek oxitozinaren seinalizazio-bidea ukitua izan dezaketela; hortaz, ikerketarako bide berria irekitzen da hemen. Bestetik, terapia farmakologikoak garatzeko itu berria izan daiteke. Nahiz eta badakigun oxitozinak jokabide soziala eraldatzen duela eta orain arte autismoan egin diren entsegu klinikoek, oro har, emaitza onak eman dituztela, paziente guztiek ez dute ondo erantzuten...
Psicotécnicos: Atención visual y conducción. Percepción de los colores

Psicotécnicos: Atención visual y conducción. Percepción de los colores

La atención visual es la facultad de percibir claramente todo lo que ocurre dentro del campo visual y analizarlo debidamente. Esta capacidad disminuye con la velocidad. El campo visual útil es lo que denominamos “campo atencional”, y es la magnitud del campo controlado por la mirada, al estimular el campo central y el periférico con dos estímulos. A 30 km/hora la atención visual se centra sobre los 150 metros; a 100 km/hora se centra sobre los 570 metros. Se ha demostrado que los conductores con una reducción mayor del 40% del “campo atencional”, tienen un riesgo relativo de accidentalidad seis veces superior a los conductores que lo tienen dentro de los límites normales. Percepción de los colores y daltonismo. La facultad de percibir el color en un ojo normal disminuye con niveles de iluminación bajos. La ceguera total de los colores o acromatopsia es muy rara, sólo distingue cambios entre negro y blanco (gama de grises). Las alteraciones del sentido cromático de nacimiento o discromatopsias congénitas, afectan a casi un 8% de los varones; al ser un defecto hereditario recesivo ligado al sexo, las mujeres discrómatas son muy pocas. La dicromasia o visión de dos grupos de colores es la más frecuente. Un grupo de amarillo pardo y azul. Otro grupo de rojo y verde. La falta de percepción de los colores se denomina daltonismo, distinguiéndose entre protanopía o deficiencia absoluta de visión del rojo, deuteranopía o deficiencia absoluta de visión del verde y tritanopía o deficiencia absoluta de visión del azul, muy raro. El daltonismo puro es raro siendo más frecuente la protanopía. Estos conductores no perciben bien...

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies